Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


HIRA LYRICS

Nortasuna

"Nortasuna" (2001)

1. Luralldeko Zaindaria
2. Begiak Itxita
3. Nortasuna
4. Erreinu Galdua
5. Naturaren Eremuak Urratuz
6. Zenbakidun Gorpua
7. Koldar
8. Babesgabeko Infernua
9. Hilezkorra
10. Itsas Bortitza







1. Luralldeko Zaindaria




2. Begiak Itxita

Iragan bortitz batek kolpatzen dit bizitza
Ezin jarraipen bat eman nire jarrerari maite
Zurekin egin dudan guztia da ezberdin maite
Zurekin egin dudan guztia da ezberdin maite

Zure hitzak hitz garratzak dastatzeko
Gorrotoa eta samina egunero

Bakardea konstante lur jotzeko
Zu behar zaitut minuturo bizitzeko

Begiak itxita, iragana ikusi ahal ez izateko
Zure dizdirak, bidea zein den ongi jakiteko
Zure bihotza, nirea ere ongi ulertzeko

Giltzapez gordetzen dut nere sufrimendua latza
Igarotako uneak beti bakarka
Jarraitzeko gogorik ez ditut nik eta
Ondora etorri gure mundua eraikitzera

Sua eta ura bera elkartzeko gai
Maite zaitut miresgarri zaren hori

Begiak itxita, iragana ikusi ahal ez izateko
Zure dizdirak, bidea zein den ongi jakiteko
Zure bihotza, nirea ere ongi ulertzeko
Begiak itxita ...
Zure dizdirak ...
Zure bihotza ...




3. Nortasuna

Euskal Herri! usainetan ugari
Zure lurretan hil nahi nuke

Haritzaren azpian babesten den herria
Itxaropentsua al da bere etorkizuna?
Mendian lan egiten ohituta dagoen jendea
Lurra garatuz, fruituez elikatuz
Baserriz beteriko gurea den lur garbi
Mendi eta zelai ta hilotzen triku harri
Hilotzen triku harri ... Haritzaren azpian ...

Euskal Herri! usainetan ugari
Zure lurretan hil nahi nuke
Euskal Herri! guztion gidari
Poza eta bizitza zugatik ...
Poza eta bizitza zugatik ...

Aitonak hitz egin dit, bere herri maitea
Non gelditu ote da, grina eta adorea
Arbasoa izan dena eta gu orain garena
Pizturik mantenduz gure nortasuna
Gure nortasuna ... Haritzaren azpian

Euskal Herri! usainetan ugari
Zure lurretan hil nahi nuke
Euskal Herri! usainetan ugari
Zure lurretan hil nahi nuke
Euskal Herri guztion gidari
Poza eta bizitza zugatik ...
Poza eta bizitza zugatik ...




4. Erreinu Galdua

Aintzinako garaietan bizi izan zen azti bat

denbora luze beltz batez leizetan jardun zen.



Mahai borobila, traditua izan dena

gerlari batek duen mendekuaren bete nahia

botere gudan sartzeko prest dagoena.



Gorteko aholkularia izan zen Merlin aztia

aztikeririk boteretsuena zuen bere jakinduria

Pendragoiaren armadak altxatu zuen

Pendragoiaren armadak altxatu zuen ... Kamelot!



Aztiak, boterearekin iragartzen zuen hondamendia

gerlariak prestatu, zaldiak hartu eta gudara

metalaren ahotsa ozenagoa izanen da!



Dena amaitzera doa...



Gorteko aholkularia izan zen Merlin aztia

aztikeririk boteretsuena zuen bere jakinduria

Pendragoiaren armadak altxatu zuen

Pendragoiaren armadak altxatu zuen ... Kamelot!

Kamelot, Kamelot, Kamelot !!!




5. Naturaren Eremuak Urratuz

Gu gizakia gizakatea hautsi ondoren lortzen duguna
Burua urkatzea alegia...
Interes ekonomiko hauxe horrenbestera iritsiko ote?
Izadia suntsitu arte... Izadia suntsitu arte...

Arnas eztulka biziko gara gure natura suntsitzen bada
Dena menpean dugulakoan pentsatzen jartzen garen unean
Arerio bihurtzen gara... Arerio bihurtzen gara...

Bizitzaren funtsa naturaren baitan dago
Gu baso eta itsaso bat egin dezagun
Bizitzaren funtsa naturaren baitan dago
Gu baso eta itsaso bat egin dezagun

Gure ingurua zaintzen ez bada etorkizuna jasan beharko da
Auskalo non galduko gara...
Ama natura jakintsua da berak baitauka azkeneko hitza
Elkarrekin bizi behar gara... Haserako legea baita...

Naturaren eremuak urratuz!

Bizitzaren funtsa naturaren baitan dago
Gu baso eta itsaso bat egin dezagun
Bizitzaren funtsa naturaren baitan dago
Gu baso eta itsaso bat egin dezagun




6. Zenbakidun Gorpua

Leku ilun batean, grinaren artean, ezjakitasunean
Zenbaki huts bat da, ezberdintasuna begi horien aurrean
Atea ireki da, zu ere atera zera, askatasuna al da?
Ez duzu ikasi ez dela horrela, zure azkena da

Zenbakidun gorpua
Zenbakidun gorpua

Jadanik hor zaude, jendearen poza nabaritzen da
Zure heriotza txalotzen baitute. Torturatzaileak!
Hondarra odolez busti beharko duzu mirestua izateko
Borrero zikinak azken unerarte ez zaitu akatuko

Zenbakidun gorpua
Zenbakidun gorpua
Zenbakidun gorpua




7. Koldar

KOLDAR



Koldar jokatu duzu bizitzan
Zorigaitza ekarri duzu ondora
Zergatik galdetzen dut nik airean
Zeruari begira nagoela

Berriz zure argazkia eskuen artean
Ezin kendu zure irudia pentsamendu galdu hontan
Zuk utzitako gorroto azia hezi dut bihotzean
Beldurrak lotzen zizkidan nire beso eta oinak
Behin ta berriz oroitzapenak torturatuz burmuina
Ohizkoak ziren kontrol gabeko gau haietako baten
Etxera etorri, garraxi egin guztiak bildurtuaraziz
Etxera etorri, garraxi egin guztiak bildurtuaraziz

Traidore izan zinen, hitza mantendu gabe
Traidore izan zinen, hitza mantendu gabe
Zure odola nire gelako zoluan
Zure odola nire gelako zoluan

Urteak pasa dira astiro eta ilun
Amaren irudi alaia oraindik gau eta egun
Malkoak begietan, su eta mina bihotzean
Mendekuaren nahiak erabat itsutzen nau
Bere odola eramateak zeharo lotsatzen nau
Inoiz ez zara izan eredu semeentzat
Janari gisa zoaz infernuko deabruentzat
Janari gisa zoaz infernuko deabruentzat

Traidore izan zinen, hitza mantendu gabe
Traidore izan zinen, hitza mantendu gabe
Zure odola nire gelako zoluan
Zure odola nire gelako zoluan




8. Babesgabeko Infernua

BABESGABEKO INFERNUA



Kondenatua nago ...
Askatasunaren nahia dut nik zigortua
Eskubideak ...
errespetatzen ez diren zuloan galdua
Iraindurik ...
nire nortasunarengatik

Minutuek duten orratza orduena baino geldoagoa
Egun beltz amaigabeetan hilak pasatzen ari dira
Maite zenuena ordainetan etxea, lagunak, oroimenean

Babesgabeko infernua, kanpokoa noiz aldatuko zain
Babesgabeko infernua, kanpokoa noiz aldatuko zain

Gaztetatik zenuen grina hormen artean bizirik dirauela
Errepresio zapaltzaileari aurre eginez hortzak erakutsiaz
Beti borrokan jardun zara sentimenak gidariak bezala

Babesgabeko infernua, kanpokoa noiz aldatuko zain
Babesgabeko infernua, kanpokoa noiz aldatuko zain

Babesgabeko infernua, kanpokoa noiz aldatuko zain
Babesgabeko infernua, kanpokoa noiz aldatuko zain
Zain, zain, askatasunaren zain.




9. Hilezkorra

HILEZKORRA



Urte askotan zehar ikusi dut nola gaztetasuna zihoakidan
Lehen izandako indarrek aspaldi ihes egin zidaten

Lagunak eraman dituk dagoeneko
Nire bila noiz etorriko haiz ?
Denborak lapurtu didana
Behingoz itzuli diezadala

Laino beltzak hurbiltzen dira
Ezinegona areagotzen da
Denborak lapurtu didana
Nirea ez al da ?

Hilezkorra izan nahi nuke
Denboraren menpe egon gabe
Hilezkorra izan nahi nuke
Denboraren menpe egon gabe

Ni, nire bizitzaren gidari bakarra izan nahi nuke
Orain, aurrez aurre gaude eta esango dizut burutan dudana
Goizegi etorri haiz nire bila, gehiago bizi nahi dut

Denbora berreskuratzeko ahalmena nork emango dit neri aukera?
Lehen izandako indarrek aspaldin ihes egin zidaten

Zahartzen hasi da jada nire gorputza
Baina inolaz ere arima
Denborak lapurtu didana
Behingoz itzuli diezadala

Ni, nire bizitzaren gidari bakarra izan nahi nuke
Orain, aurrez aurre gaude eta esango dizut burutan dudana
Goizegi etorri haiz nire bila, gehiago bizi nahi dut

Zahartzen hasi da jada nire gorputza
Baina inolaz ere arima
Denborak lapurtu didana
Behingoz itzuli diezadala




10. Itsas Bortitza

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links