|
IDI BIHOTZ LYRICS
"Amaigabe Berria" (2002)
1. Zeruak Ez Duenean Entzun Nahi 2. Aurrez Aurre 3. Koralezko Armada 4. Infinitum Est 5. Gurutzearen Seinalea 6. Zelatan 7. Arima Minduen Oihu Bizia 8. Askatasunaren Oihartzuna 9. Idazkien Ametsak 10. Zazpi Ate 11. Argilunak
1. Zeruak Ez Duenean Entzun Nahi
ZERUAK EZ DUENEAN ENTZUN NAHI
Zeruak ez duenenan entzun nahi
zuregana hurbiltzen naiz
zeruak ez duenenan entzun nahi
zuregandik urruntzen naiz
zeruak ez duenean entzun nahi
infinitatean sartu eta begiak irekita
ilusio berri batean egiten dut amets
amaigabe berri batean
zeruak ez duenean entzun nahi
2. Aurrez Aurre
AURREZ AURRE
Zein den zure asmoa esan
preziatuaren bide zuzen
aldaketen gaitasun
olatuen azantza ote?
zein den zure ohiko izena esan.
Zein den zure lana esan
geroaren patu krudela
izaki galdu oro
bahiturik dituzu bertan
zein den zure kolore hitsa esan
betiko legues, lotsatu gabe, esan gabe, lotsatu gabe
esan.
Bizitzaren izpi garden
ixiltasun lazgarri hotza
itsas arima guztien
garrasi eta malko iluna.
Hauxe da niretzat,altxorretan preziatuena dena
nahi, nahi dutenen sentimena
hauxe da nirentzat, uretan izkutuan dagoena
nahi izan dutenen nahiak
izan zaitez gure artean, bizi bedi zure lana
eta izan, zuk nahi duzuna izan
izan zaitez, gure artean, bici bedi zure asmoa
eta izan, zuk nahi duzuna izan.
Bizitzaren izpi garden
ixiltasun lazgarri hotza
itsas arima guztien
garrasi eta malko iluna
arimaren asmo hederá
patuaren etsaia
arimaren asmo zital,
beharren lotsarik gabe
esan lotsatu gabe, esan
3. Koralezko Armada
KORALEZKO ARMADA
Norantza doaz ilusioak
zenbat al dira harezko irudi hilak
norantza doaz sentimenduak
zenbat al dira ortzean diren bideak.
Ostadarraren adore isolatuak
irla ororen habe fina.
Norantza doaz ontzi galduak
zenbat al dira koralezko harresiak
norantza doaz urre hondarrak
zenbat al dira paraje misteriotsuak.
Eguzkiaren errainu gazi eta geza
nahi eta ezinen arnasa al da, bera, sena, bai!!!
(Eguzkiaren errainua)
Apar zuria ote da galdu jauregia
eta kresala odol pozoia
alkartasunaren nahia
hondoratua dena, milenioetan.
4. Infinitum Est
INFINITUM EST
Azken portua heldu naiz
ta inor ez dago zain kai zaharrean
atzean geratu dira
ilunabarreko ilusioak
munduan beste asko lez, itsutu egin nahi naute.
Poeman nengoenean
murgildurik somatu ahal nuen bidea
eta bidezikor horretan,
bizitza dena aurkitzen zintudan
ilusio ispiluek, ixildu egin nahi arren.
Ezer ez da bide amaigabean, paradisu infernuan
askatasuna katez lotua errautsa baino ez da.
Aurkitu zaitzaket itsasganduan
itsasgorenak bultzatu
ibiezina den azken icebergean
ilusio bera izango zinan
hamaika urte igaro arren
jardungo dut izozten sua
eta agüero ixiltasunean
jardungo dut sinesnten zurengan.
Ezer ez da bide amaigabean, paradisu infernuan
Askatasuna katez lotua errautsa baino ez da.
5. Gurutzearen Seinalea
GURUTZEAREN SEINALEA
Bai infernuan bai zeruan nuke gura
leku bat igarotzeko eternitatea
non aurkitu epeltasuna?
aingeru jainkoaren artean
suak dakarren beroan
non daude arima galduak?
Betidanik irakatsi didatenek
"gauza guztien gainetik ezazu maite"
bakea eskatzerakoan,
bere armada leial aurrean
bedeinkatzen zapaldua
egiten gurutzearen seinalea.
Zein da haien legea? Nor da haien jainkoa,
oreka mantentzen duen esperantzan
ez badago malkorik ase ahal izateko.
Jaunaren kaliza soil fedean ez dago,
esku zikin mordo bia topatzeko asmoz
iluntasunean usteltzen
beraien azken epaiketan
odol hori garbitzen saitzen
egiten gurutzearen seinalea.
Zein da haien legea? Nor da haien jainkoa,
oreka mantentzen duen esperantzan
ez badago malkorik ase ahal izateko.
zer da epeltsasuna? Hipokrita izatea?
oreka mantentzen duen esperantzak
gure kemena lortuko balu aurkitzea...
6. Zelatan
ZELATAN
Ixiltasuna bezain argi gauean
bidean, ez nahi arre eta ez iso izan
jainkotasuna bezain unkigarria
erdigardentasunatik da argi bat.
Begi bat barnerantz begira
ito ahal izateko bihotza sutan.
Arnasotza, arimaerraturen oihua
negarraren amorrua , itsutasuna
herriaren taupada bakar batean
somatzen dut denboraren itzala.
Begi bat barnerantz begira
ito ahal izateko bihotza sutan
bestea behatzen aurrera
iparizarraren izpi bat bailitzan.
Zelatan beti egongo naiz
bizitzaren salketaren zain
asmoutsi ez baitut nahi
barneminatik atera
furia barnegaitza
ta betiko bizitza izan.
7. Arima Minduen Oihu Bizia
8. Askatasunaren Oihartzuna
ASKATASUNAREN OHIARTZUNA
Herri baten aroa, mendeetan bahitua
odola ortzean, norabide gabe
idatzirik dago gero?
Ilusio antzua, arima oro barne
han tanketa gordinak, harrien babesle
esazu zein den ordaina ahalegina, zein!!!
Palestinar herria, juduen mirabe da
indarkeria gogor, galbide ziurra
esazu zein den ordaina, ahalegina.
Arima minduen oihu bizia
askatasunaren oihartzuna ote da?
sentipen ororen garrasi hila
askatasunaren oihartzuna ote da?
Herri baten geroa, norberak aukeratu
izarren bidea gure ametsen kutxa
esazu zein den ordaina, ahalegina.
Arima minduen oihu bizia
askatasunaren oihartzuna ote da?
sentipen ororen garrasi hila
askatasunaren oihartzuna ba al da?
9. Idazkien Ametsak
IDAZKIEN AMETSA
Baztar batean
orduak alez ale
burutapenen ugartean
Robinsonen bare
bakarrik
gogoa ameslari
airean hamaikatxo itaun
ikaro hegalari.
Zentzua, hondarretan galdurik
bidea aurkitzeko irrikan
porturatu zidan ontzi guztiak
kaian herdoilak hartuak, kaian...
Egunsentian suspertuz
argi jaio berria
gogoetaren mendira abian
naz kinka larrian
iluntzean
argitzalak nagusi
barneko gogoa dot herri
honen bueltan bildurik.
Nor al da egiaren jabe?
nork botako lehen harria?
soka honi teink eginez geroztik,
ez al da apurtuko haria?
Idazkien ametsak
gaur nire gogoetak
haizearen jostailu dira
alde batetik bestera
uretan buztiak
dira desegin
eta sugarrak hartuta
errauts hutsak soilik
arima da bizi.
Biziminez gagoz noraezean
bidegurutze honen aurrean
lotuko ahal gaitu, ba,
galtzearen bildurrak
utopiaranzko bidean?
10. Zazpi Ate
ZAZPI ATE
Zazpi izarrak zeruan,
gurutze ta ilargiak
zazpi ate zabaleran
eta hor zagoz esperoan.
Sekula eta beti diote amen
eta odoletan diraute
zure hormek Jerusalem
legearen orbaina ezagutu arren
errugabearen azalean
tatuatuta dute
ilargia: gaueko giltza
gurutza: oasia
izarra: zeruen ahotsa
itsutasunean.
Hiru arma saindu jaurtikiz hitzak
ezberdintasuna salduz
berdinak direnean
sinesmen beharra minaren hazi
elkartasuna ostenduz
gorrotoa biziaraziz
urrea: botere hutsa
egurra: herioa
harria: barkamen isla
argitasunean
ilargia: gaueko giltza
gurutza: oasia
izarra: zeruen ahotsa, hautsean.
Zazpi izarrak zeruan,
gurutze ta ilargiak
zazpi ate zabaleran
eta hor zagoz esperoan
irri baten goxotasuna,
murgildurik ezpainak
erraietan sentimena
Jerusalem guretzat
Gaueko giltza lastargi oasian
sua eta garra zeruen ahotsa.
11. Argilunak
ARGILUNAK
Komunikazio aroan
di-da hamar segundutan
informazino guztiak
doguz gure eskuetan
alabaina, hamaika ume
ez dira hazten eskolan
lar arin zahartzen dira
gau eta egun landalan, zernahi!
Transgenikoen garaian
uztak dira oparoak
sobratzen jakunak sarri
sakarrontzira doa
bien bitartean, milioika
goxez akitzen dira
hareen oihua ez da entzuna
hilen ganean hilak.
Ez nahik/n inork nahasiko
argilunetan dagoan guztia
abestuko jo(n)at
gauzak ez dozak/donak dirudiena
argiaz bestaldean ilunena.
Kultura anitzen munduan
herrialde aski zabala
hamaika hizkuntza eta aburu
noz eskutik helduta?
Gaur egun ideologiak
bide okerrean abia
pentsamenduetan bakarra
hari guztien haria.
Ez nahik/n inork nahasiko
argilunetan dagoan guztia
abestuko jo(n)at
gauzak ez dozak/donak dirudiena
argiaz bestaldean ilunena.
Argitara emon
argilunetan dagoan guztia abestuko jo(n)at
gauzak ez dozak/donaz dirudiena
argiaz bestalde ilunena.
|
|