|
SU TA GAR LYRICS
"Homo_Sapiens" (1999)
1. Homo Sapiens 2. Segi segi 3. Geroaren hazi heziak 4. Zabalera begira 5. Beti aurrera 6. Abere izate ukatua 7. Zai, hago zai 8. Bada itxaropena 9. Ekiozu 10. Erlijioa eta beste gezur batzu 11. Arranoa eta quetzala 12. Zure albotik urrun banago
1. Homo Sapiens
Ezjakintasunen
auspoa sakatuz
bagoaz ereiten
hazi ustela
Bakarrik ez gaudela
somatu behar horretan
identifikatze faltsuen bila
Moda iraina izanik
erlijio bihurtua
batzuen sakelen
diktadurapean
gure izaeraren
bazter ilunak agerian
arlo guztietan
idoloen eske
jarraitzen dugunez, bai
Ezjakintasunen
auspoa sakatuz
bagoaz ereiten
hazi ustela
Loreak mendian ta
txoriak buru barnetan
agindutako patroien menpean
Jarraitzen dugunez, bai
Pentsa gabe ezin izan
norberaren ukatzean
Askatasuna ez da
kulebroi baten kabitzen
edertasun eza akritizismoan
moraleja gabe
konstatazio honetan
larre zabalak alboan utzita
bide estuetatik
Jarraituko al dugu? ez
Gu geu izan!
2. Segi segi
Gau hotzetan, lo beltzetan
irakatsia nori zor?
gezurraren boterea
hitz faltsuen musika joz
harremanak beti berdin
guri eman eta guk hartu
horren aurka al dut egin
horren aurka arren lagundu
Segi, Segi
Hitz faltsuen musika joz
bake zentzua ahoz aho
herri baten aurka erasoz
beraientzat hartu asmoz
alde hainbat eta hainbat jende
txunditurik uzten naute
ondo entzun zer dioten
galde ia lotsarik duten.
Segi, Segi
3. Geroaren hazi heziak
Aurrera darrai bizitzak bere
bidian
itsasoratu nahi duten urak
jausian
Orainera barneratzen
iraganaren esana
denboraz da elikatzen
geroaren jan edana
Ederra litzateke orain
hemen bazina
gabak luziak baitira
zure ezian
Orainera barneratzen
iraganaren esana
denboraz da elikatzen
geroaren jan edana
Aurrera darrai bizitzak bere
aurrera darrai bere bidian
itsasoratu nahi duten urak
jausian
beren izakeraren jabe
inoren laguntzarik gabe
izaki gozo eta gaziak
geroaren hazi heziak.
Orainera barneratzen
iraganaren esana
denboraz da elikatzen
denboraz zen elikatzen
geroaren jan edana
4. Zabalera begira
Urteak doaz, beti borrokan
bortxatuago, zapalduago
ilunpe ahuldua
zaborraren hatsaz jantziko
lore usteletan
gaitza apaintzeko
giza garraxia
hain erraz ez danez ixiltzen
hor dirau arbolak
berriz loratzen
Zabalera begira
ez da urrutiegi sentitzen
askatasun oihuaren
oihartzuna bertan da
Norberan jabe
bila etengabe
noiz da lortuko
noiz bukatuko
ideia landuak
irudimen bortitz zainduaz
kupidarik gabe
erasotuak
kateak estutuz
ez dute gehiegi lortuko
aske izate nahia
ez da inoiz hilko
Zabalera begira
ez da urrutiegi sentitzen
askatasun oihuaren
oihartzuna bertan da beti.
5. Beti aurrera
Errekaren menpean enborra
haizearen besotan
zuhaitz hostoa
olatuekin dantzan botila
noraezean
bihotzaren taupadak ahoan
bakardadearen hotsa
gau ilunek indartzen dituzten
sentimenduak
Atsekabearen jabe sentitzen zarelako
oinazeak itsutzen zaitulako
begiratu ingurura
buelta eman eta egin beti
Aurrera
nahi ta nahi ez
bizitza dugun guztia bait da
beti aurrera
zurekin noa, etzara bakarra
Ez, etzara bakarra, bakarra
Elkartasunez jo dezagun
beti aurrera
Aurrera
nahi ta nahi ez
bizitza dugun guztia bait da
beti aurrera
arnasa hartu, buelta eman
eta indarrarekin beti aurrera
nahi ta nahi ez lagun
bizitza daukagun guztia
bait da eta
beti aurrera
elkartasunean jo dezagun
beti beti aurrera
Aurrera
zurekin noa, bakarra ez zara.
Ez zara, ez zu bakarra, ez zara bakarra
6. Abere izate ukatua
Itzaletan ez dagoen
dizdiran bila
dabil mundua galduta
bira ta bira
gaitzak jota edo
gaixoa dago egarriak
non gelditu dira
maitasun lokarriak?
Noiz gailurra ikutuko duen itxaroten
jomuga bertan dugula gogorarazten
danok ari gara al degun tokian sartzen
ta ez dakigu non gauden
ta nora goazen
Abere izate ukatuak
nagusi izango zela jakin zuen
horregatik dirau horrela
animali dala ahazten ahalegintzen
Animaliak
jakin zuen
7. Zai, hago zai
Kanpora ateratzeko beldurrez
gaur ere etorriko al zarete
burura zuzen jotako gaitzak
gaixotuta zaudeten danak?
zai, hago zai
ondo nagok eta ez diat aldatu nahi
zai, hago zai
ezer ulertzen gai ez ba haiz
Euretzat ekintza zuritua
guretzako zauri odoldua
landu dan gorroto haziak
eraman du Aitorren bizia
Zai, hago zai
ondo nagok eta ez diat aldatu nahi
zai, hago zai
ezer ulertzen gai ez ba haiz.
8. Bada itxaropena
Bada itxaropena
sortzen eta sortzen
bada itxaropena
piztiaren aurrean
elkartasun hitzaren zamaz
itzalaren gainetik
errekaren bidetik
nortasun izpiez bustirik
Sua
Bada itxaropena
sortzen eta sortzen
bada itxaropena
nonbait saldua ibili da
jo denok batera
bizitzan aurrera
batetik bestera
garena azalduaz
jo denok batera
bizitzan aurrera
batetik bestera
garena azaltzera goaz.
9. Ekiozu
Aurrera doa
gaur funtzioa
kantu berri batzuen arima ihesgaitzaz
joko berdina
beti ezberdina
hesirik gabeko
unkipen ororen zina
Ekiozu, ekiozu!
Bihotz gaztea
gorputz betea
plazerraren izerdiaz
nahi dut janztea
kantu bat soilik
ez da besterik
iraun beza hala
betirako bizirik
Ekiozu, ekiozu!
Joko berdina
beti ezberdina
hesirik gabeko
unkipen ororen zina
bihotz gaztea
gorputz betea
plazerraren izerdiaz
nahi dut janztea
10. Erlijioa eta beste gezur batzu
Harotzaren semea
mirari aztia
bi mila urte ta gero
gezurra aurrera doa.
Zeruko zatitxo bat
erosi bada ez bada
iragarri bait dute
munduaren amaiera.
Bikain.
Hegoameriketan
bertakoen hilketan,
orduko hiltzaileak
oraingo epaileak.
Irak atzoko etsai,
Libia aurrekoa zan,
oraingoa Serbia da,
yankien gezurrak
Munduan lege.
Bikain.
Modaren aginpean
anorexiak jota
Biluzik hiltzen ere
Afrikako umeak.
Haurren eskubideak
gizonak asmatuak dira,
Brasilgo harrobitan
umeak gizonen lanak
betetzen.
Bikain.
Jai.
11. Arranoa eta quetzala
Arrano Beltza Quetzalarekin
berbetan dago,
Quetzala goibel: "Garai
latzak dira hauek guretzat,
lurraren arima mundu
osoan gaixorik dela."
Eta Arranoa, saminez
honela gehitu du
esan du:
"Ametsen hondamena
epe laburkeriaren fruitua
ta gero basamortuan
herri bat eraikitzerik ez dago.
Kaoserako bidesaria
ordaintzen daude
urrezko arraultzen
oiloaren hilotsa gurtuaz
gaurko ogiak, biharko gose
dira bihurtuko.
Nire hegaldiaz babestu
ahal izango ote ditut ?
Ahalko ditut ?
Ametsen hondamena
epe laburkeriaren fruitua
ta gero basamortuan
herri bat eraikitzerik ez dago."
12. Zure albotik urrun banago
MAITASUN GAUZETAZ
HITZ EGIN NAHI DUT ETA
NOLA BEHAR DUDAN,
ESATEN BADIDAZU,
AMODIOAZ ASE
EZIN DUDAN UNEOTAN
IRATZAR NAZAZU
ZURE ONDOAN
EGUZKIPEAN ETZAN ETA
AMETS EPELETAN ERORTZEN
LEUN-LEUN TA GOXO-GOXO
ZURE LAZTANAREKIN
ZORATZEN
MAITASUNAREN ALTZOAN LO,
EGON NAHI NUKE BETIRAKO.
BIZITZA ZER DA BA,
ZURE ALBOTIK URRUN BANAGO?
DANTZATU ZAZU GAUR
NEREKIN,
LARROSA USAIN BEREZKOA.
HITZ EGIN DAIGUN GORPUTZEKIN
SOLASA EZ BADA NAHIKOA
NERE ONDORA BALDIN
BAZATOZ,
BESARKATU NAZAZU GOGOZ.
EDERRA ZARA ETA
KANTATU NAHI DUT
GAUR ZURETZAKO!
|
|