|
SU TA GAR LYRICS
"Agur Jaina Gizon Txiruari" (1997)
1. Rotlafexa garraxika 2. Agur jauna 3. Norabiderik gabe 4. Tiocfaidh ár lá 5. Hitz margotuak 6. Gidoi gabeko filmea 7. Amerika 8. Gau iluna amaitu da 9. Pagolako haranetik 10. Lurraren oihua 11. Gazte eder baten ametsak
1. Rotlafexa garraxika
Gaua apurtzen irrintzi urruna, rotaflexa garraxika.
Gure etsaiak ihesi doaz, Orreaga ez da ahazten.
Solidarios.
Solidarias arro gaude.
Lapur ustelez beterik dago Nafarroan gobernua.
Gure herrian zapaltzen duten agintari espainolek.
Diru truke Itoiz ito nahi digute.
Beraien legea kontra dute.
Gaua apurtzen irrintzi urruna, rotaflexa garraxika.
Gure etsaiak ihesi doaz, Orreaga ez da ahazten.
Solidarios Solidarias arro gaude.
Azkenik, natura irabazle
2. Agur jauna
Hiltzen uzten
gara aberasten
jainko bakar
horreri otoiz eginez.
Beti dirua.
Sortu, landu
besteak zapaldu,
gezur pila
aurpegi aurrean saldu.
Negar malkoak.
Aberatsa
da aberastuko,
behartsua
gero eta behartsuago.
Jainko galdua.
Agur jauna
gizon txuriari,
dena kendu
hirugarren munduari.
Negar malkoak,
jainko galdua,
beti dirua.
3. Norabiderik gabe
Altxor bat
musturren
aurrean
ta ezin dut
inolaz ere ulertu
hitz batzuen esanahia
zer demontre
izan daitekeen
aurrerakuntza
eta progresua
Norabiderik gabe dago
ixitasunean
erregetzaren hortzetatik
ihes joan nahiean
Dirua
indarra
ahalmena
ta gero albisteak zer dio?
aurten lehortea dator
ozonoa zulatuta
eta ingurua
zaindu behar dela
kiratsa, ke beltza
arnasa errea
non dago? harago
gero eta urrunago
kolore berdea
ur eta airearena dena
Norabiderik gabe dago...
ixitasunean
erregetzaren hortzetatik
ihes joan nahiean
Kiratsa, ke beltza
arnasa errea
non dago? harago
gero eta urrunago
kolore berdea
ur eta airea
akabo! akabo!
lurra dago lur jota!
lur jota! lur jota!
lur jota, eritasunak pilatzen!
4. Tiocfaidh ár lá
Derryko umeak
askatasun eguzkitan.
Baztango bazterrak
udaberriz jantzirik.
Ardoyneko kantoi ta
Armagheko bide estuak
irrintziak aise
Goierriko mendietan
biahr tiocfaidh ár lá
eguna helduko da
Europa zaharrean
duintasun izpi batzu
irlandar zeruan
euskal basoetatik
igande odoltsua
astelehen kementsua
tirano arrotzen
behin betiko ohiltzeko
bihar tiocfaidh ár lá
tirano arrotzen
behin betiko ohiltzeko
bihar tiocfaidh ár lá
eguna helduko da
bihar tiocfaidh ár lá
bihar...
5. Hitz margotuak
Laino beteak
hego haizean badoaz.
Argi izpi bat
eguzkirako bidean.
Nere itzalaren
fideltasuna agerian.
Izaki bakarti
zoriontsu eta tristea.
Izan nahi nuke
maitasun hitz ororen
jabe, amodioa
haur jolas bihurtu arte.
Hitz margotuak
eskutitz batean sartuak,
bidaltzen dizkizut
mila aldiz laztanduak.
Bihar ere
egongo naiz,
bihar zure
maitasunik gabe.
Hitz margotuak,
amodioa,
mila aldiz laztanduak
eskutitz batean
bidaltzen dizkizut
lorez apainduak.
Bihar ere...
6. Gidoi gabeko filmea
"Bizitzaren Historia"
gidoi gabeko filmea.
Norberak bere papera,
ideia eta janzkera
Lapurtzea, bortxatzea
Irudiekin jokatu,
gizakiak bideratu,
traje beltzez mozorrotu,
farsa egi bihurtu.
Erru gabe, erruz bete.
Hitzen jabe.
Nor da hemen protagonista?
Itsu, gor ala autista,
kendu arren telebista.
Lapurtzea, bortxatzea,
jabetzea, akatzea.
7. Amerika
Zuen miserien
gainetik hegaz
tehueltxe
herriaren
arima kementsua
denboran zehar.
Jainkoaren
aitzakiz
akaturiko
guarani
guztien
izpiritua dabil
denboran zehar.
Soldatu
inperial
espainarren
oroimen
ustelen
madarikazioa
denboran zehar.
Gorrotoz
denboran zehar.
8. Gau iluna amaitu da
Gazte zinen lagun maite
zakurren hitz-zaunkak
esnatu gintuzten,
kolpe artean
azkenengo besarkada
zulo hotza, lagun gabe
espetxe guztiak
gorroto berdinaz
gizon bihurtuz,
lagun eta senide gehiegi
bidean gelditu dira
oroimen oinazea.
Hau al da euren pakea?
Joan da beste urte beltz bat.
Sakabanaketa
beraien zigorra
ez zaitu isutu
eta aitaren etxea
zutik da
azkenik askatasuna
poza eta beldurra
zer egongo da kanpoan?
Senideak
malko artean
besarkadak
maitasunaren gainetik.
Gau iluna
amaitu da
iritsi da
amnistiaren eguna.
9. Pagolako haranetik
Mugaz bestealdean gaude,
Pagolako haranean,
ametsetan,
gauez, izarren babespean.
Ilargiari so eginez
bertakoekin mintzatzen
gure hizkuntzan,
lur honen bihotzean.
Bizitza borrokan doa.
Kanpoko kulturak gora.
Pozoindu nahi duten lurrak
aurkera bakarra guda.
Paradisu maitatua,
lur mendietan zabala,
aberatsa,
inperioen desioa.
Ezezaguna jatorriz,
kantuan behin eta
berriz,
burujabe,
alai xume ta aske.
Bizitza borrokan doa...
10. Lurraren oihua
Kaiman beltz bat nintzenean
ur azpitik begira
neukan larru bakar hura
nahi zenuen, indarrez
Entzun ba gure oihua
lujoaren morroia
ala xinpleegi haiz hori
ulertzeko, gizaki?
Oreina naizela zabiz
nire adarren atzetik
haritz zaharraren negarra
bizitza bortxaturik
Entzun ba gure oihua...
lujoaren morroia
ala xinpleegi haiz hori
ulertzeko, gizaki?
Adi kontuz bizi behar!
11. Gazte eder baten ametsak
|
|