Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


NUMEN LYRICS

Basoaren Semeak

"Basoaren Semeak" (2004)

1. Arranoaren Ahotsa
2. Nortasunaren Ateak
3. Eskualdunak
4. Ekaitzaren Deiadarra
5. Suzko Hitzak
6. Guda Baten Erdian
7. Negu
8. Hilbeteko Gauetan...







1. Arranoaren Ahotsa

Argiz beteriko eguna
bapatean ilundu da,
arranoaren ahotsak
gudaren hasiera aitortu du.
Mendian behera doaz borrokalari ausartak
betiko itzaltzera etsaien bihotza.

Aizkorak tente!
Arnasa eusteke!
etsai maltzurrari diote
gudariek egin aurre!

Ezpata odolduen irudia,
begirada sakonaren samina,
bapatean dut sentitu
altzairu hotzaren zirrara.

Mila irudi dira iragan bihurtzen,
heriotza dut izan anai
iluntasuna zaindari,
euri, su, lur, haize
non nahi izango nauzue!




2. Nortasunaren Ateak

Baso ilunaren barnealdean
euriz bustitako irrintzi urrutiak entzuten dira.
Herri baten samina adierazten duten
kondairak kantu bihurtuak.

Zuhaitzen enborrak basoaren zaindari bihurtu dira
gudariak bailira, gudariak bait dira.

Behin jaiotzen ikusi zituen ama lurrak,
bere seme alabak.

Mendiaren magalean sutan dirauen elizak
nortasunaren ateak ditu zabaldu,
indarrean dagoen kristautasunak
heriotzera eraman nahi gaitu.

Airean zabaldutako kedarrak
garaipenaren mezua eramango die herri anaiei.




3. Eskualdunak

Ihesi doa denbora,
amaigabea haizearen bidaia,
errekastoen urak geldiro
darrai...

Gure herria bere jaiotzean
emankortasunaren aberastasuna
aurkitu zuen ibai zabala izan zen.

Gure arbasoen jatorria
hitza eta keinuaren
asmamenaren arteragokoa da.

Gure arbasoen aita
lurreko lehen izakien artean
eskualdunak.

Naturako basa piztietatik bereiztuz
adore eta asmamenez baliatu zena,
eskuen ahalmena erdietsiz
eskuen eta keinuen arteko
hizkuntza jokoari eskuera deitu ziona,
bere izateriaren lehen garailea,
bera lehen eskualduna.




4. Ekaitzaren Deiadarra

Urduritasun handiaren erdian,
haizeak orro egiten duen bitartean,
argizko geziek ekaitzaren etorrera iragartzen dute.

Milaka trumoik infernuaren ateak
zabaltzen dituzte.
Haizeak itsasoa du astindu
eta honen saminak altzatzen dituen olatuak
itsasontziaren barrunbeak atseden gabe
madarikatzen ditu.

Laztura airean hedatzen da.
Iluntasun gorenak gure oroimenak
izutzen ditu.

Jainkoek ezin dute ezer egin!

Itsasoaren gorrotoak banatzen gaitu.
Milaka irudik ene izatea
oinazetu dute,
ahanzturaren sakontasunean
erortzen naiz.

Ene bizitza osoa
nire begietan isladatzen da,
badaki azkena dela!

Itsasoak bizitza seneratu du
borroka hau amaituz,
marinel baten bihotza irentsiz.

Hau da Jainko Urdin gorenaren jokaera!
Menderatze bakoitzeko
erauzt

en du bizitza bat.




5. Suzko Hitzak

Argi dizdira aidean.
Eguzki Amandre Zuriaren altzean
hegaka suzko anderea.

Mai naun,
Nafar Hegoaren magalean
dantza dagien Mai.
Hire hitzak suzkoak ditun,
suak guztia argitzen din,
baita bizitzaren zokorik ilunenak ere.

Esaidan Mai,
lurraren sekretu guztien berri
dakian emakume ederra,
Ama Lurraren hauspoa
astintzen duan andere gorena.

Non galdu genuen hire arrastoa?
Non naturaren miresmena?

Non izkutatzen dun euskaldunaren
nortasuna pizturik mantenduko duen sua?

Ni neure herriko lurra naun,
lurra dun naturaren azala,
basoak ditinat gorputz,
errekak odol,
haizeak zerua behar dian bezala
askatasuna dun nire arima.




6. Guda Baten Erdian

Guda baten erdian
naiz aurkitzen.
Ene eskuan daramadan ezpata
landarik landa dut eraman.

Odolak du etsai nire gorputza
lokatzean dira hondoratu ene abarkak,
milaka gudari hausarten gorpuek
mendietan datzate.

Lepo moztuak,
beso moztuak,
zango moztuak,
odol artean aieneak...

Oh! Mari, Euskal Herriko mendi, baso, ibai,
aska nazazue!

Iluntasunezko zuloaren hatzaparretatik atera nazazue
borrokatu nadin!
ene heriotza eman ezkero
alperrik ez daiten izan.

Nire azkena gertu dago, baina arren!
ene herriaren garra ez dadila itzali.




7. Negu

Ilunpetako barrunbetatik jaioa.
Su betikorraren sorginpean
heriotzaren jarraitzaile moduan ezaguna,
azpi munduaren oinordekoa naiz
Jainko eta Jaun Negu.

Mundua nire menpe erortzen da
inork ezin du nire atzaparrek
askatzen dituzten edur eta antzigarrekin.

Haize eta otso basatiek,
osatzen dute nire gudalostea.

Nire odolak gaua deitzen du,
nire amorruak guda.
Nire jaiotzak,
sufrimenduaren aroa hedatzen du,
astikeriaren garaia.




8. Hilbeteko Gauetan...

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links