|
NUMEN LYRICS
"Haize Sorginduen Intziriak" (2000 EP)
1. Haize Sorginduen Intziriak 2. Ehiztari Beltza 3. Heriotza Eta Geroa 4. Gaua Gauekoentzat... 5. Beotibar
1. Haize Sorginduen Intziriak
2. Ehiztari Beltza
Ehiztari amorratua zen abadea,
Meza ematen ari zen egunean
Deabrua agertu zitzaion erbi itxuran.
Abadea meza bertan behera utziz
Erbiaren atzetik joan zen
Txakurrak harturik.
Bere jainkoak zigortu zuen
Mendirik mendi dabil orain
Goseak amorraturik
Erbiaren atzetik.
Inork ez du oraindik ikusi
Inork ez daki nondik datozen
Txistu eta zaunka tristeak,
Baso ilunetan gordeak,
Etsipenez beteak
Laguntzen ditu haizeak.
Ez da gaurdaino itzuli
Ez da sekula itzuliko
Bere amaigabeko ehiztalditik.
3. Heriotza Eta Geroa
Heriotza;
Bizitzaren maisu jakintsua,
Munduko nagusi zaharra.
Izaki ororen beldur eta
Oinazeen borrero zitala,
Itzalen munduko ate zabala.
Lainopean murgilduriko
Ibilbide luzea,
Hodeiertzik erakusten
Ez duen lurralde hezea,
Arima izutuak maldan gora
Daramatzan ibaiaren nekea,
Entzulerik gabeko soinu tristea.
Geroa;
Aniztasun joriaren itsasoa,
Bere magalean erortzen diren izarrak
Zeruetan zehar daramatzan lainoa,
Zuhaitzen enborretan biziraupena
Aurkituko duten
Etsipenezko haize emankorren
Baratze oparoa.
Izarretara begira loratuko den
Belaunaldi berriaren ohiartzunak
Jorratu beharreko ildoa.
4. Gaua Gauekoentzat...
Eguneko erregeak bere
Azken arnasa botatzean,
Gaueko erregina gudari
Dizdiratsuz zipriztindutako
Zeru beltzean barrena
Abiatzen da.
Gau hegaztien urrubiek
Naturaren barrunbeetako
Izakiak esnatzen dituzte
Haizearen uluruekin lausoturiko
Inguru ilunetatik atereaz.
Erreinu beltzaren gerizpe
Ilunak gaua gutxiesten duten
Dohakabeen bila doaz.
Gauak eta bere isiltasunak
Iluntzen dizkie begiak
Bakardade izkutuan,
Bera da bizi garen mundu hau
Iluna denaren lekuko.
Gaueko-ren ahalmena
Desafiatzera ausartzen
Den ezjakina galdurik dago.
Ilargipean isladaturiko
Itzala ikustean
Gaueko jabetuko da
Haren arimaz.
5. Beotibar
|
|