Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


LATZEN LYRICS

Kontzientzia ala Infernua

"Kontzientzia ala Infernua" (1997)

1. Kontzientzia ala Infernua
2. Bat Gehiago
3. Ze Ingo Xu?
4. Torturaren Artean
5. Metal Erasoa
6. Laztana
7. Mezua hil Aurretik
8. Aurkitu Zaitez
9. Indarra
10. IHES-a ihes
11. Mamuak Baztertu







1. Kontzientzia ala Infernua




2. Bat Gehiago

Nire bizitza apurtuz
urte batez nahi naute
arma sorbaldan artuta
mantentzeko atzerri hurbil bat!
atzerri hurbil bat!

Militarren bihotz txikiak
bi kolorezkoak
helburu sentimentala
beraien herria
niretzat atzerri hurbil bat!
atzerri hurbil bat!

Ez noala esatean
beste leku baten naiz
ezer txarrik egin gabe
gaizkiletzat naukate!

Boterearen gorrotoa
aurkitzen dugu armadan
gorrotoaren boterea berriz
ezerezean, tortura mentala.

Militarren bihotz txikiak...

Boterearen gorrotoa...

Militarren bihotz txikiak
bi kolorezkoak
kantu bat gehiago dela intsumisioarekin
helburu sentimentala
beraien herria
kantu bat gehiago dela intsumisioarekin
Herria, Ideiak, Ni...

Esan ez deitzeko!




3. Ze Ingo Xu?

Ze ingo xu? Etxaixat!

Gabian billa
bagoiaz kalera
afaixa dauela
esan doskue ta.

Gure txosnan
danok saltsan
gaur be bai
bero girua!

Ondoko tabernarako
bidian
itxura exkaxa
ta kontrola galduta.

Mingaña bere
kontutan eta
begixak eskian!

Ze ingo xu? Etxaixat!
Gabero
Kriston atxurra harrapota
gabiltzak segiru!
Ze ingo xu?Etxaixat!
Gabero
hola jarraitu ezkero
geizki akabo bixu!

Dana txapauta
ta onddiok kalian
betiko mozkor
berdinak gauz lurrian.

Tarraska gabiltz
gehixenak eta
txala botata!

Ze ingo xu?Etxaixat!...

Ze ingo xu
asteburu
honetan
kristona
harrapotia
ez pa dau?!




4. Torturaren Artean

Lurrean luze etzanda
hondarrean dut mingaina
kolore gorriz betea
daukat nire bizkar gaina
ta gainera arrastaka naramate!

Dena beltza bihurtu da
min handia sentitzean.

Belarriak falta zaizkit
baina badut entzumena
txaloak jasotzen ditu
hiltzailea izan denak
eta orain heroi gisa daukate!

Altzairu bat bizkarrean
bihotz taupada erdibitua.

Buelta danean begiak
buelta danean itsuak
kaleko hipokritaren
rola betetzen dutenak
eta gero ezer ez zaie inporta!

Urte askotan prestatua
gizakiaren esklabua.

Gure gorpuak
torturatuta
ikustearren
ordaintzen dute!




5. Metal Erasoa

Gorputzak dardaka
bihotzak lehertzean
doinuen zirrarak
joten du belarrian
buruak astinduz
danbaden erritmora
ezerdi usaiak
berotzen du gogoa.

Fede itsuak
elkartzen gaitu
denok baikaude; eraso!

Konpasik gabeko
saltuen oinarriak
guztiok ditugu
aspaldi ikasiak
eztarri bakoitza
urratzeko bidean
ohiuen indarra
murgiltzen da airean.

Fede itsuak
elkartzen gaitu
denok baikaude; eraso!

Ematen dit erregaia
beroaren infernua
ulertzen dut esanahia
egin bedi erreinua.

Deskribakaitza azkenean lortu
duguna
eroaldiaren ordua da
geldiezinezko uretan mugitzen gara
bakoitza bere erara!

Alde guztietan dira erasoak
eta denen elkarteak
sortzen du noizbehinka
Metal Erasoa.

Dena amaitzean
oro dago bustita
motorraren garra
gelditzen da erreta
baina sentimendu
onena gelditzen da
Guztiok itxoiten
beste eztanda berri bat.

Fede itsuak
elkartzen gaitu
denok baikaude; eraso!

Ematen dit erregaia
beroaren infernua
ulertzen dut esanahia
egin bedi erreinua.

Deskribakaitza azkenean lortu
duguna
eroaldiaren ordua da
geldiezinezko uretan mugitzen gara
bakoitza bere erara!




6. Laztana

Eztarriko korapil sendo hau
nahi nuke askatzea
kantu hau bukatzean
ezagutu zenuen sumendia
etengabe su jauzian
itzaltzen doa orain.

Aitortzen dut
haseran jolas soil bat zen
aragiaren gosea
mila mozkorren azkena
Barkaidazu baina oraingo hontan
ni naiz babes eske datorrena
fideltasunaren ardura.
Aldatu naiz
zurekin pentsatzeak
odola irakiten dit
ezintasuna dakarkit, zu gabe.

Inoiz ez dut sinistu amodioan
sexuaren indarrak
estaki dizkit begiak
azkenik neri ere iritxi zait
sentimendu garaia
sentitzeko garaia.

Aitortzen dut....

Burua galtzen hasi naiz
inor ez bezela maite zaitudalako
benetan.




7. Mezua hil Aurretik

Lotuta nago
burmuinean
ezin dut aske izan,
ezin dut!

Bizitza labur
bat tokatu zait
eta oraindik ez dakit
zergatik!

Zulo grisetik
irtengo naiz
neuronak apurtuta,
hautsita!

Jakin dezaten
behin betirako
guk ere badugula
lekua!

Ni bezalako ideiek
daramate barne egia
ni bezalako ideiek
heltzen dute egia!

Ideia berdin askok
ez du esan nahi arrazoi!
Entzun nire mezua
ez utzi honela hiltzen!

Ez dut nahi faltsurik!
Zabaldu ahoa!

Ni bezalako ideiek...

Ideia berdin askok...

EZ IXILDU!




8. Aurkitu Zaitez

Ezintasunezko
sentimendua
gorputzan jabe
egiten denean
pentsamenduak
usteltzen diren
momentu hori
iristen denean.

Amorru biziz
garraxi egin
uxatu mamuak
ta joan, ihes egin!
Beldurrik gabe
korrika egin
ametsen mundura
ama naturarekin!

Entzun haizea,sentitu sugarra
ur lurrarekin batera!
Aska ezazu barneko arima
gorde boterea!

Elementuen
indarra jasoz
izpirituen
etxera igo
jakintsu haiek
esango dute:
"Askatasuna
hementxe dago".

Arranoaren
hego luzeek
aire epela
zatitzen duten bezela
apurtu zure
bular sendoa
ta kanpora atera
zuganako fedea!

Hegazka zerura!
Entzun haizea...
Eguneroko
arruntasun astunak
nortasuna galtzeraino
itotzen bazaitu
aurkitu zaitez
eta hausnartu sustraiak.




9. Indarra




10. IHES-a ihes

Ixiltasunak gaitza eman zuen
berehala egin zen ezagun
gutxi batzuen traba omen zen
azkenik denok mehatxupean
mundu hontako arazoetan
bat gehiago besterik ez da hau
denborak nahi du zure denbora
ahaztu ohi da ihesi doala!

Hiesa ihes
aurkeztu gabe.
Hiesa ihes
kontrolik ote?

Gaur egun ere jende ustela
ezjakintasun osoz jantzia,
harri botaz, eskua gordez
aukeratu dute bazterketa
berekoi hauek alde garbian
hesi handi bat eraikitzean,
irrist eginda jausiz gero,
itxi begiak, orain bai, bai!

Hiesa ihes
aurkeztu gabe.
Hiesa ihes
kontrolik ote?

Itxaropenak sortuko du sendagaia
birus batekin berdina zara guretzat
bihar gauean plan berdinak baititugu
hipokritaren jolasean jausi gabe!

Iluntasunan barnean sartzen
zure itzala bada bereizten
urrundu ordez, hurbiltzen zara
zuk zer esanik baduzu hontan
barneko sua piztu kanpoan
horren handia da zure indarra
argitzen duzun jende guztia
eskuzabalik zure aurrean!

Hiesa ihes
aurkeztu gabe.
Hiesa ihes
kontrolik ote?

Itxaropenak sortuko du sendagaia
birus batekin berdina zara guretzat
bihar gauean plan berdinak baititugu
hipokritaren jolasean jausi gabe




11. Mamuak Baztertu

Ikararen barnean
mamuak gordetzen direnez
biziak janez gero
gelditu gabe handituz doaz
gizakia errudun
hauen sabelen jan-emale
historian zehar beti
beldurrak engainatu baikaitu!

Garai hurbil batean
sorginak sortzen genituen
eta parte txarreko
beste izaki asko ere bai
errungabeen sua
askok pozik txalotzen zuten
orain ezberdina da
baina ikarak hor segitzen du!

Fantasmak dira kalean!

Ikara die jendeak!

Gizartearen mailan
asignatura bat gainditzeke
errespetu eta
justiziaren arazo mamitsua!

Fantasmak dira kalean!
Ikara die jendeak!

Gaixo dagoenari, bazterketa!!
Atzerritarrari, bazterketa!!
Modu berezian jokatzen duen horri!!
Inor ez da inor baino gehiago!!

Fantasmak dira kalean!
Ikara die jendeak!

Gaixo dagoenari, bazterketa!!
Atzerritarrari, bazterketa!!
Modu berezian jokatzen duen horri!!
Norbaiti begiak kendu beharra!!

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links