Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


SU TA GAR LYRICS

Sentimenak Jarraituz

"Sentimenak Jarraituz" (1996)

1. Putreak
2. Legez kanpo
3. Beldurraren jainkoak
4. Bultza Aurrerantz
5. Zuloaren Zuloan
6. Sentimenak Jarraituz
7. Gautxoria
8. Aho zabal Ergelak
9. Eraikitzeko suntsitzen
10. Maskaren atzean
11. Goiza heldu baino lehen
12. Gure bizitza
13. Mututu nahi naute
14. Errepide hontan galdurik







1. Putreak

Non hago?
odol guztia
xurgatzen didaken hori?
Azal muxua,
matraileko eder bat
bait duk merezi.

Putre izan nahi!

Bazekit
guri kendutakoa
zertan darabikek;
hire feudoa
txiki geratu zaik
eta ez duk nahikoa.

Putre izan nahi!

Ez dakit non sartu.
Ezin dut ihes egin.
Egunero ari haiz
neure etxea
hiretzat hartu nahirik.

Honela, doa aurrera,
historian zehar
beti gertatu izan dena;
jauntxo batzuk badute
denoi lapurtzeko
aukera.
Badirudi mundua
bakarrik batzuentzat
dala.

Putre izan nahi!




2. Legez kanpo

Ate joka ari dira,
nire bila datoz.
Atxilotu nahi naute,
legez kampo nago.
Uko egin diodanez
soldaduzka horri,
sutan jarriak dira
makina bat agintari.

Ekintza desberdin asko
landu behar ditugu
etorkizuna garela
argi eta garbi azalduz.

Ekin! Beldurrik gabe!
Hautsi legeak orain!

Arrastaka naramate
gaizkile baten antzera,
baina ezingo dute lortu
gazteria makurtzea
inoiz!

Armen aurka egotea
ez dute gogoko,
nahiz eta bake hitza
saldu egunero.
Irtenbide ustelak
asmatzen dituzte,
jendeak pentsa dezan,
ez gaituztela zigortzen.




3. Beldurraren jainkoak

Inpunitatearen altzoan
gozatzen
txotxongilo torturatzaileen
hariak mugituz
haien zaunken kadentzia
markatuz
sabela betetzen lasai asko,
besteen sufrimenduaren
jabea.

Langatik begira.

Errepresioaren jainko
gorbatadun
gauzak jada hasiak direnez
zeharo aldatzen
zalantza kokatu da begirada
koldar horretan.
Inpunitatea iragana da,
gixajo halakoa!

Bukatu da behingoz.

Beldurraren gustoa
Dastatzen jarraitu.




4. Bultza Aurrerantz

Kaleratu eta
ideiak azaltzea
debekaturik
ez omen dago.
Irtetzen naizen
bakoitzean ordea,
egurra gehiago.

Bultza aurrerantz
ta eman eskua,
egi bat, bakarra,
bait dago jokoan.

Armen ahotsaz
ixildu nahi naute
herri oso baten
garraxia,
eta beti gaineratu
nahi digute guri,
indarkeria.

Bultza aurrerantz...




5. Zuloaren Zuloan

Bizitzeko gogorik
ez dudanean,
zuloaren zulora barneratzean,
ez da argia ikusten.

Itxaropen guztiak
non gorde dira?
Amodioaren izarrak
agurtu dira.
Nor da ametsen jabea?

Erantzunik ez dut orain,
maite,
ta gauero zure barnean nago.
Arnasaren barne, zerurantz
noa zuzen.
Maite zaitut nire laztana.




6. Sentimenak Jarraituz

Idei saltzaileak ditugu
aurrean egunero,
mezu polit baten gorderik
doa pozoia,
eros hitzak nire ideiak.

Nik ez ditut ideiak erosi nahi.
Sentimenak dira nire iparra.
Ni naiz!
Telebista irrati ta abarrek,
ez dute aldatuko nire izana.
Ni naiz!

Sentimenak jarraitzea
aukeratu dut nire
bizitza osoan,
bizitzaren oztopoak
sentimenak indartuz
gainditu nahian.

Ume, gizon, emakume,
guztientzat ideia bat,
politena, errezena,
geheingoa lortuz,
eros hitzak nire ideiak.

Ideiaren saltzaileak,
zuen sareen harrapakina
ez naiz!
zenbaki bat, arkume bat,
zuen lan guztiaren miresle
ez naiz!
Sentimenak jarraitzea
aukeratu dut nire bizi osoan,
bizitzaren oztopoak
sentimenak indartuz gainditu
nahian.




7. Gautxoria

Etxetik irten naiz gaur ere.
Zeren bila? Ez dakit.
Norekin bukatuko dudan?
Ezin esan, ez du ere
garrantzirik.
Beti gertatzen zait berdina;
orduak joan ahala,
garagardoa esku batean
iluntasuna azkarregi du
aldegiten.

Nora noa ordu hontan?
Eguzkia begietan,
noraezean dabilen
gautxori bat naizela
sentitzen dut beti.

Bero bero eginda nago,
tabernak ixtear,
gauaz ez du luzera joko,
berdin dio, ez dut
etxera itzuli behar.

Nora noa...
Sentitzen dut, beti
hegaka, gauaren bila zuzen.

Zu ere hemendik zabiltzanaz
jabetu banaiz ere,
lotsa lotsa eginda nago
muxu honekin zure albora
joateko.
Eguna laister hasiko da,
dena da aldatuko,
nerekin gelditzen bazara,
nahi dugunean
elkar dugu maitatuko.

Nora noa...
gautxori bat,
gautxori bat naizela
sentitzen dut, beti
hegaka, gauaren bila zuzen.




8. Aho zabal Ergelak

Hi!, Urte asko daramatzagu
lanean jende berdina
helburu politak buruan.

Elkartasuna hitz polita
desinformazioarekin
gure etsai bilakatzen da.
Aspertzen
hasi naiz.
Ergelak!
Nirekin
hitz egin
aurpegi
aurrean.
Ergelak!

Hi!, Kritikatzea merkea da,
informaziorik gabe
aho zabal gehiegi dago.

Borrokan alde berdina
kritikatzen hasten bada,
mina ematen du bihotzean.
Nirekin
hitzegin
aurpegi
aurrean.
Ergelak!




9. Eraikitzeko suntsitzen

Haurtzaroko oroimenek
ingurune eder batera
naramate.
Bertan ur hotz garden ta
zelai berdeak
erraz antzeman ditzaket.
Gaur, toki berera itzuli naiz,
eta begiak zabaldu orduko,
jakin dut,
ez nuela han zegoenaren
arrastorik aurkituko.

Eraiki ba!, Eraiki ba!
Suntsitzen!, Suntsitzen!
Den dena lehertu
eta birrindu arte.

Begira nago ingurura,
ta heldu nahi nuke natura.
Negar batean murgilduta
gugandik gutxika urruntzen da.

Aurrerakuntzaren garrantzia
egunero nahi digute azaldu.
Hitz faltsuez beteriko mezu
baikorrak
edonola asmatuz.

Diruak puzturiko sakel
nasaiak
gehiago dira puztuko.
Eta honela, behin lur eman-
korra zena
ez da inoiz itzuliko.
Eraiki ba!




10. Maskaren atzean

Neuk ere uste diat
emakumeek kexati xamar
egoteko arrazoiak
astotxo dituztela.

Baina sutan jartzen naiz
nire lanpostua,
neska batek kendu zidala,
gogoratzean.

Hara naizela
tipo jatorra
ta irautzaile
enrroilatua.
Kontradikzio
handi honen barnean
itotzen
inertzia
negargarri batean
biziz.

Etxeratzerakoan
afaria beti prest
fregonaren txokoa
non den ere ez.

Hara naizela...

Berdintasunarekin
guztiok ere zoriontsuago
izango garelakoan
borrokan diardut kalean.

Ta ezetz esaten didan
puta ergel bakoitzak
nire gizontasuna
iraintzen du.
Hara naizela...




11. Goiza heldu baino lehen

Neguaren azkenengo ekaitzak
niregana ekarri zintuen.
Euri ta txingorraren artean
elkar maitatzen hasi ginen.

Goiza heldu baino lehen
nirea zinela
amets egin nuen.

Bihotza zuhaitz izango balitz
udan fruitua emango luke.

Ni zure bihotzaren fruitua
itxaroten gelditu nintzen.

Goiza heldu baino lehen...

Udaberria joan zenean,
zure bihotzeko loreak
ustelduta agertu ziren.
"Maitasuna gezurra da"
erakusten dutenei,
zergatik dut nik oraindik
bihotza guztiz hautsita?

Udaberria joan zenean...




12. Gure bizitza

Goxoren furgoneta zaharrean
bizitza joan zaigu nahi gabe.
Abiadura handiz, orduak
urte bihurtuz,
gorputzak ustelduz.

Neuronak galtzen goaz
egunero.
Ilea jausten doa etengabe.
Gure bizitza ez da amaituko,
ez dugu lotsarik.

Lagunak bihotzean eramanez
bidea errazago egiten da,
urruti gaudenean, amatxoren
janariaz
gehiago oroituz.

Goxoren puskar batek esnatu
nau.
Ze usain hain ustel ta ezaguna.
Atzo gauean, zazpi
pertsonentzat
Basilean jotzen.

Gauza batzuk
txarto egin ditugun arren,
beste batzuk hobeto,
pertsona denak bezala.

Jarraitzaile bat
gelditzen den bitartean,
atseginez ez dut aldatuko
nire bizitza.




13. Mututu nahi naute

Amets gaizto bat izan dut.
Txakurrak atzetik neuzkan
segika.
Batek idatzi bat zeukan
eta galdezka etorri zait
hura nerea ote zan.
Ta nik baietz esan diot.
"Zerbait txarra egin al dut?"

Ahoa itxi nahi didate,
mututu nahi naute
hitz egin dezaket eta.
Zergatik ezin ditut
nire mezuak bidali,
hori bada uste dudana
eta egin dudana beti?

Etzuela euskera ulertzen
eta erderara itzuli behar
niola.
Susmagarri nintzala
mezu esanguratsuak
kanpora zabaltzeagatik.
"Hitzen jabea, zu al zara?
Bere atzetik bait gabiltza".
Ta nik baietz esan diot.
"Zerbait txarra egin al dut?"

Ahoa itxi nahi naute...




14. Errepide hontan galdurik

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links