Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


SU TA GAR LYRICS

Munstro Hilak

"Munstro Hilak" (1993)

1. Denak itsuak ote?
2. Gizateriaren heriotza
3. Lanik zailena
4. Denborak
5. Ia ba espabila
6. Munstro hilak
7. Basajaunaren eremuan
8. Eskutitza
9. Prest al zaude?







1. Denak itsuak ote?

Non sarturik nago?
Denak itsuak ote?
Geurea den zerbait
otsoari emateko?

Gehiengoak dauka
arrazoi osoa;
Hori hik sinestuko dek
Demokrazia hau da
behar genuena;
Gainera adarra jotzen?
Adarra jotzen!
Ergela!

Zein da helburua?
Dirua ala ospea?
Boterearen truke
edonori saltzea

Gehiengoak dauka
arrazoi osoa;
Hori hik sinestuko dek
Demokrazia hau da
behar genuena;
Gainera adarra jotzen?
Adarra jotzen!
Ergela!

Zuzen jokatzen
ari haizela uste baldin baduk
laister esango ditek
gizon ejenplarra haizela
zabal hitzak begiak
gauzak ez dituk horrela
ez duk esaten den guztia
sinistu behar




2. Gizateriaren heriotza

Agintari ustelak
oinaze saltzaileak,
gorrotoa banatzen
preziorik onenean,
hori duk lanbidea.

Mozten ez duen labanak,
sartzen ez den orratzak,
ez du beharra betetzen
gizontxo hauen antzera,
beraien lana izanda.

Guda haur baten begietatik
irudi beltz bat besterik ez da
bertan ezer ikusi ez arren
ez du azalpenik behar

Ez dut ulertzen
arau hauen esanahia
eskubideak
norentzat diren legeak

Gizateriaren heriotza
gizateriaren heriotza




3. Lanik zailena

Gu zoratu nahiean
dabiltza zulo honetan
hormak inguruan
da ikusten dugun bakarra.

Espetxean gure bizitza
badakizu zer den
lagun gehiegi ikusi ditut
alboan erortzen
nerea maitea.

Orain behar zaitut
hemendik oso urrun
baina hobe da
ez dut horretan
pentsatu behar.

Gogora etorri zait
zeure irudia, maitea
ez dut pentsatu nahi
hor naukazula ondoan
hori da azkenean
lanik zailena kartzelan
bizi izandakoa
ezin ikustea jasatea.

Gogora etorri zait
zeure irudia, maitea
ez dut pentsatu nahi
hor naukazula ondoan
hori da azkenean
lanik zailena kartzelan
bizi izandakoa
ezin ikustea jasan beharra.




4. Denborak

Egunsentia goibel dago
izarrek kentzen diote arnasa
estutasun bat bezala
irtetzeko ari da lanean
hori bait da agintzen diona.

Denborak

Egunsentiak bezala gaur
nahi dut saiatzea lan honetan
benetan naizena orain
behar dut gero ere izan
hori bait da
aitortu didana

Denborak

Iraganetik gerora doan
Denborak
Barnean narama berarekin
Denborak
Nortasun izpitan banatzen den
Denborak
Izan nahi dudana izaten
lagundu dit
ta etorriko denak
berdin behar du izan




5. Ia ba espabila

Hainbeste buruhaustek
naute atsekabetzen
etsaiak bagina ulertuko nuke
akats bat atera
ezer egin ez arren
putakume batzuk gara betiko

Baina hik zer uste duk
hau jolas bat dala?
pentsatzen duguna
ez dela dioguna?
dena den badakit
behin gertatuz gero
putakumeak behin eta berriro

Nondik gatozen eta zer geran
bada ordua hik jakin dezan

Haizak gazte esna hadi
lotan ez da ezer pentsatzen
etzak ezer gehiago egin
hanka besterik ez duk sartzen
ia ba da espabila!

Baina hik zer uste duk
hau jolas bat dala?
pentsatzen duguna
ez dela dioguna?
dena den badakit
behin gertatuz gero
putakumeak behin eta berriro

Nondik gatozen eta zer geran
bada ordua hik jakin dezan

Haizak gazte esna hadi
lotan ez da ezer pentsatzen
etzak ezer gehiago egin
hanka besterik ez duk sartzen
ia ba da espabila!




6. Munstro hilak

Ume batzu algaraz
izkutaketara jolasten
astelehen goize batetan
labe garaien itzal artean

Portuan grua ihartuak
oraindik tente zeru grisean
baina dizdirarik ez dute
iraganaren ondakin hotzek

Munstro hilak

Horma artean arratoiak
ta garraxi zaharren ekoa
gero eta gehiago direla
hilerri erraldoi honetako

Munstro hilak

Aire korronteek dute
zeharkatzen
jende eta hotsez beterik zena
ia etengabe dena inguratzen

Ugarra!!

Ondamen hau ez da biblikoa
ezer ez dagoenez idatzia
negarren ordez egin dezagun

Indarra!

Bizi nahia barkadetan
azalduz!




7. Basajaunaren eremuan

Iluntasuna, oihanen barnetik
Basajaunaren eremuan
galdurik nenbilen

Emborren artean somatu nuen
txima luze ta bizar handi
ederki konpondu ginen

Bertako jentil batzu be
ilargiaren zai zeuden
parrandarako beti prest

Adiskidetasun giro batean
"Aste Santua" gure erara
ospatu genuen

Txabola barruan denok barrezka
sinisten ez genituenez
kristauen kontu inozoak

Sasi guztien artetik
dantzan, denok mozkorturik
ardo beltzez eta gorriz

Sasi guztien artetik
dantzan, denok mozkorturik
ardo beltzez eta gorriz
Nola ahaztu gau hura




8. Eskutitza




9. Prest al zaude?

Ez daukat orain gorputzaldirik
horra abestera irtetzeko,
zerk jartzen nauen hain urduri
auskalo, arrazoia behintzat ez dakit
baina droga atsegina da
goian hartzen dudana.

Zu hortxe zaude
begira
Pozik nago gaur ere etorri
zarelako
Zer da
goian hartzen dudana?
Zer da
alteratzen nauena?

Prest al zaude?
Prest al zaude?

Orain da unea
lepoak apurtzeko garaia
prest baldin bazaude
izugarri pasako dugu
utzi doinuari
barruan daukazuna ateratzen
alperrekoa da eramaten ez uztea

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links