Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


BERRI TXARRAK LYRICS

Libre ©

"Libre ©" (2003)

1. Hil Nintzen Eguna
2. Espero Zaitzaket
3. Izena, Izana, Ezina
4. Pintadek
5. Emazten Fabore II
6. Kanta Goibelak
7. Ez Naiz Aldatuko (Esan Zuen Kamaleoiak)
8. Denak Ez Du Balio
9. Irailak 10
10. Libre ©
11. Gezur Bat Mila Aldiz







1. Hil Nintzen Eguna

Zeinek eman dit aukera
hemen mikrofono aurrean
biluzik irten ta hitzetan
nahi dudana esan ta izkutatzeko?

Ez al da eguna gauaren etsai?
Ez al da eguna dena apurtzeko?

Zeinek eman dizu aukera
hona deitu ta aurpegira
merezi ditudan hitzak
nahi duzuna esan ta izkutatzeko?

Ez al da eguna gauaren etsai?
Ez al da eguna dena apurtzeko?

Nik behintzat ez dut oroitzen jaio nintzen eguna
negar asko agin nuela, hori ez da berria
hil nintzen egunaz bai, oroitzen naiz zure zai
baina jada ez zait axola, berriz jaio naiz

eta ez dakit zu oraindik bizirik zauden
eta negar egin behar badut arrazoi on bat
bilatzen dihardut

jaio nintzen egunaz oroitzen naiz zure zai
baina jada ez zait axola
gaur berriz jaio naiz




2. Espero Zaitzaket

Igande iragande, ez daukazu planik
Hollywood filme merkeren bat
Rock&roll bostehun kanta
idatziko ditut zu ez aspertzeko
zoruan zerua marraz genezake
bakarrik etorri, etxean ez dago inor
Ta espero zaitzaket

Igande iragande ez daukazu planik
Athletik Athletik, partida txarren bat
Rock&roll bostehun kanta
bakarrik etorri etxean ez dago inor

Ta espero zaitzaket

Esaidazu zein den zure izena
eman zure helbidea
eta bakarrik sentitzen banaiz
ikusiko dugu elkar
bakardadearen kontra denok dugun
borroka zail honetan
zenbatu al dituzu porrotak eta garaipenak?




3. Izena, Izana, Ezina

Hemen gaude

Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da eder
titular guztiak guri buruz dira
baina ez digu inork ezer ere galdetu

Batzu mila kilometrora
bihotzetik gertu alegia
beste batzu bertan bizita
horren urrun

Ta hemen gaude...

Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da zaila
gezurra dirudi ez da nekerik
beti ilusioak eraberritzen

Batzu mila kilometrora...

Sentimenduak ez dira inoiz izan
batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak

Ta hemen gaude…

Zuekin bat natorrela esan nahi dut
lur zati txiki hau horren da zahar
behin eta berriz inausi digute hitza
debekuaren artaziekin

Batzu mila kilometrora...

Sentimenduak ez dira inoiz izan
batzuk saldu nahi duten bezain azalekoak
horren konplikatua ta sinplea da
hauxe da gure izena, izana ta ezina

Albistegien izenburuak guri buruz izan ohi dira
baina oraindik inork ez digu sekula ezer galdetu
ta hemen gaude...




4. Pintadek

Semaforo baten bat lotsagorritu egin da
jaio nintzen hiria mirestu dudanean
nahiz parkingak dauden orain
gure historiaren sotoetan

Ta kolore arrotz hauek oihuka diote batzuk
errezago luketeela berdin pentsatuko bagenu

Ezjakintasunaren fanen bat harritu egin da
jaio nintzen hiria mirestu dudanean
nahiz hiperrak dauden orain
aldirietan zaindari

Ta kolore arrotz hauek oihuka diote batzuk
errezago luketeela berdin pentsatuko bagenu

Pintadek esan ohi dute paperek isiltzen dutena

Ta diglosi behartuak oihuka, orruka dio batzuk
errezago luketeela berdin mintzatuko bagina

Pintadek esan ohi dute...




5. Emazten Fabore II

Gaur ez al zaizu iruditu garaiak ez direla
batek nahi bezain azkar beti aldatzen?

Gaur
bi miloigarren aldiz harrikoa egiten ari zela
beste bat joka hil dute

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik

Gaur
bi miloigarren aldiz laguntza eskatzen ari zela
beste bat joka hil dute

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik
gaur ez burulerrorik
kasu solte bat da
langile zendu hori bezala

Gaur ez dago minutuko isilunerik
mendeak daramazkigu isilik




6. Kanta Goibelak

Mundua mozkor zegoen ta ihes egin genion
kantu bera entzuteaz nazkaturik
jendea bakarrizketa trukean dabilela
aipatu zenidan eta egia da

Kanta goibelak ditugu maite
ez galdetu arrazoia
biharko nitaz ahaz zintezke eta
bada ez bada

Ta zer giro da zurean, nola dabil jendea?
ta zer diozu ispilu horizontalez?
hau irribarre bidezko erahilketa ote den
leporatu nizun eta egia da

Kanta goibelak ditugu maite...

Bizitza motzegi, orduek luzeegi
dirudite flexo honen argitzaletan
gela txikiegi, ohea handiegi
kanpoan mundua jeloskor nire zai
mundua nire zai

Kanta goibelek naute maite
ez galdetu arrazoia
eguzkia hilko nuke
orain hemen bazina
hemen bazina




7. Ez Naiz Aldatuko (Esan Zuen Kamaleoiak)

Ni ez naiz aldatuko
esan zuen kameleoiak

Izarrak zure zai daude, hala esan didate
zeruko maindire beltza han hemenka zulatzen

Izarrak zure zai daude, ez al dituzu ikusten
hor gelditu behar al duzu egun gordinak jaten?

Ta zure oroitzapenen kutxa beltza
bilatzen jarraitzen duzu jakiteko ziur
ustezko hegaldi hau nola hasi zen
ustezko hegaldi hau ez ote den
gaizki eta oker, txarto ulertutako erorketa

Ni ez naiz aldatuko esan zuen kameleoiak

Denbora hartu ikusteko
jausi behar dela altxatzeko
eta erokeriaren bat
inozokeriaren bat
egin beharko zenuke:
zoriontsu izan edo halako zeozer

Ta zure oroitzapenen...

Inork ez zuen esan erreza izango zenik




8. Denak Ez Du Balio

Ez gaudela Erdi Aroan
egutegiak dio, pare bat milenio
diktaketatik kanpo zeuden mezulari denak
(is)hiltzen saiatu diren arren

so tonight we open up our hearts
staring straight into the sky
we are blinded by ambition
to be part of their lie
seperation from these places
seperation from these times
can we transcend this repitition?
transcend this life

Geroa eta iragana ezabatuak izan dira
oraina luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean

Ez gaudela Erdi Aroan
egutegiak dio
eta erregeak zer dio txanponetatik kanpo?
gutxiengo direnentzat
sorgin ehizak dirauen arren
hauen arren

So tonight we open up our hearts…

Geroa eta iragana ezabatuak izan dira
Oraina, luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean
biharra ez da existitzen eta halere ziur gaude
gaurkoa ez dela amesten genuenaren antzekoa

Ez gaudela Erdi Aroan
denak ez du balio
ezerk ez al du balio?

Geroa eta iragana ezabatuak izan dira
oraina luze eta antzua, mutu itsua geure aurrean
biharra ez bada existitzen
orain antzu hau saiatuko garela aldatzen
aldatzen, aldatzen
I am talking about changing




9. Irailak 10

Non gauden eta nola geunden
Irailak 11 baino lehen
nork, zeinek agintzen duen hemen
lehendik ere bagenekien

Ta txakur denek izan ohi dute
bere jabearen itxura

Bi mila eta bat, Irailaren hamar
lupuek Aitzakia ez zuten eguna

Nork deitu dio gerra honi
noiz ospitaleetan tankerik
ez, people-a azkena da beti
ze, segurtasun mota da hori?

Ta txakur denek izan nahi dute
bere jabearen itxura

Bi mila eta bat, Irailaren hamar
lupuek Aitzakia ez zuten eguna
azken eguna

Munduak ordutik hona
Guantanamo erraldoi bat dirudi

Zeinena da orain erantzukizuna?
Zein bizi da seguru?

BFC




10. Libre ©

Beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino mugikor txikiago bat
ondokoak baino titi handiagoak
ondokoak baino kotxe azkarrago bat
ondokoak baino modelo berriago bat
ezin esan, ezin egin
ezin pentsa, ezin senti
dena da hemen debekugai

Aske zarete, libre ©
zuen kaiola erraldoietan
dena eros daiteke
zuen kaiola erraldoietan
hala ere kexu zara
zure kaiola erraldoi horretan
katez alda dezakezue
zuen kaiola erraldoietan

Beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino mozkor luzeago bat
atzokoa baino saio kutreago bat
atzokoa baino kantu errezago bat
ondokoak baino gerri argalagoa

ezin esan, ezin egin
ezin pentsa, ezin senti
dena da hemen debekugai

Aske zarete, libre ©
zuen kaiola erraldoietan…

Beitu, zenbatu, gehitu...

Mundua obratan dago baina guk ez dugu ezer apurtu
eta euria ari du, baina guk ez dakigu nork
eta haizea haserre dago, baina ez dakigu norekin
eta itsasoa?
itsasoa ere haserre dago
eta izen pare bat okurritzen zaizkit
baina isildu egingo naiz demokraziaren izenean

Aske zarete, libre ©...




11. Gezur Bat Mila Aldiz

Gezur bat, egia galdu bat
gezur bat

Esan gezur bat mila aldiz
errepikatu hitzetz hitz
handik gutxira ikusi egia bihurtzen

Loreak beltzak dira hemen
eta aldez aurretik dakigu zer usain duten
maitaleentzako jaio ote diren
edota hilerri hotz baten ustelduko diren

Esan egia bat mila aldiz
errepikatu hitzez hitz
haien ahotan ikusi gezur bihurtzen

Eguzkia pribatu da hemen
eta aldez aurretik dakigu zer asmo duen
nor berotu eta nori egarri eman
nor argitu eta nor itsutu nahi
zein inar gaiztoz kixkali
nor itzalez erahil
itzaletan hil behin eta berriz

Sinisten dudanaren zerrendan
zalantzak daude hasieran
iritzien laberinto honetan
zein ez da galdu galderatan?
Ikurrak helduek egindako
marrazki traketsak direnez
izan zeure ikur eta marraztu
heldurik gabeko mundu bat

Egia galdu bat, gezur bat
behin eta berriz

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links