Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


SU TA GAR LYRICS

Hortzak Estuturik

"Hortzak Estuturik" (1992)

1. Ekaitza eta barealdia
2. Azkar zuregana
3. Nazka
4. Arbasoen mendekua
5. Amaren negarra
6. Eguen bat
7. Sua pizturik dirau
8. Laga dana
9. Fagozitosia
10. Itxaropena
11. Txapela buruan eta ibili munduan
12. Noiz arte







1. Ekaitza eta barealdia




2. Azkar zuregana

Musika gogoki, burua astinduz
argiak diztira iluntasunean
bapatean diote kaixo eta agur
kotxe bat ziztu bizian gauean
Une hauek ditut hainbeste
maite
denbora geldirik balego bezala
izarrak ditudala nere kide
motorra lehertuz noa zuregana
Begi irrifartsu bi
dakusat nere zai
mundua da urrun
eta ez nuke inoiz iratzarri nahi

Erabat galdurik
kalean, klasean
hobe sentitzen naiz
gaua irensten nagoen hontan
Azkar!, Azkar!
Alkohola eta ametsak
lagun zahar gisa
barrutik erretzen
odolean dira bateginik

Hotza da kanpoan
eta zure barneko
berotasunean
nahi nuke betirako gelditu
Beti!, Beti!




3. Nazka

Kaletan kriston kaña
sartzen ari dira.
Bertan gaztea izatea
a zer mobida!!

Dena erditik moztu nahi digute
indarra soilik dakite erabiltzen
txakurra baino txakurragoak,
bizitza latza bazan orain da gehiago,
goxoki baten gaitik
atxilotu hago!!

Nazkaturik gaude
hainbeste poliziaz.
Errepresio sozial ta politikoaz.

Bizitza latza bazan
orain da gehiago
goxoki batengatik
atxilotu hagoooooo!!

NAZKA!!
Ematen dute
BELDURRA!!
Gure artean banatzen
NAZKA!!
Ematen dute
BELDURRA!!
Sospetxosoa edozein gazteeeee.

NAZ-KA! NAZ-KA! NAZ-KA!

PUAJJJJJ!!




4. Arbasoen mendekua

Gaur amets egin dut
gure arbasoekin
beraiekin mintzatu gara,
hilerri batetara
eraman gaituzte
lambro eta hilargi betea.

Hitzegin digute
beraien garaiaz,
nola borrokatzen zuten
etsaiaren aurka,
irrintzi ohiuak
sardeak eskuan,
berriz altxako dira
mendekua egongo
mendekua egongo da.

Beraien hilobitik
nahi lukete irten
ixilik laino artean,
gure ondora itzuli
mamuak ohi duten
jakinduriz hornituta.

Tristuraz beteta
bizi ohi zirela
nortasuna galtzen
ari ginela ikusita,
guk esan diegu
etsiko ez dugula
beraiekin batera
mendekua egongo
mendekua egongo da.

Bukaera gabeko arazoa
mendirik mende.
Hil zirenak ere
jadanik aspertu dira.

Mendi gailurrera igotzean
sentimenduek
oroitzen didate
lur zati hau
norena dan.




5. Amaren negarra

Egunero haut
kalean ikusten
berdin berdin
eta betikoa bilatzen.
Aspertuta ziur hagola
irten nahi duk
eztatik nola.

Behin uztea erabaki huen
trapu zahar bat bezala
ikusten hasia hintzen,
baina ez huen izan nahikoa
arratsean berriz hengoen jota.

Amari urteak kentzen
galdetzen diat
hi ahal haiz?
Amaren poltsa bilatzen
galdetzen diat hi ahal haiz?
Sartzak ba
eztanda egingo duk eta

Amari urteak kentzen...

Ama negar batean
negar batean
negar batean.




6. Eguen bat

Jexten nok Kangrejora
eta betiko moduan
lama egoera baten
sartzen nok

Kafia harzen juat
gelditzen jatasen neuronak
apurtxo bat esnatzeko

Bestiak laster
egongo ditxuk
goixan hasteko prest
gustora nao
zerbezatxo bat hartzia
falta jata

Zurruztada pare bat
eta banajoiak
antxitxiketan
irrikatzen naok,
abesti trallerua
behin eta berriro
gustora errepetitzeko
asmoz.

Hasi gaitxuk jotzen
sekulako burrundada sortzen,
etxeko andria ixa ziur
daola gaur be flipauta.

Hasi gaitxuk jotzen...




7. Sua pizturik dirau

Denbora asko
ilunpean baina
azkenez garrak
hasi ziren sutan

Traiziopean
gogor jo behar
zoritxarrez, bai
bazeukeagu non eman

Haiek requiem bat
abestu zuten
ez duk gugatik
hil ezkilen hotsa
errukirik ez
jolasak hemen
aspalditxoan amaituak diranez

Sua!
Sua!

Hainbeste urtetan
euskal lurrean
pizturik dirauena

Sua!
Sua!

Kolpeka kolpeka
oraindik ere
gure bolie
bueltaka dabil eta.
Eguzkia ukatzen
diguten heinean
keak zerua
guztiz estali dezala
legea hautsiz
dizdira handi bat
kale osoa betez
Eguzkia ukatzen diguten
heinean...
Sua!




8. Laga dana

Txikia nintzenetik
hasi zitzaizkidan denak
egin behar nuena esanez,
urteak aurrera doaz
eta batak ez bada
besteak esango dit
Hago zintzo!
hago zintzo!
hago zintzo!
Laga dana
laga dana
laga dana
laga dana
Bizitza kontrol bat da
ni harena
ha honena
baita ere hau horrena,
gu ez gara jabetzen
beti gabiltzala denok
antzerki bat egiten
danok zintzo!
danok zintzo!
Zintzo-zintzo!
laga dana
laga dana
laga dana
laga dana

zahartzaroa helduko zait
ezer ez da aldatu izango
berdina pentsatuko dut
dena egon dirala
eta oraindik daudela
egin behar dudana esanez
hago zintzo!
hago zintzo!
hago zintzo!
laga dana...




9. Fagozitosia

Jefea daukat harro
mutil zintzoa
fakturetan
itotzeko hago
ta erreformaturik
hau la hostia duk, hi
denok aldatzen gaituk zerbait
baina batzu besteak baino
gehiago
edo ez?

Bai
irentsi haute!
hi, bai
barreraino

Kalean ibiltzen nauk
norabiderik ez diat motel
baina ezta hire norabidea nahi
ere
bekokia tente
hoa pozik
simisioz puztuta dagoen
gixajo bat ez besterik
bai
irentsi haute!
hi, bai
barreneraino

Azkenez duda barik
zikinean
harrapatua
eurak bezalakoa haiz
etzuan hain txarra
pixkat txoraturik egotea
baina odola hoztu zaik

Neuk berdin
jarraitzen diat hortan
botila esku batian
eta ametsak txapel azpian
ta ez diat ulertzen
galduak ote gaituk?

Kalea bustitzen duen euriak
ez dik orain hire kotxea
garbitzen
egian besteok ez gaituk askoz
hobeagoak
egia esan ez diat tutik
gogoratzen
atzo gauean egin nuenaz
baina igande goizetan
etxeratzerakoan
pasaiatzen ikusten haut
emaztegaz
zintzo-zintzo




10. Itxaropena

bakardadea
sentitzeko beldurrak
behartzen nau egun hontan
barnekoa ateratzea
nerekin zaude
nahiz eta soilik bihotzean
laister elkartuko gara
izar alaiago batean

ez dut galduko
itxaropena
nahiz ta zu ez egon
zure zain naiz

agertzen zinen bakoitzean
ez nuela behar ezer
zure izate hutsak
betetzen zidan gorputza
baina gure mundu hau
nahiko gaizki eraikia izan denez
azkenean paradisua
infernu bilakatu zan

ez dut galduko
itxaropean
nahiz ta zu ez egon
zure zain naiz




11. Txapela buruan eta ibili munduan

Mila bederatzirehun
larogeitamabi
bada motoa erosi
edo hortzak erakutsi
Infernura!
Ni ez nauk europeoa
ni afrikarra nauk
indioa, baina beltz bat
euskalduna, beraz
infernura!

Txapela edo lumak
gure irrintzia
beti berdinai izan da

Zuen historia
zuen zorakeri ta
gure borroken
historia da

Bai
Txapela buruan
ta xatua besapean
ibiliaz munduan
larogeitamabi
mozkor arrapatuko
ditugu ziur
garaipen egunean
dudarik gabe
eginak egin
ta hemen gaituk!




12. Noiz arte

Gorrotoa eutsiaz
igarotzen dut
egun guztia
jasan behar
dudalarik,
beraien
eguneroko egia
indarra eurak dute
legeak jostailu
paregabea.
Argia eta garbia
barruan duten
ustelkeria

Noiz arte
noiz arte
noiz arte
noiz arte

Zapaldu
egin nahi naute
beraien esanetara
makurtzen
ez dute
erraz lortuko
lehenago
bortxatu beharko naute.
Nahiz eta
asko egon
dutenak guzti honetan
sinisten
konturako dira
ziria ondo sartu dietela.

Egia da
hemen gertatzen dena
gutxi batzuk
ulertzen dutela.
Egia da
dioten guztira
kutsaturik dagoela.

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links