|
SU TA GAR LYRICS
"Itsasoz Beteriko Mugetan" (2003)
1. Bidegabekeriaren balantzan 2. Azken gurutzada 3. Zuzen 4. Itsasoz beteriko mugetan 5. Arnas ixilean 6. Doinu ta ideiak sortzen 7. Beti zu gabe 8. Tartalo etsai 9. Mamu beltza 10. Amets baten bezala 11. Bizitzaren borroka 12. Zu zara Egunkaria
1. Bidegabekeriaren balantzan
Malko baten ferekak nau janzten
hunkitzen nauzun une orotan
argi garbi batek nau babesten
ene barneko zirraren doinura
Indarrak naiz biltzen
egiari heltzen
bidegabekeriaren balantzan jauzika
ongian sinisten
bizitza egunsentioro hasten da
Zuzen jokatu nahiaz mozkortuz
maitasun hitzen bila gabiltza
anai arreba artean zaurituz
helburu zurtzen paradisu hilan
Kateak apurtzen
hazia ereiten
borroka amaigabe baten sustrai erian
ongian sinisten
bizitza egunsentioro hasten da eta
goazen!
Kateak apurtzen...
hazia ereiten
borroka amaigabe baten sustrai erian
egiari heltzen
bidegabekeri guztien balantzan
jauzika
sinisten
bizitza nahi ta nahi ez
egunsentioro hasten da eta.
2. Azken gurutzada
Azken gurutzada!
Nahi luke zuretzat
Erdi Aro urrutiaz ihardun
garaiko leienda
edo hobbiten lurraldetaz
baina ezina zait
gaurko mazmorretatik datoz
han kateatuen
garraxi errealegiak
Konkistatzaileak
inperioko danborraren
erritmoan datoz
Gaur herensugeak
elektrodoz erretzen ditu
setiaturiko
gazteluko gudariak
ta zaldun ilunek
legearen mailuarekin
ezpataren ordez
koldarki erasotzen dute
Azken gurutzada
ezberdin jaio ginenon
suntsipenaren bila
Konkistatzaileak
inperioko danborraren
erritmoan datoz
arbasoen indarraz
gazteluaren hormetan
erantsiz denok harriak
tinko iraun behar du
Domuit, domuit, domuit
vascones!!
3. Zuzen
Gezur jantziak
zauri zolduak
hesi ta mugak
indarraren arrazoiak sortuak
eskubideak aldarrikatu
hesi ta mugak
arrazoiaren indarraz gainditu
Zuzen!
Armen bihotzak
mehatxu hotsak
borrokan dirau
zapalduaren aldeko hiletan
biolentzia
euren premia
pake nahiean dabilena
beti izan da herria
Hiltzen
gorrotoz lehertzen.
Zuzen!
Zuzen!
Zuzen!
Zuzen!
4. Itsasoz beteriko mugetan
Itxaropenik ez
justizi eza non-nahi
ahularen bozak
ixilean darrai
Ozenak dira gaur oihartzunak
Afrikatik mendebalderantz
garraxi hotsak, oinaze hitzak
bizi duin batenganako esperantzan
Utzi da betiko maitatutakoa
noiz da itzuliko
etorkin gaixoa?
Ozenak dira gaur oihartzunak
Afrikatik mendebalderantz
garraxi hotsak, oinaze hitzak
bizi duin batenganako esperantzan
Itzaltzen, sufritzen
oihan basamortu ta mendietan
ametsak itotzen, itsasoz beteriko
mugetan
Ozenak dira gaur oihartzunak
Afrikatik mendebalderantz
itxaropena, justizi eza
ahularen boza ixilean
Betiko utzia, itzuli ezinda
afrikar etorkin gaixoa
garraxi hotsak, oinaze hitzak
bizi duin batenganako esperantzan
Itzaltzen, sufritzen
oihan basamortu ta mendietan
ametsak itotzen, itsasoz beteriko
mugetan
5. Arnas ixilean
Ilunpetan naiz, amets gaizto baten.
Bidai luze hontan sinistu nahi gabe.
Argi izpiren bat ikusi al banu...
hurbiltasunaren zeinua etengabe
ta miresten zaitut
Nondik nora zoaz bakardadean?
Arnas ixilean?
Gau hotzenetan, ametsetan,
zu ikusi eta gero,
esnatzen naiz egunero
ez zaitudanetik ero.
Amildegiak irenstetik gertu.
Naturaren giltza nork al du aurkitu?
Misterioaren ulertu ezinak
hauskortasuna du nire baitan sortu
ta miresten zaitut,
eta amesten zaitut,
ta miresten zaitut.
Nondik nora zoaz bakardadean?...
Maitasun honetan, bihotza zutaz
guztiz betea.
Hutsune etsia, oinazeari guztiz
itxia.
Gau eta egun zaitut faltan botako ta miretsiko.
Nahiz ta hemen ez egon ez zara inoiz nigandik joango.
Sinisten dut zutan, amodioan, bizi honetan,
zurekin berriro elkartuko naizen
eremu hortan...
6. Doinu ta ideiak sortzen
Bide hontan galdua
sentiarazi nahi naute
nire hondamendia
gosez bilatzen diraute
gezur ustelen hotsaz
bereganatuz egiak
guri begira daude
faxismoaren begiak
Musika eta hitzaz
aurrera egin nahi nuke
iraultza ta borrokaz
doinu ta ideiak sortzen
Nire hitz gehienetan
injustiziez naiz mintzo
gaizki gaudelako gaur
gaizki geunden bezala atzo
musikan jarduteak
eman didanez aukera
zure baimenarekin
kantuan noa hastera
Musika eta hitzaz
aurrera egin nahi nuke
iraultza ta borrokaz
doinu ta ideiak sortzen
7. Beti zu gabe
Eten denbora, eten!
ihesean dijoaz
itzuli nahian egun ta gauak
Eten denbora, eten!
urruntasunik bada
hurbiltasun bilakatu ahala
Eten denbora, eten!
zugana iristean
bizirik dirautela
Eten denbora, eten!
bihotzaren taupadak
mantsotu nahiean
Beti zu gabe
ohitu ezinaren jabe
nahiz hemen egon nahiz ez egon
Beti naiz zu gabe
Zure bila zuzen
plazerraren zaindari
izan nahi nukeen aldi orotan
Zure bila zuzen
askatasun airea arnastu nahiean
Buruhausteak milaka, aldiro
momentu onei eskerrak
gogoa dut borrokatzeko
Egunero, bizitzen, aldiro
askatasun aire hauskorrak
arnastu nahiean
Beti zu gabe
ohitu ezinaren jabe
nahiz hemen egon nahiz ez egon
Beti naiz zu gabe
Beti zu gabe!
8. Tartalo etsai
Begi zelatari
bakarraren jabea
giza harrapari
gurera etorri zinen
ilunpeko pizti
etsai beldurgarria
itxura tristeko
labezomorro
Tartalo
gu biziko gara
zure azken hatsa heltzean
Gezurti askoren
gorrotoaren jainko
hariztiko seme
alaben borrero zahar
geroan herria
izan dadin dizugu
begia errotik
atera behar
Tartalo
gu biziko gara
zure azken hatsa heltzean
Sufrimendu luzeetan
hatza ta zerbait gehiago
utziagatik bidean
gurea azken barrea
mendeetako oinazeen
eraztunaren atzetik
amildegian behera
abiatuko zarenean
Hil!
Tartalo
gu biziko gara
zure azken hatsa heltzean
9. Mamu beltza
Badator marea beltza
itsasoan barna.
Heriotz zigor behartuaren senale.
Suntsitua du bizitza,
naturaren giltza,
saldua da eta
gure aurka dator
mamu beltza!
Hiltzailea!
Mamu beltza!
Heriotza!
Mamu beltza!!!!!
Non dira irtenbideak?
Galdera airean.
Ez da gaitzik etekinik atera gabe.
Beraiek bai, beraiek bai!
Ta non da herria?
Saldua da eta gure aurka dator
Mamu beltza!!!!!
Beharrak sortzen duen borrokan
ez zara irtengo garaile.
Dena den, badut etengabe
nik zugan gaur fedea.
10. Amets baten bezala
Berriro ere bueltaka nabil
nire paranoia
sakon batean murgilduta
nor ote naizen, nondik natorren
eta nora noa
zentzu gabeko itaunketan
Igaro dira nire bizitzan
une goxoenak
eta ia ez naiz konturatu
gaur aitzaki bat, bihar beste bat
irudimen falta
egongo al gara inoiz biok batera?
Batera
amets baten bezala
musika ixil ixilean
fereka bortitz baten
maitale bizien dantza
amets baten bezala
dardara suaz izoztua
heriotza zai dago
egon behar izango da
amets baten bezala!
Denbora gero ta bizkorrago
ihesi ari da
egongo al gara inoiz biok batera?
Batera
amets baten bezala
musika ixil ixilean
fereka bortitz baten
maitale bizien dantza
amets baten bezala
dardara suaz izoztua
heriotza zai dago
egon behar izango da
amets baten bezala!
Eskerrak ez, dudala sentitzen
bestela garraxi egingo nuke
zure izena!
gaua, etorri nigana
ta zure besoetan eraman
amets baten bezala
Amets baten bezala
musika ixil ixilean
fereka bortitz baten
maitale bizien dantza
amets baten bezala
dardara suaz izoztua
heriotza zai dago
egon behar izango da
amets baten bezala!
11. Bizitzaren borroka
Hemen nabil bueltaka
hemen nabil uneoro
hemen nabil saiatzen
hutsa aurkitzeraino
Bizitza ulertzeak
ematen dit lan asko
azken unean ezerk
ezer ez argitzeko
Hau da gure mundua
ilogikaren logiken menpe
izar baten dizdirak
azaltzen dit benetan zer naizen
Erantzunen bila bizi naiz
eta ez ditut aurkitzen
bizitzaren borrokak
esaidazu nola izan behar duen.
Bizitza ulertzeak
ematen dit lan asko
azken unean ezerk
ezer ez argitzeko
Erantzunen bila bizi naiz
eta ez ditut aurkitzen
bizitzaren borrokak
esaidazu nola izan behar duen.
12. Zu zara Egunkaria
Astelehenero gertatzen zait
gauza berbera
dendan etzaudela
esaten didatenean
Hain zera ederra
irakurterreza
euskaldun sentitzeko
behar zaitut
hain zera ederra
irakurterreza
zu zara Egunkaria
Zure barnean
murgiltzen naizen bakoitzean
gogora arazten didazu
benetan naizena
Hain zera ederra
irakurterreza
euskaldun sentitzeko
behar zaitut
hain zera ederra
irakurterreza
zu zara Egunkaria
|
|