Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


SU TA GAR LYRICS

Jaiotze Basatia

"Jaiotze Basatia" (1991)

1. Begira
2. Sistematik ihes
3. Mari
4. David eta Goliath
5. Jaiotze basatia
6. Zure atzetik
7. Oinazearen indarra
8. Zure aurrean makurtzen naiz
9. Etsi gabe
10. Jo ta ke
11. Diruaren esklabu
12. Haika mutil







1. Begira

beti dabiltza gezurretan
akats guztiak estaltzen
guk bakarrik dakigu
herri honetan zer dugun
begira
telebista erabiltzen dute
esalki ofizial modura
espainetan sinestu
gure herria amorratuz
begira




2. Sistematik ihes

Bizi erdia daramazu
katez lotuta kartzelan
askatasuna kendu zizuten
sistemaz farre egitean
zure hiriko kale guztiak
ezagutzen hasi zinen
eta beharrak erakutsi zizun
gaizkia egin eta ohostutzen
zure ustez ordaindu duzu
egin zenuen kaltea
eta orain duzun asmo bakarra da
betirako aske izatea
kartzela uztea lortu duzu
ihesaldi on bat eginik
gutxi geratu arren ez zeneukan
bertan gelditzeko asmorik

Ihes egin duk
ihes egin duk
ihes kartzelatik

Ihes egin duk
ihes egin duk
ihes sistematik.




3. Mari

Hire diztira dut maite
Anbotoko erregina
mortal guztien gainetik
hegan sua egina.

Ta eutsi zan zeruan zehar
eguzkia joan eta gero.

Libre izateko haiz jaioa.
Mari, ez zara izango niretzat.
Libre izateko haiz jaioa.
Mari, ez zara izango niretzat.

Nire ametsetan ginen
biok tximisten lagun
baina argi da hori zela
soilik umeen ipuin.

Ta eutsi zan zeruan zehar
eguzkia joan eta gero.

Leihotik dut ikusi ekaitza
ta pentsa bapatean
hor sugar damatxoarekin
gaur berriro larrutan.

Libre izateko haiz jaioa.
Mari, ez zara izango niretzat.
Libre izateko haiz jaioa.
Mari, ez zara izango niretzat




4. David eta Goliath

Aurpegia
zapiaz estalirik
eta harria eskuan dutela
oraindik tinko
gazte Palestinarrak
zuzenean bere etsaiaren bila
erakutsiz
zenbat gorroto gorde
dezakeen barnean harri batek
gogoan dute beren
lur zatitua
minutu bat eta gatazka hasiko da
zein da David
eta zein da Goliath?
zenbat izango dira
desagertuko
odol putzu batean?
mila zati egindako ispilua
mila aldiz jipoitutako herria
kale ixtuetan haurren negarrak
fusil hotsekin dira nahastuak
hainbeste hilotzen oroimena
bere begietan diztira sutan
eta gaur al-aqsako sarraskia
mendeku eta harri bihurtu da.




5. Jaiotze basatia




6. Zure atzetik

Bere anaiekin batera
lasai da mahaiaren erdian.
Ohartu gabe hustu dudan
beste sagardo botila bat

Bizi naiz galderaz beterik
argi daukadala gauza bat.
Orain arte bezala
nire erotasunean.

Ez, ez! Ezin zaitut ikusi
Ez, ez! Zure atzetik nabil
Ez, ez! Ezin zaitut ikusi
Ez, ez! ...

Zure atzetik...
Zure atzetik...

Bila nabil atseden gabe
hainbeste jenderen artean
ez dakit zer gertatuko den
agertuko zaren unean.

Edo nire bizitza inoiz
berdina izango ote den
Niretzat amets batetan
bihurtu bait zara.

Ez, ez! Ezin zaitut ikusi
Ez, ez! Zure atzetik nabil
Ez, ez! Ezin zaitut ikusi
Ez, ez! ...

zure atzetik...
zure atzetik...




7. Oinazearen indarra

Irratian berritxar bat
entzun da gaurkoan
torturapean hildako
gazte bat izan da
kartelez estali dituzte
kale guztiak
irakur daiteke:
"Polizia hiltzailea"
kanpora atera
atera kanpora
behar duzuna
etzak barnean gorde
horrelako zikinkeriarik
kanpora atera
atera kanpora
behar duzuna
askatu hadi behingoz
hire minatik
lurraldeetan
greba orokorra mantendu da
herri askotan
barrikada ugari jarri da
zortzirak dira
plaza
jendez gainezka dago
eh! hi gazte
herriak ez du barkatuko
kanpora atera
atera kanpora...




8. Zure aurrean makurtzen naiz

Ikus laguna
goiza heltzean
atzean utzi duguna
ixiltasuna
eta berarekin
gauaren lasaitasuna
zuk irtetzen duzunean
mamu beltz bat agertzen da
batzuentzat beldurgarria
besteentzat zoragarria
agertuko da argia
iluntasuna joatean
hasiko da egun berri bat
zuk gaua nahi duzunean
entzun gaua
eraman zurekin
zure aurrean
makurtzen naiz.




9. Etsi gabe

Ateei ostikoka ari dira
dirudi bota behar dituztela
"firmes, recuento" oihukatzen dute
garraxi izugarriekin gu izutu nahian
lepotik zintzilik eduki naute
zutik egoteko ohea busti
zauriekin sendagilearengana
esan dit: "erosio bat duk soilik mutil"
hirugarren eguna gose greban
gaurkoan egarriarena gehitu
modulo honetatik atera ezean
postura berdina mantenduko dugu
etzak etsi
jarrai ezak
senide lagunak
hirekin bat
etzak etsi
jarrai ezak
senide lagunak
hirekin bat.




10. Jo ta ke

Nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
nik aspaldi eginela aukera...
JOTAKE IRABAZI ARTE

jaio ginen bai
guda baten erdian
urteak pasa
ta berdinean gaude

ez esan inoiz
hua bukatua dago
ez inoiz esan
bidea amaitu da

nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
entzun jendearen ahotsa
JOTAKE IRABAZI ARTE

SU TA GAR gogoan gelditu barik
JO TA KE gogor etsaiari
SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
JO TA KE gogor etsaiari

jaio nintzen bai
guda baten erdian
eta amorrua izan dut gurasotzat
iritsiko da herriaren ordua
egindakoa ordaindu beharko dute

buru barruan .... tanten moduan
eta amorrua izan dut gurasotzat
ezin konpondu hainbat eta hainbat kale
egindakoa ordaindu beharko dute

nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
nik aspaldi egin nuen aukera
JOTAKE IRABAZI ARTE


SU TA GAR gogoan gelditu barik jotake gogor etsaiari
SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
jotake gogor etsaiari

JO TA KE
IRABAZI ARTE
JO TA KE
IRABAZI ARTE




11. Diruaren esklabu

Hire zai nagoenik ezak espero
noizbait aurkituko haut, nirea izango haiz
batzuk hain gutxi haute
besteak aldiz hainbeste
baina hi ezaukanak nahiko argi darama.

Bizitzan zehar daukagun funtzioa
nahi baldin badugu lana da beharrezkoa
baina gertatzen dena
lanik ez dagoela
eta baldin badago esklabu bihurtu zara.

Hain gaizki dago banaturik mundua
hire indarrak kontrolatzen du guztia.

Hire zai nagoenik ezak espero (x2)

Hire zai nagoenik ezak espero
noizbait aurkituko haut, nirea izango haiz
batzuk hain gutxi haute
besteak aldiz hainbeste
baina hi ezaukanak nahiko argi darama.




12. Haika mutil

Haika mutil, jeiki hadi
argia den mira hadi!
Bai, nausia, argia da;
gure oilarra kanpoan da.

Haika mutil, jeiki hadi
euria den mira hadi!
Bai, nausia, euria da
gure orra busturia da.

Haika mutil, jeiki hadi
hortxat zer den mira hadi!
Bai, nausia, haizea da
gure leihoa ideki da.

Haika mutil, jeiki hadi
kanpoan zer den mira hadi!
Bai, nausia elurra da,
lurra xuriz estali da.

Haika mutil, jeiki hadi
urean zer den mira hadi!
Bai, nausia, ardia da,
aspaldian itoa da.

Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi!
Bai, nausia, egia da;
aspaldian itoa da.

Haika mutil, jeiki hadi
zer oinon den mira hadi!
Bai, nausia ,egia da;
mutitto hau unhatu da.

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links