Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


ANESTESIA LYRICS

ultra-komunikatzen

"ultra-komunikatzen" (2000)

1. Iritzia
2. Gaitzespen Eguna
3. Mila Modu
4. Bidea
5. Zenbaki Anonimo Bizidunak
6. Ultra-komunikatzen
7. Harresia
8. Hollywood
9. Gatibutasunean
10. Dimentsio Galdua
11. Negarra Erabiliz
12. Ez naiz Existitzen







1. Iritzia

Iritzia zulo txiki batetik begiratzea bezala da
Ikusten dena esan eta ikusten ez dena irudikatu
Nork egiten du zuloa? nork dio non egin?
begi bakar batez egia aditu araziz...

Bozgoragailuak iritziak etengabe errepikatuz
pausoz pauso munsu birtual bat sortzen digu
zein da gure iritzia guzti honi buruz?
besteen gainean geurea eraikitzera behartuz...

Iritzia ez da egia, baina egia iritziz egina da.




2. Gaitzespen Eguna

Gaitzespen eguna
leloaren unea
doinu errepikakorra
abesti luze honetan

Gaitzespen eguna
putreak ez dira hiltzaileak
baina hildakoak behar dituzte bizitzeko

Odolak lurra busti egin du
propagandarako unea heldu da
batasun baztertzailea eskatuz
sentsibilizazioaren erabilpena
tokitik ez mugitzeko aitzakiak
erantzukizunaren pilota eskuz esku

Gaitzespen eguna.




3. Mila Modu

Guk egindako estiloari segi
ez saiatu berririk egiten
kontuz eta ez okertu
ez dugu ardi galdurik nahi
zintzoa izan eta aukeratu
moldeak guk egiten itugu
seinalez inguraturik zaude
zintzoa izan eta aukeratu

Mila modu daude ondorio berdinera heltzeko

Bide ezberdinak
errepide ilunak

Amaiera gabeko betiko istorioa
Sariak zigorrak zuretzat
Sariak zigorrak denontzat
Ez zara ezertaz ohartuko
bitartean dena ongi bait dago
Eguneroko aspergarria dugu zuretzako
kartzela birtuala zure burmuinarentzako

Bidai baten bukaeran,
beste baten hasieran,
mila bidai, mila bide, mila modu.




4. Bidea

Utopia mugiarazteko dela
pausuak emateko arrazoia
baina helmuga baino garrantzitsuagoa
da jorratzen dugun bidea

bidea bizitza da
unean uneko sentipenak
arreta gehiago behar duelako
aurkitzen denak bilatzen denak baino

Dugunaz konturatu gabe
beste aldera begira
helmugak bukaezinak dira
bidea amaitzen den artean

Bidea garrantzitsuagoa da.




5. Zenbaki Anonimo Bizidunak

Liderraren beharra
nora nahi dugu joan?
taldean bizitzeko
modu erosoan

babestua
indartua
kokatua
ezabatua

Artaldean
ardi galdu bat izan nahi dut
artaldean
Zenbaki anonimo bizidunak

Pentsamendu bakarrak
batzen gaitunean
itxuturik norabide
ezezagunean

gidatua
zenbatua
zatikatua
ezabatua

Artaldean
ardi galdu bat izan nahi dut
artaldean
Zenbaki anonimo bizidunak




6. Ultra-komunikatzen

Txalpartatik gaurko sarera
jakinmina asetu behar
obsesioa: komunikazioa
informazioa: potere berria

Komunikatzen
ikus-entzuleak ixilarazten
haria jada ezin da eten
komunikatzen
azkarrenak jotzen du lehen
hitzak zabalduz han eta hemen

Ultra-komunikatzen
erasotzen
alienatzen
pentsamenduak moldeatzen
ultra-komunikatzen

Komunikatu elkar ulertuz
ez besteari inposatuz
ezagutzeko tresna dena
arma modura erabiltzen da

Ultra-komunikatzen
poterea globalizatzen
mundu osoa antolatzen
ultra-komunikatzen




7. Harresia

Elkartasunaren bidea
laburmetrairik laburrena
gure anaia handiaren
zentsuratzaileentzat

izkutatu beharrekoa
sarean zabaltzen doa
gure artera iritsi da
lortuz bere zeregina

Harresi bat gutxiago
anaia handia hemen dago

Anaia txikia barruan
harresia bota ezinean
handi metro gutxietara
bagi guztien xedea
borondatezko espetxea
baten bat zeharkatu beharra
lau horma artean itxita
hausteko asmoz harresia.




8. Hollywood

Hollywood
Kaliforniatik mundura
amets sortzailea
ideia hiltzailea
Hollywood
propaganda aparatoa
odola estaltzeko makilatzailea

Senti bere erasoa
sorginen ehiza oraindik ez da amaitu
entzun bere mezua
John Wayne zintzoak
azal gorriak garbitzen ditu.

Marrak eta izarrak
hornitzen dute gure dekoratua
kolonizazioa
pantailarik onenetan eta dolby soinuaz.

Propaganda aparatoa
Kaliforniatik mundura
pantailarik onenetan
Hollywood.




9. Gatibutasunean

Animaliak gatibutasunean.

Ormigoizko mugak buru mugek eutsita
kate ikustezinak hausteko zailenak dira
hamsterrak beraien gurpilean bezala
sena gatibutasun egoerara moldatzen
beti korrika inora ez heltzeko
urrezko erbi bat zakur lasterketan
helmuga artifizialen argazkiei begira
emankortasunaren amarruan erorita

Mugaren barrenean
lurra ukitu ezean
arnasa ezin hartzean
gatibutasunean

Bere burua atxilotzen duen animali bakarra gara.




10. Dimentsio Galdua

Errealitatea argazkitan
den dena bi dimentsiotan
falta den hirugarren bat
nonbaiten galdu ostean

Kartoizko betaurrekoak
plastiko gorri-urdinaz
ikusi ahal izateko
ikusten ez duguna

Dimentsio galdua
begiradaren subjetibotasun distortsionatzailea

Altuera eta zabalera
nahi duzunetik begira
baina sakontasuna
irudikatu egin behar

irudi zapalak
hitz zapalek lagunduta
dena horrela ikusita
non da dimentsio galdua?

Distantzia
funtsezkoa da zabaltzeko eremua
Mugimendua
lagungarria ezagutzeko angelu ezberdinak.




11. Negarra Erabiliz

Txiki-txikitatik
ikusi aurretik argia
naturaren hizkuntza
ohiu basatia
negarra erabiliz
asetzen da nahia
harremanetarako
lehenengo ikasgaia

Haurtzaroko ikaspenak
betirako dira
gure azal lehunean
grabaturikoak
baina iritsiko da unea
hurrengo ikasgaia
zure malkoak zu zeuk
lehortu beharrekoa

Negarra inork entzuten ez duenean...




12. Ez naiz Existitzen

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links