Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


HIRU BELTZ LYRICS

Zuzen!

"Zuzen!" (1998)

1. Bortxaketa
2. Norantza
3. Txorikeriak
4. Segi Ba!
5. Basamortuan
6. Abiapuntua
7. Zuldun Beltzak
8. Mugaren Marra
9. Bide Luzea (Metal)
10. Dragoi Bola
11. Beabrua Legez (Live)







1. Bortxaketa

Zuzen!!!

Gorputza indarrez ari da lanean
biktima erasotzen sentimendurik gabe.
Negarraren oihuak hormak elikatzean
lau bizidunen moldez gertuagotzen dira.

Minutu luzeen antzera segunduak,
gorputz ahularen oharmen galera.
Hau amaiera... ote!!!

Bapatean ezerezetik bezala
andretxoa altxatu da,
harri handi bat eskuan kolpez-kolpe!!

Eta nola jakin patuaren norantza?
eta nola ezagutu geroko aldagarri hau?

Ta segidan jadanik zutik egonda
neskatoa ihesian
irteera bilatzean aurrez-aurre!!

Oraintxe badakit ipuinaren amaia.
Orain badazagut zelan bukatu den istorio hau.

Zuk ez!!!




2. Norantza

Bere atzetik erokerian
hondartza luzean zehar,
nire barneko eztabaida hasia da!!

Aukeratu behar,
aukeratu!
Pausua eman behar,
eman ezazu!

Erabat segur gai naizela
eta egingo dut ahalegina,
baina beti dago zalantza!

Bere atzetik erokerian
hondartza luzean zehar,
lortu ez nuena
lortuko dut hurrengoan!!

Aukeratu behar,
aukeratu!
Pausua eman behar,
eman ezazu!

Erabat segur gai naizela
eta egingo dut ahalegina,
baina beti dago zalantza,
zein da bide zuzena.




3. Txorikeriak

Hasiera bateko berotasunak
okerreko bidean zuzenduta
txori gaizto baten kantaren menpean
marioneta baten antzera lotuta

Bekaizkeriaren sarean
jausi da txoria
etorkizuna bere aurrean
desagertuz doa

Txori maltzurraren abiadura
moteltzen ari da jende aurrean
txorimalo batekin topo egitean
bere mundua jausiz doa lurrera

Denbora gehiegi eman genuen
umeen txorikeriak jasaten
baina jadanik guztia aldatua izan da
eta orain gure txanda heldu da.

Zuen zalakerien eraginak
harrapatuko zaituzte barnean
zekenkeriaren hatzaparretan
itoak izango zarete denak




4. Segi Ba!

Kalean bustitzen
odola lurrean da
gauzak ez dira hemen amaituko, ez!!

Borroka gorria
mendekua zuria
irabazle bakarra boteredun.

Segi ba, aurrera,
lasterketa amaitzera.
Jarraitu ez gero
ez gara damutuko.

Gehienetan kaltea
eta gaurkoan onura;
gure erru bakarra mesprezua da!!

Sua da barnetik
erraiak erretzean,
guzti hori kanpora atera behar da!!

Zintzoa!!
Maltzurra!!
Zauria!!

Mendekua!!!




5. Basamortuan

Iluntasun osoz bete da gaua
ilargirik gabeko arrastiria... itsi da!
egun laburra!

Egunez sua da, gauetan izotza
bakardade honetan sufritzekoa,
ibiltzen hasi nahian nire giharrak
endurtuta daudela konturatu naiz!!

Itsasorik gabeko hondartza luzea,
amaiezinezko are mendi bat... bezala!
nire aurrean!

Nire zoria onartzeko
jaioa izan naiz
baina haitzulo handi eta argitsu
honetatik irtetzen saiatu behar dut.

Argitasun handiz jantzi da gaua
eguzkiz betetako ilargia... zabaldu da!
egun luzea!

Orain arte onartu dudan guztia,
aldarazteko helburua daukat gaur.
Heriotza noiz helduko itxaroten
ez naiz geratuko borrokatu gabe!!




6. Abiapuntua

Abiapuntu baten premian
aurkitzen gara
erabaki behar da
Zein da gure nahia?
Urrunago heltzea
daukagu gaur helmuga
Arkaitza tinko
mantenduko ote da?

Zein bide hartuko dugu?
Denon eskuetan al dago?
Etorkizun aldakorra
mezulariak du ahotsa... Bai

Nahi guztien kontra
itzaropen eza
sentitzen dugula
aldatzen gara

Aukeratutako ihesbide hau
zuzena al da?
Behin-behineko urratsa
Arkaitz indartsu
honen egitura zena
zatiak dira orain
Aurrera zatiak
elkartuko al dira?




7. Zuldun Beltzak

Kearen arrastoa
haizeak eraman eta
nire barneko sua piztu da jada.
Bihotzeko herrixka
infernu bilakatu zan
entzun zenean etsaiaren ahotsa.

Oroimenean dut emaztea,
maitasuna eta bizitza alaia.
Gure aldea eta kendutako jabegoa
goazen berrezkuratzera.

Gorrotoa odolan ekaitza bihotzan,
zaldun beltzak goaz mendekuaren bila
eta orduan gure etxea zena
altxatzera eta hildakoak berpiztera.

Zaldiaren gainean
ziztu bizian noala
aurrez-aurre topatu dut nire etsai bat.
Bitan pentsatu gabe,
ezpata atera eta
bion arteko burruka hasia da.

Heriotza zure zai dago!!!
Ohorea besterik ez!!!
Egindakoa ordainduko duzu!!!
Ezpatek bat egin dezatela!!!




8. Mugaren Marra

Osperako bide latza
igarotzea ez da gure gustoko lana.
Solasaldi jatorra
ez da hala ere alferrik galdu nahi.

Baina hemendik aurrera
dena aldatuko da,
oraingo xedea, xede berria,
gauza serioa lehen ez bezala
lortuko dugu lortu nahi duguna!

Mugitzen ez bazara ezinezkoa da
eta ezer eginda ere ez da erreza.

Beharrezkoa duguna
hurrengo mailarako atea zabaltzeko
aukera egoki eta erabateko pausu luzea.

Diru falta duzun bakoitzean eskuak burura
eta dirua lortutakoan ez da nahikoa.

Mugaren marra igarotzean
geroko lana errezagoa da.

Noiz helduko da garaia,
itxaron behar ez bait daukagu besterik;
lortu ezean ere
aurrera jarraitzea dugu zeregin.




9. Bide Luzea (Metal)

Itsasoan ur tanta
zuhaitzean hostoa
tunelaren uzkian
argitasunik ez da

Hatzen batasunak
ukabil bihurtuta
berezkoa duen argia
isladatzean

Bide luze bat
dute aurrean
bidai zuzena
harriz betea

Nire barnean
nire ohean
amets egiten dut
sarritan

Eta gero esnatzean
konturatu egiten naiz
bizitza aurrera doala...
Doala!!




10. Dragoi Bola

Goazen lagunok
amets betean
dragoiaren bola bila batera.
Orain badakit
nongo zuloan
dagoen altxorrik ederrena.

Gure mundu hau irla haundi bat da
eta hortxe ostenduta altxor eder bat.

Bihotzean badut nik
amets on ederrik
eta ez da eguzki
dizdiratsuagorik,
goazen bihotza betean
aurki dezagun, goazen.

Tximistaren bidetik
dragoi bola bila,
itsaso eta lurrez
bihotz bete ametsez
eta altxorra geuretzat izango da.

Ekin lagun bideari,
Son Gokurekin ez da beldurrik,
zeru goian nahiz lurrean
hegan eginez laster altxorra dugu.




11. Beabrua Legez (Live)

Aurrerako urratsa,
atzeranzko zangada
zoriontasun dantza,
nahiz motza
betirako ziztada

...bezala
beti harrapatzen gaitu bidean,
gure buruaren jabe ez gera,
gure barneko erraien jaleak.

Ahaltsuen modura,
gezurtiak jaiotzaz
boterea eskuan dugula
ez dugu inoiz onartzen egia;

Aurrerako urratsa
atzeranzko zangada,
zoriontasun dantza
betirako ziztada...

...bezala
beti harrapatzen gaitu
bidean, gure buruaren jabe
ez gera, gure barneko erraien jaleak,
deabru baten menpean gorputza.

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links