|
IDI BIHOTZ LYRICS
"Herriaren Taupada" (1997)
1. Oraindik Diraute 2. Herriaren Taupada 3. Tiberio 4. Euskaldunberri 5. Gaur Goizean 6. Noiz...? 7. Artzainaren Ahotsa 8. Idi Bihotz 9. Maitasun Ezinegina 10. Aoisimustni 11. Itsasoan Gaindi 12. Amaittutera Doa
1. Oraindik Diraute
2. Herriaren Taupada
HERRIAREN TAUPADA
Mundua mundu izan danetik
hona gizakien itauna
"nondik gatoz eta nora eta goaz?"
dogu betiko esaunda
galdera honi erantzutea
sarri bihurtzen da trauma
ur zakar hontan gaur murgiltzeko
sendo behar dogu arrauna.
Lehengo garaian dogu adibide
historuaren ikasgaia
ondo ezagutu nahian bagabiz
heldu beharreko kaia
zeinek ez dauka ezagututa
esaldi honen esanahia?:
"Gizakiak beti eztropozuka
ta oztopo betiko harria".
Etorkizunaren norakoa; iparra edo hegoa
itxasoaren urdin zabalean
herriaren taupada
"haizeak nora, banderak hara"
ez gutzako leloa
indartsu hazitako sustraietan
herriaren taupada.
Oraina dogu abagadune
ez eiteko barriro hau bera
halan da guztiz gorde behar da
ontzat dogun hainbat era
zer esan geinke geure hizkuntzaz
arbaso zaharren hizkera?
Ez daigun ahaztu ama euskerea
ekarri hitzetik hortzera!
3. Tiberio
TIBERIO
Egia da, markes bat banintz bezala sentitzen naiz
inoiz ez zaizkit janaria eta edaria falta
eta beti jendea inguruan eduki dut
baina uste dut hau ez dela izango betiko.
Prefosta ezetz!!!!
Gaur ez dela izango egun ona nirentzat pentsatzen dut
garbitu eta polita ipini naute
gero kaiola barruan bigiztaz beteta sartu naute
eta orain enparantza erdian nago.
Tiberio txerria naiz
sari bat, opari bat
asko dira deituak
gutxi berriz hautatuak.
Baserri bateab jaio nintzela oroit naiz
ama bizia zen hamar anaia eduki nituen
ez dakit zer egiten duten orain
inoiz ez ditut ikusi berriz
baina uste dut etxean ez direla egongo.
4. Euskaldunberri
EUSKALDUNBERRI
Lanaren puruz lortu duzu
buru bihotzez lortu duzu
orain behar duzu bultza
oraintxe da zure txanda
xurxulatuz ikasi zenuen
ezjankinaren lotsa ezagutu ere
hala ere aurrera jarraitu duzu
itxaropena maitasun hazia
maitasun eza galbide abian
hizkuntza nortasuna da
hizkuntza jotortasuna
herri baten bihotza
bidean jarri behar
nortasun bila.
Euskaldunberri herriaren mintzo
euskaldunberri zeure egingo duzu
euskaldunberri berbetaren berri
euskaldunberri bihotza jarriz.
Uouououououououou!!!!!Euskaldunberri,
Uouououououououou!!!!!Euskaldunberri.
5. Gaur Goizean
GAUR GOIZEAN
Gaur goizean
gaur goizean esnatu naiz eta ezin jasango dut gehiago
altxau behar
altxau beharra daukat eta hala ere orain ezin zutitu.
Ezin begiak ireki
ezin ohetik mugitu
nire burua bueltaka
ta kriston buruko mina.
Pentsatzen dut
pentsatzen dut bart gehiegi edan dudala ene hau bai ajea!
Gaur lanera
gaur lanera abiatu ezinik, aitzikiaren bat dut bilatuko.
Bihar jefeak
bihar jefeak galdetuko dit ea non demontre ibilia nangoen
zer esango
zer esango ote diot Sinistuko al dit? "Gaixorik nengoen"
Ai, lagunok!
Ai , lagunok!, nireak egin du, jefeak harrapatuz gero!
Ikasbide,
ikasbide ona hartu du: berriro ez dut sekula ere edan
berriro ez dut sekula ere.....
6. Noiz...?
NOIZ
Etorkizuna ez dagola idatzita
zeure begien dizdirak esatan duena da
ezin dut argia ikusi
baina ikusten dut zugan.
Noiz egongo ote naiz berriro zugaz
orain iragandakoarekin bizi naiz
ezin dut beroa sentitu
ez dudalako odolik bihotzean.
Sinestu maitia
har ezazu arnasa
ta berotasun zaitez izan
berotzeko gaua
entzun dut haizean
lehiotik pasatzean
ta esan dit benetan
lortuko askatasuna.
Ortzean izar asko dagoenean
zerua ikustea gustatzen zait
ilargiaren izerdia antza
bidea zuregana.
Noiz egongo ote naiz berriro zugaz
ni ordea, etorkizunarekin bizi naiz
zure irrifarra oroitu nahian
desagertzen den arren airean
7. Artzainaren Ahotsa
8. Idi Bihotz
IDI BIHOTZ
Haranaren mutur urrinetik
azken hatsa dariola
idi bihotz baten taupadea
entzun leike
garai batean iaioa eta kartsua
orain bere odolak
ez dau indarrik, bihotz ahalgetua.
Denboraren podazuz
higatutako adarrak
buru gainean daukaz
apaingarri politak.
Sapelaitzak, begi zoli ta argi
apurka apurka hegaka hurreratzen dabiz
eta mokau ederra hartuko dabelako ustean.
Alabaina marruka
hasteko indarra
badau oraindino
eta uxatuko ditu
Baina idia, hilda badago be
bere bihotza ez da harengaz joango
haranean behera atzera etorriko
sastraken artetik, jaioa da barriro
bere gazte indarrak
badirau bizirik, kemen barriagaz biztu
9. Maitasun Ezinegina
MAITASUN EZINEGINA
Lurralde basatietan etsaia dogu
gure jaunaren zaldiek dabe hautsa astindu
mendi gailurretatik entzun adarra
maitia, zugandik gaur dot joan beharra.
Bihotzeko zalduna zitut maitea
ez egotu berbetan jarri bidean
ene baitan gorderik badot lorea
zuretzako fidela etorri artean.
MAITASUN EZINEGINA
Joan behar dot guidara
ezpata odolduak
bihotza zatitan
itxaropen galduak.
Patuaren halabehar latza
eriok urten dau barriro ehizan
guda eremuan botatako hatsa
ba al da azkena izan!
10. Aoisimustni
AOISIMUSTNI
Soldaduskea dala eta
beste kanta bat gehiago
intsumisioaren aipua dala
jende artean agoz ago.
Abots askoren oihartzuna
entzun hemendik ta haratago
urte horren kontua dala
denbora ezin galduago.
Jo ta ke jarraitu behar
buruz buru su ta gar
jo ta ke aurrean eginez
bat, bi, hiru, lau,bost, hamar
oihu egin, borrokeari eutsi
ez iestazue eragin iruntsi
oihu egin, borrokeari eutsi
ez eistazue eragin iruntsi.
Gaur goizean behinik behin
danok batera gara joango
soldaduskea irrikitan
alde zaharrean dogu egingo.
Katxi bana hartuta
txopo pisutsuaren ordez
tabernaz taberna ibiliz
barra aurrean goardia eginez
kakia bazterrean lagata
bularrean erakutsiz
txo !!!! Euskal Herrian
bertan gelditzen naz!!!!
11. Itsasoan Gaindi
ITSASOAN GAINDI
Itsaso noblea
urdin paregabea
zugan bilatzen dut
beroaren bidea.
Benturaren atzetik
guretzat zerua
luzatu eskua
guretzat mundua.
Olatu bigunak
sortaldeko haizeak
zilarrezko aparrak
epel ta xamurrak.
Zugandik maitea
bela txuriak
kresala ahoan
sortaldera noa.
12. Amaittutera Doa
|
|