|
IDI BIHOTZ LYRICS
"Negarraren Amorrua" (2000)
1. Arantza Odoleztatuak 2. Su Haziak 3. Anpulu Ilunak 4. Gure Urratsak 5. Otsoen Habia 6. Hondarraren Jauna 7. Maitasun Bailitzan 8. Zuhaitzek Negar Egiten Dutenekoan 9. Izengabeak 10. Munduaren Zilborra 11. Negarraren Amorrua
1. Arantza Odoleztatuak
ARANTZA ODOLEZTUAK
Arantzen bahituriko hantazinoetan
ostenduriko hainbat izan inor bez agerian
arren esan
oinaze oihatzun gotor eta laiotzek
barreiaturiko gaitz ororen adierazle dira eta
arren esan
non zagoz, ene laztana, ene seme
desagertua zinenetik ezin banaiz bizi hemen zu gabe
utzitako hutsunearen alde ozpinak
heiagoraka diharduela ezin dot nik gera inala bez
agintalde galoidun anker dongeak
arras kontrolapean dau eta oroitzapenen bidea, nos zautza?
Non zagoz? Ene alaba, laztana ene
negar malkotan ikusi zaitut eta lanbroturik lipar batez
egunsentiko izpi berri zuzenek
berri pozgarria dakarkigute gaur guri, arren han...
Han zagoz, neugaz be.
jada aske, hegaldi hortan partaide
ekimen hortan aurkitu dozuz duintasuna eta omen.
Jada hemen, hamaika alegeren habe
hauek neu be askatu nabe eta kate herdoildu horien mirabe
2. Su Haziak
SU HAZIAK
Odola da, zeruan agertzen den ilargiaren dirdira
zera da gure amorru biziak, orain arte laga egin digun argia
esaidazu non den ezkutatuta ume beltz baten irria
haizeak ziur eroan zuena, gau hartan bere ametsekin batera.
Lurra su bihurtu egin zen
ta umearen irria?
Maite nuen guztia aurkitzen da islada horren azpian
herria eta gure ilargi itxuria, gauean lehen argitzen gintuena
esaidazu zer den zuretzako gure amamaren negarra
izango da zure amorru biziak orain arte laga egin digun askea.
Lurra su bihurtu egin da eta irria...
bere garrean darama ilargi begira.
Sukarra herrian, minaren garraxiak,
gudaren aztarnak gure lurretan.
Nora goaz, garaiaren egiarantz...?
Lurra su bihurtu egin zen
ta umearen irria...itzalita.
Sukarra herrian, minaren garraxiak,
gudaren lorratza gure lurretan, ta gure bihotzetan
gure erraietan, gure ezpainetan su hazien menpean.
3. Anpulu Ilunak
ANPULU ILUNAK
Begiztatuz ene esku latzetan
lanaren isla gaziak
galdu da umetasuna.
Esan non den orain jolase mundua
niretzat hain ezkutua, hain ezezaguna da
hain da, non dago?
Handi-mandiek lapurtu egin dabez
zurezko zaldi txuri polittek
zaila, hain da bizia.
Honen ordez meatz beltz gordinek
dute omen alderdi guztien
eta zaila, hain da zaila ekina...
noa, zinez noa, alaitasunez noa
.....umetasunera.
Umetasun kimu berri horiek
ahantzitako anpulu ilunek
opari lez honako hau dakarte
alaitasuna, honako hau dakarkigute
hau da, hau bai bai bai bai bai bai... erregalia
noa, zinez noa alaitasunez noa
...umea izatera.
Noa umegaia izatera, maitasun osoz noa
ume lez jolastera
adeitasunez noa, zinez noa
alaitasunez noa, zinez noa, umetasun honetan.
4. Gure Urratsak
GURE URRATSAK
Berbea mugarri askoren aldarri
belarria sarri oihartzuna ekarri
hor datza bakarrik gorpua bakarrik
hilerri bakarrik goian da
betiko bakarrik ta bego bakarrik
mutua bakarrik berba mortua.
Ahoan beti ahoan
ahitzen dira gure berba osoak
gure urratsa zertan datza
balizko errotak faltan dau ardatza.
Parkea berba hutsa askoren ahotan
ordaina zor deutsa herriak gaurko honetan
berbea pizgarri hurbiltzea alkarri
oinespen oinarri sendoa
geroa iragarri aditzea giltzarri
berbea iratzarri lozorroan dana.
Hegoa, erakutsitako berbea
iparra indarraren arrazoia
aurrean badogu basamortua
bizkarrean iragana.
Iparra arrazoiaren indarra
hegoa, suminaren pozoia
iparrorratza badogu okertuta
non da zuzentasuna?
Noiz? Noiz? Noiz?
Urratsak baldarrak
iparra galduta
bilatu dagigun
norako barria
5. Otsoen Habia
OTSOEN HABIA
Iparraldeko bideak urratuz
hegoaldeko bideak ahaztuz, ezarian ahaztuz
gauaren erpe zorrotzak somatuz
lur gordinean babesa bilatuz, leku arrotzean.
"Atzerri otserri" isolatuan zehar
herrien arteko dema garratzak
liskarra dau guztion artean
honek, ordea, ezin dauz laga
batzuk bei lez baztertuta.
Azal baltzaren barrena miatuz
ene asaben hondarrak hausnartuz, hondarrak hausnartuz
bizitza berri batean amestuz
xede hau ezerezean gauzatuz, hau azantza ixila.
"Arrotzak ahurra latz"
azalen ekandu(a)k ezin dauz uka
askatasun bide oparoak
ezin doguz utzi orratzik baga
batzuk beti lez baztertuta
6. Hondarraren Jauna
HONDARRAREN JAUNA
Berriro ekarri dit goizak
bizi dudan ohitura zaharra
denboraren esklabu naiz
egun berri gorria jasangaitz egiten zait
ehizengazkin daramat taupada moduan
bonbaketa ene buruan
ostia txarra ez dit kendu urak
eta irratian zortzietako sinfonia.
Lauoinkatuz beharrera
hobe esanda lehoitegira
ea nork egingo ote dizkidan
lehen orroa eta egunaren lehen hozkada.
Erlojuaren orratzak taupada moduan
aiztokadak ene buruan
lehertzear daukat ene barnea
denboraren esklabu leiala naiz.
Ni naiz, ni naiz, ni naiz, ni naiz, inoiz, inoiz ez da izan hondarrik gabe
gure bizitzaren jauna.
Baina denbora ez da ezer ere ni gabe
ez badiot buelta nik ematen.
Denboraren presozain al naiz..?
7. Maitasun Bailitzan
MAITASUN BAILITZAN
Gure ezpainek ezti hutsa bezala
errugabeki elkar laztantzen zutenean
ta beriak eztaltzen gintuen
ilargi betearena genuen babes bakarra.
Esaidazu laztana, ba ote zen maitasuna?
Nirekin oroitzen zinela
iluntasunean esaten zenidanean
nire eskua zurean korapilatua
izerditan zegoen gorputza ikutzean
ta nire barnean zinduzkadanean, ba ote zen maitasuna?
Zugan barean, nigan ekaitza, biok noraezean
bidean, maitasuna bailitzan, gure gorputz larrutsak, gauerantz
Gorputzen hizkera ez jakin arren
gure begiek dena ulertzen zuten
ederrak izan ziren momentuak
non "maite zaitut" batek zuen pizten sugarra
ta sexuaren grina odolean izanda,
ba ote zen maitasuna?
8. Zuhaitzek Negar Egiten Dutenekoan
ZUHAITZEK NEGAR EGITEN DUTENEKOAN
Oihanaren barrenean sortutako argiak
zeruko izarretan kondairaren hastapena.
Non egoan beldurren armada?
Heriotza baino sotilagoa da
ez nenkixan ametsen indarrak
eraiki zezakeenik elkartasuna.
Argi honek, berriro, erkutsi eustan
zer den giza ondasunen ametsa
...ametsa, ametsaren sugarra.
Izaren batek lortuko ahal dau
ilusio ororen pandora
kutxa zahar honek berekin daroa
ametsa eta ameslaria.
Izango ahal dabe inoiz, munduan izena
eta bihotz muinetan tokia
izango ahal dabe inoiz, historian aipua
oroitzapen eta ametsa, ametsa, ametsaren sugarra.
9. Izengabeak
IZENGABEAK
Erromako zubi koloreduna
isilean egindako lanen lekuko bakarra
askatasunaren alde
beti alboratuen alde
herritasunaren alde
gure hizkuntzaren alde
so, zeruan, kotoiez, ez zaitez izan deslai
asmo eder honetan.
Izenik ez da inoiz inon agertzen
eta egileek ez dute horren beharrik be
intsumisioaren alde
legalizazioaren alde
gaztetxe guztien alde
amnistia ororen alde.
Hauen lana ezean ez du paturik
ez eta inorentzat inolako etorkizunik
berdintasunaren alde
amodio askearen alde
aztura galduen alde
ekologiaren alde
10. Munduaren Zilborra
MUNDUAREN ZILBORRA
Negu gorrian adaxka iharrak
edurte zaharra urtzen al da eguzki barritan?
Alabaina urtaroen bueltan
urunarik ez dau egiten balizko errotak
arrazoia indar ostendua.
Itsasoaren barealdiari
jarraitzen deutso bortizki denboraleak
zurrunbilo-begiak murgilduz
norabidea galduta itsukerian
indarra arrazoi agerian.
Mundua jira-biraka
uste hutsa gure zilborra dala ardatza
zirkinik bere egin barik
betiko ildoan buztarria lepoaren gainean
Usteak erdi ustel, kirastuak
Mundua jira-biraka
uste hutsa gure zilborra dala ardatza
alde bi daukaz txanponak
zenbat buru, hainbat aburu dino esaerak
11. Negarraren Amorrua
NEGARRAREN AMORRUA
Zergatik malko bat bezain errugabea denak
Sumendia pizt dezake eta infernu egin barealdia
Ezintasunaren negarra eroan
Begietan mina eta amorrua?
Zuzengabea den kemenak hoztu ahal du
Gehien berotzen duen sua
Zeruari darion negarra
Jada nik ez dut eta lurrindu egin zait zugan
Nigan dirau erneguak
|
|