Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


IDI BIHOTZ LYRICS

Arimaerratu

"Arimaerratu" (1999)

1. Nigandik Ihes
2. Gernika
3. Infernuaren Azken Hauspoan
4. Marierrauskin
5. Gaztemina
6. Ametsen Lapurrak
7. Lur
8. Amalur
9. Lehen Mundua
10. Zure Kemena
11. Arimaerratu
12. Bertsoa







1. Nigandik Ihes

NIGANDIK IHES

Ametsetan makinatxo bat irudi
joan-etorri hutsean,
ihes gabeko ameskaizto bilakatu da
horien arteko.
Izate erraldoi horbel hutsez hornitua
amets egin dot,ametsak lapurtzen
ilusioz beteriko irudia.

Mendez mende jasan izan dabezan
zapalketa haiei begira
herri baten nortasuna ez da egun
inoren desira
Haserre biziz iragaiten dot astia
nire herriminaren bizi islada.
egunero zeruertz berri bat

Nigandik ihes eizu,ortzean galduz
Euskal Herri osoa penaz agurtuz.

Damaren negar malko nahigabe
antzuak , gure guztien ihesa ...ta




2. Gernika

GERNIKA

"Bihotzik ez dau inoiz izan haltzak
ez eta hazurrik be gaztanberak"
zeruan barrena
erio aidatu da ..... sua !!!

Goiz baten iluna abaildu da
airean da infernuko hauspoa
sugarra ereinaz
hondamena dakar.

Egun hirurogei urte geroago
bizi lei margoa bitarteko
Gernika dogu ikur gudaraz osteko
herri baten sofrikario
herri baten mina

Hegazkin gurutzedunen zarata orroia.
herriaren esperantza lauso da
hedoiak baltzitu dira hartara ordun
etsaien eraso itogarria.
Haritzak Euskal Herriaren bihotza
bizirik iraun dau urtetan zehar
hasi ta indar
askatasun bila.




3. Infernuaren Azken Hauspoan

INFERNUAREN AZKEN HAUSPOAN

Heriotzak berak aipatu eustan aho batez
nire bizitzak aurrera egingo ebala nekez
bidaia luze baten hastapenak ote
edo ta lurrazpiko zizareen menpe

Geroaren gurpilari jarrai itsumustuka
bada ere banoa.

Izanari errepasua emoten hastean
denbora alperrik galdu dodala ikustean
mixeria gorria golko artean
atzera pausurik gabe ordea orain

Patuaren bidearen zama daroat
nahigabe ene bizkar gainean.

Sua dagoen esparru ilunean
azken hauspoan

Sua dagoen leku ilun hartan
amets guztien kabi zitala
Sua dagoen leku ilun hartan
biziaren ostopo petrala.




4. Marierrauskin

MARIERRAUSKIN

Gauzek izen ez zuten garaian
bazen neska gazte begi urdin liraina
halere beti lapiko artean
gau eta egun amaren agindupean.

Txukundu etxea har ezan erratza
begira ezan hortxe ditun aita ta neba
bazkaria gerta egin harrikoa
bizkor ibili mahaia atondu beharra.

Marierrauskin, esan dine
andre esanekoa beti fine

Ipuin zaharra gogoan izan
printze ederrik ez den sekula egon benetan
antzina ikasi egin hunan
heu izan hadi eta gidoia alda ezan.

Marierrauskin, eutsi ta ekin
ipuin zaharra hik ondo dakin




5. Gaztemina

GAZTEMINA

Aita: Garai honetako gazteek ez dozue kemenik
holan ez etorkizunik
diru erreza eta gastu asko alperrik
ez dok hik bota izardirik...Gaztemina

Semea: kemen kontu horretan,oker zagoz aita
ekimenak dodaz baita
kontsumo hutsean eta erosoan hezita
utopian ez hasita...Gaztemina

Aita: Utopia egiteko ez joat esaten nik
baina eduki egik idealik
pisua kostan eta dirutza ez makala
ikusitako ideala.

Gazteminik ez dok hik,
bistan jagok hori
ez ideal handiagorik
liburu marduletan
badago hainbat zita
egur honi halako ezpala.




6. Ametsen Lapurrak

AMETSEN LAPURRAK

Enbor burkotzat,harribelar azpian
hostoen ihintza dot gainean
argizpideak ez dira ondino agertu
etorkizuna eskuratuz
..ta esnatu naiz,guztiz blai
amets egin dot,ametsak lapurtzen
zostiezala justizia jantziak.

Ez dot behar,zuk behar dozuna
indarra,aberastasuna...
nik gura dot askatasuna
ortzea zeharkatu ahal izateko.
Egunak eskeintzen dosta
egunero zeruertz berri bat
ez dakit helduko naizen ala
zugaz topatuko ete...

esnatu naiz,guztiz blai
amets egin dot,ametsik ez neban
bitartean,bizitza amatatzen zan..
betiko beldurra.




7. Lur




8. Amalur

LUR

Instrumentala.




9. Lehen Mundua

AMALUR

Gizakiaren sastakaia erraietan sartzen
ta lurra hiltzen den bitartean
etsaia indartsuagoa da,zorigaitza

Sorgortasun munduaren aurrean
hau da hau sorginkeria..?
non biziko ete semealabak
sauria urratzen bada..

Borrokatu,Amalur semearen aurka
bizitza ugertzen ari da.
Amalur barkatu arren
zaborrek itotzen gaituzte.

Gure lurra baita,zaindu behar da
dagoena daukagun bakarra da
Itoiz gelditu, A H T apurtu
zikinkeria nahiko badaukagu.
( Chernobyl,Doñana,Mururoa,Garoña,
Nagore, Amazonia,Lemoiz...)




10. Zure Kemena

LEHEN MUNDUA

Tristura ikusten da
egunero ikusten da
halere baztertzen gara
beti baztertzen gara...

Egunak zuriak dira
haientzat beltzak
ametsak soil itzalak
bakarrik itzalak
itzalak dira

"Bide luzean lastoa be
zama soinean"
pisu da axolagabekeria
langela batetik neurtzen da gosea
eta hortik hautatzen dugun izena
Lehen Mundua...




11. Arimaerratu

ZURE KEMENA

Argiak gorde diranean kriseilutan
ilunak kaleen luzea balztutean
zaratotsak apaldu egin dira
baztar guztietan
hiria lotaldi ixilean murgiltzean,otoitzean..
Hona inguratu zara nirekin amestera

Txikitan ardura barik bizi nintzala
orduak luze igaro ziran egunetan
bai kezkarik gabeko garaiak
iragan ziranak
nire baitan ernetu da hazia
hauxe da haurmina.

Hemen barriro zaukadaz
zure oroitzapena
aurrera egiteko beharrezko dodan kemena

Bizitza honen arnasa
bilakatu zan zure azken hatsa

Nire urratsa neketsua danean
sentitzen dot zure arrastoa
hemen nagizun animatu
makalaldian dana ilunduta orain ikustean
gogoan zaitut,ez zagoz baina bai zure arnasa,bai...

Nire ibilbidean bakarrik noanean
suspertu egingo nauzu haurtzaroan bezala
aurrera beti eginez oztopoak gora behera
zure hizpide lasaia dot orain akorduan

Hemen barriro zaukadaz
zure oroitzapena
aurrera egiteko beharrezko dot......zure kemena.

( Nire Aitari,alkarregaz egin genduan guztiagatik
eta ezinean gelditu jakunagatik.Uneoro dot zure
kemena nire baitan )
1999 ko Otsailan




12. Bertsoa

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links