|
LATZEN LYRICS
"Ardi Larruz" (1998)
1. Itsutu 2. Traidorea 3. Aukera Baten Bila 4. Mila Esker 5. Izatearen Giltza 6. Ohituren Menpe 7. Iritsiko da Eguna 8. Nola Azaldu 9. Ardi Larruz 10. Gor 11. Lurra Odolean 12. Bakean Naiz 13. Itsutu (Remix)
1. Itsutu
Gauetan bakarrik denarentzat
Egunak gauak bihurtzen dira
Segundu bakar batean mina handituz
Eta gauak segundu asko ditu
Oraindik zure etxeko leihora
Begira zu noiz itzuliko zain
Negarrez mozkortuta ametsetan
Ondo sentitu nahi badut hobe ez sentitzea
Izenak burmuinean nahasten dira
Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen
Baina atzera egiterik jadanik ez dago
Oroitzapenek barnetik itsutu egin naute
Itsutu naute!
Itsutu egin naute!
Askotan izan ohi naiz barnean negarrez
Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen
Baina ni beti bezala hori da txarrena
Oritzapenek barnetik itsutu egin naute
Itsutu naute!
Itsutu egin nauzu!
2. Traidorea
Denbora asko da ezagutzen zaitudala
Konfidantza dena eskaini nion pertsona zara
Gauza on ta txarrak elkar jasanez beti
Errealitate gordin honi gogor eutsiz!
Baina saldu nauzu
Ta ez dut ahaztuko
Traidorea!
Traidorea!
Burua jan zizuten beraien menpe egon arte
Inguruko guztioi egindako minaz ohartu arren
Sentimen guztiak baztertu zenituen
Pentsakera aldatuz lau txakur txiki batzuen truke!
Saldu egin nauzu
Ta ez dut ahaztuko
Traidorea!
Traidorea!
Orain itzuli nahi duzu lehen utzitako bidera
Baina markaturik zaude bizi osorako: koldarra!
Beldurraren morroi izan ta argi ibili bestela
Espero ez duzunean jo ta hautsiko dizut muturra!
Denbora asko da ezagutzen zaitudala
Konfidantza dena eskaini nion pertsona zara
Baina saldu nauzu
Ta ez dut ahaztuko
Traidorea!
Traidorea!
3. Aukera Baten Bila
Lanean zaude toki berean
Guztiz erreta ixilik
Orori baietz oro jasanez
Makinatzat hartuta
Traba asko kolpe franko
Bizkarrean jasota
Zurekin zu gabe
Aurrera berdin segiko dute
Gupida barik
Ilea moztu itxuraldatu
Behar izan zenuen
Behin eta berriz arotik pasa
Beste masaila eskaintzen
Bi hil barru ate joka
Ibiliko zaren arren
Beharrak bultzata
Edozein eskaintza usteli
Heltzen diozu
Aukera baten bila
Putreen artean
Sistemaren barnean
Dirauzun artean
Garbi dute beraiek
Zu ez zarela ezer
Azpijokoz nahi duten
Dena egiten dute / egiten dizute
Aukerak urri dira
Gutxi zure alde
Emandakoa hartu
Edo handik alde
4. Mila Esker
Nire poza motiborik gabe
Irainekin tristetzeagatik, mila esker!
Argumentu faltsuekin
Nire izena zikintzeagatik, mila esker!
Kolpe ugari
Edozein pertsonak
Edonola emanda
Edoniz izanda
Zartadek piztu dute
Motel nuen sugarra
Irakatsi didate
Ateratzen indarrak
Eskerrik asko!
Nire erlazio sentimentala
Goitik behera birrintzeagatik, mila esker!
Ustezko lagunak
Nire aurka jartzeagatik, mila esker!
Kolpe ugari…
Zartadek piztu dute…
Eskerrik asko!
5. Izatearen Giltza
Nortasun osoa galduta nabil
Denbora daramat aurkitu nahirik
Inguruari, jakintsuei…
Galdetzean erantzunak ugari
Ez dakit nor naizen
Norbaiten asmakizun bat?
Ispilu aurrean ikusi ahal da
Bakoitzaren funtsa mundu puta hontan?
Pentsamenduak, eginbeharrak…
Bizi gara ezezagunean
Ez dakit nor naizen
Arima reenkarnatu bat?
Adimena instintutan bilakatzen denean
Izatea izango da soilik halabeharra
Aurkituko al da noizbait
Izatearen giltza?
Galdetzen jarraituz misterio bila
Sinplifikazio merkeak nonahi
Zeru goikoak, infernukoak…
Ase dute batzun jakinmina
Ez dakit nor naizen
Ororen protagonista?
Adimena instintutan bilakatzen denean
Izatea izango da soilk halabeharra
Eta nik jakin nahi dut
Aurkitiko al den noizbait
Biziki nahi dut
Izatearen giltza
Nor naiz ni eta nondik nator?
Nora noa eta nork erantzun?
(Eta nik ez dut nahi instintutan bizitzerk
Nire izatearen zergatia jakin gabe)
Aurkituko al da noizbait
(Eta jakin nahi dut nire aurrekoen eta ondorengoen
Bizitzek zergati bat duten)
Izatearen giltza?
6. Ohituren Menpe
Beste behin ere jipoia
Emateko prest dago
Prakak jantzita nork dauzkan
Jakinarazteko
Gizontasuna harro erakusten du
Mesprezu eta mehatxuez beldurtuz
Gustora sentitzen da
Kalera ateratzean
Badauka zer kontatu
Lagun artean
Gauzak aldatu direla
Ez du onartu nahi
Bere antzera zakilak
Aurki daitezke nonahi
Ezjakintasunaren adibideak
Gehiago direnaren eskolakoak
Estereotipoak
Irakaskuntza zaharrak
Aintzakotzat hartuta
Gustora bizi gara
Lanean, kalean ado etxean
Diskriminazioa
Saltzen den kultura da
Halere, ezin dugu ahaztu
Sortu gaituen ama
Emakumea dela
Ohituren menpe!
Berdintasunaren bidea hartuta
Guztiok dugu asko irabazteko
Nahiz eta egongo den
Kontrakoren bat beti
Aurrera joko dugu
Gure borrokan
7. Iritsiko da Eguna
Jada urteak dira
Alkoholez betetako
Uda haietatik
Beharbada pixkat zaharttu gara
Bagenekin orduan
Bizitza bide bat zela,
Bakoitzaren bidea
Ukatzea alferra zela
Burua neskez beteta
Gaua aintzakotzat hartuz
Gure azpimundua sortuz
Pentsatzen dut herria,
Gizartea, maitasuna…
Ideiekin aurrera egiten
Jarraitzen duzula
Pixkat erreta baina
Nik ere bai uste dut
Nahi duguna izateko
Eskubidea dugula
Gu ez gara inoiz izan
Pertsona berdinak baina
Iritsiko da eguna…:
Taberna zulo baten
Elkartuko gara
Ardoa edango dugu
Haseratan bezela
Ta orduan herriari
Sua emango diogu
Denbora pasa arren
Gu gazteak gara…garela
Gauak piztutako sua
Goizak itzaltzen duena
Iritsiko da eguna…:
Taberna zulo baten
Elkartuko gara
Ta orduan urteei
Su emango diegu
Denbora pasa arren…gu gazteak gara
8. Nola Azaldu
Nola azaldu hurrengo mendeko umeei
Lurraren azala behin basatia izan zela?
Animalia ezberdinen bizilekua
Argazkiak bakarrik lehenaren testigu
Moztu!
Birrindu!
Pozoitu!
Suntsipenaren aroa heldu da: xxi. Mendea
Planeta arrotz bat, giza zapalkuntza
Espezie bakarra
Bere munduan itotzen
Teknologia aurrerakuntzak antzu dira
Naturaren papera betetzeko orduan
Erosotasun beharrak kontrolik ez dauka
Bizitzaren arnasa moteltzen den heinean
Moztu!
Birrindu!
Pozoitu!
Suntsipenaren aroa heldu da: xxi. Mendea
Planeta arrotz bat, giza zapalkuntza
Espezie bakarra
Bere hondakinetan hiltzen
Non da giza inteligentzia?
Non da giza logika?
Nola azal du hurrengo mendeko umeei
Gu izan garela hondamenaren errudun?
9. Ardi Larruz
Potrotaraino
Manipulazioaz
Interesen arabera
Dena antolatzen
Potrotaraino
Itxurakeriaz
Jende aurrean, praktikan
Aurpegi birekin
Erne egon
Ez itsutu
Erosi
Nahi zaitu
Ardi larruz dabil otsoa
Potrotaraino
Egia erdiekin
Gezurrek besteko
Pozoia baitute
Potrotaraino
Hitz merkeekin
Txaloen azpian
Agindu ustelak
Erne egon…
Argi!
Potrotaraino
Engainu hutsekin
Zoriona eskaintzen
Gorrotoa ematen
Potrotaraino
Berekoikeriaz
Botere ahaltsua
Guztion gainetik
Erne egon…
Argi!
10. Gor
Indijena bat
Fruituekin herrira
Bizkar gainean
Bere biziaren zama darama
Bitartean etxean bere alaba
Bortxatzen du mexikar militarrak
Bizitza asko zapalduak
Entzuten dira bere oihuak
Mundu osoan dira entzuten
Entzuten baina, baina gor
Gor, entzuten…gor
Dena jokatuz
Pateratan gazte etorkinak
Goseak datoz
Esango diete ilegalak direla
Borrokatzen ez duzun lege horrek
Hiltzaile bihurtu zaitu orain
Hirietako begiradak
Aurkitzen dira itzalduak
Oihuak asko ikustean
Ez dugu ikusten eta gor
Gor, entzuten gor
Gor, ikusten gor
Ez dugu ikusten
Ez dugu entzuten
11. Lurra Odolean
Bizirik nago
Nagoen lekuan
Biztanle naiz
Nonahi
Inork ez nau mugituko
Txotxongilo baten erara
Edonongo mendi puntan
Aurkitu nahi dut nire…
Askatasun osoa
Sentimendu osoak
Bai
Maite ditudan nahiak
Erakartzen nau
Etxeko lurrak
Jaio bainaiz
Hemen
Lotura bat miresmen bat
Hartu-eman baten barnean
Bihotzeko lurraldean
Aurkitzen baitut nire…
Askatasun osoa
Sentimendu osoak
Bai
Maite ditudan nahiak
Milaka herrialde
Beren lurrak babesten
Bakoitzak baidarama
Lurra odolean
Askatasun osoa…
Denok lurrean
Eta lurra odolean
Denok lurrean
Eta lurra lurra lurra odoletan!
12. Bakean Naiz
Gela batean itsatsirik gorputza ohe bati, hilik
Urteetan eskatzen dagokidan eskubidea
Baina gizarte honen lege sinpleek
Ukatzen dute nire nahia; ulertzeko zaila
Gela batean itsatsirik gorputza ohe bati, hilik
“Jaungoikoak dauka bizitza kentzeko eskubidea”
Errugabe asko hilko duten armak
Bedeinkatzen ditu elizak; ulertzeko zaila
Esklabutza amaitu da azkenean bakean naiz
Ulertuko dute noizbait hiltzea zela nire eskubidea?
Bizitza, bizitza denean ederra eta
Bizigarria da, (eskubidea)
Baita zuzena heriotza duin bat burutzea norberak
Bere unean
Libertatearen alde borrokatu
Izan ta direnen artean naiz
Bakean naiz…
13. Itsutu (Remix)
Gauetan bakarrik denarentzat
Egunak gauak bihurtzen dira
Segundu bakar batean mina handituz
Eta gauak segundu asko ditu
Oraindik zure etxeko leihora
Begira zu noiz itzuliko zain
Negarrez mozkortuta ametsetan
Ondo sentitu nahi badut hobe ez sentitzea
Izenak burmuinean nahasten dira
Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen
Baina atzera egiterik jadanik ez dago
Oroitzapenek barnetik itsutu egin naute
Itsutu naute!
Itsutu egin naute!
Askotan izan ohi naiz barnean negarrez
Atzo neska atsegin bat ezagutu nuen
Baina ni beti bezala hori da txarrena
Oritzapenek barnetik itsutu egin naute
Itsutu naute!
Itsutu egin nauzu!
|
|