|
BERRI TXARRAK LYRICS
"Jaio.Musika.Hil" (2005)
1. Zertarako amestu 2. Berba eta irudia 3. Oreka 4. Iparra galdu: Hegora joan 5. Jaio.Musika.Hil 6. Onak eta txarrak 7. Iraultza Txikien Asanblada 8. Bueltatzen 9. Kezkak 10. Isiltzen banaiz 11. Breyten 12. Gelaneuria
1. Zertarako amestu
Eta lo bagaude, zertarako amestu?
Ta zertan esnatu hemen ez bazaude?
Eta lo bagaude, zertarako amets egin
etorriko diren egun libreekin?
Zertan amets egin?
2. Berba eta irudia
Ez da inposatzen: gehiengoa da
Ez da kutsatzen: garapena da
Berba ta irudia
Kontrola
Hau da mende berria
mundu zahar batean
Ez al gara konturatzen
egia desitxuratzen
dutela hitzak aldatzen
Interpretazioak eta
intentzioak dira interakzioan
Ez da homofobia: familia da
Ez da tortura: efikazia da
Berba ta irudia
Kontrola
Hau da mende berria
mundu zahar batean
Ez al gara konturatzen
egia desitxuratzen
dutela hitzak aldatzen
Interpretazioak eta
intentzioak dira interakzioan
Berba eta irudia
beharrezko den guztia
Berba eta irudia
gure trajikomedian
3. Oreka
Esnatu berria naiz eta ez dut ireki nahi
libratuko omen nauen ate sorta.
Leihoekin aski zait, ez dago inor gure zai
jendez gainezka dagoen kale horretan
Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean
Ea irauten duen,
badakizue hemen memoria ezabatzen digutela
Tristea da dena ospatu behar hau
oraindikan dena lortzeke badago
orekak ez du balio lurrean zaudenean
orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean
Gure gezur propioak sinetsi ditugula
besteen gezurrekin aspertuta.
Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak
Tristea da dena ospatu behar hau
oraindikan dena lortzeke badago
orekak ez du balio lurrean zaudenean
orekak ez du balio aspaldi jausi zarenean
Argia profitatuz amets bat idatzi dut
herri nekatu honen azalean.
Lider bat behar dugula dio liderra izan nahi duenak
4. Iparra galdu: Hegora joan
Iparra galdu, hegora joan
Burua galdu, bihotza eman
Geroa marraztu dut paper zati batean
kantu bat egin dizut bapatean:
pare bat akorde ta melodia urdin bat
oroitzapen denak txuri-beltzean
Geroa marraztu dut,
ez nizun ezer esan,
nire gelako pareta batean.
Biharrari argazki bat
horra zure begiak
asmatu ezinezko koloreak
Oraindik ez dakit zehazki erantzuten
beti egin gabe gelditu diren galdera horiei
Izana zulatzen abilak dira
Baina zu zaude guztietan
marrazki eta kantuetan
galdera ta etorriko diren
erantzun guztien atzean
Geroa marraztu dut paper zati batean
kantu bat egin dizut bapatean:
pare bat akorde, melodia urdin bat
hauxe da zugatik egin dudana
Iparra galdu, hegora joan
Burua galdu, bihotza eman
Baina zu zaude guztietan...
5. Jaio.Musika.Hil
Honetarako jaio nintzen
ta honengatik hilko naiz
Zein da zure helburua?
Zein aburua?
Mezu bat dugu zabaltzeko
harro daudenak apaltzeko
zentzuak odolustutzeko aiztoa prest
Zuek segitu rock'n rolla salbatzen
zaindu irudia
guk bihotzak josiko ditugu berriz
Denok gaude nazkatuta silikonazko kantuez
Musikaren ablazioa, kabroi alenak
Egonezin puta honen kontra
adierazpen librearen alde
gure arimak hustu ta zuenak bete
Zuek segitu rock'n rolla salbatzen
zaindu irudia
guk bihotzak josiko ditugu berriz
Ardi txuria sentitzen garelako artalde beltzean
Ardi beltza sentitzen garen moduan, artalde txurian
Honetarako jaio nintzen
ta honengatik hilko naiz.
Zein da zure helburua, kabroi alena?
Mezu bat dugu zabaltzeko
zentzuak odolustutzeko
harro daudenak apaltzeko aiztoa prest
6. Onak eta txarrak
Behinola sunormalak etorri ziren
normala zaintzera
Behinola sunormalak etorri ziren
manifestatzera
Onak eta txarrak seinalatuz
ongizatearen izenean
Behinola sunormalak etorri ziren
zentsura hortzetan
Behinola sunormalak etorri ziren
ordena jartzera
Onak eta txarrak seinalatuz
beti beraien mesedetan
Hitza kendu egiten du
elkarrizketatik hitzik ez dakien ezjakinak
Zarata egiten du argumentu gabe
geratu ohi den ahoberoak
Baina bizirik gaude eta
jada haserretzen hasiak
Jendea da euren arazoa
Aniztasuna minbizia
7. Iraultza Txikien Asanblada
Hemen eta orain hasia da
Iraultza Txikien Asanblada
Hasteko, garunen greba luze honetan
eskirolak izango gara
isildutako hitz zerrendarekin sortuaz kantak
Aro berri bat hasia da
Iraultza Txikien Asanblada
Sentitzen duzuna, nahi zenukeena
Gutariko inor ez da falta
Iraultza Txikien Asanbladan
Esaiguzu zein den zure ideia
ezberdinak izan gaitezen
Noren kontra zauden baino gehiago
zer egiteko prest
Sentitzen duzuna, nahi zenukeena
Ta zergatik konformatu eskaintzen digutena
Gutxiegi bada?
Aro berri bat hasi da, arren ez zaitez atzeratu
Aro berri bat hasi da, geldituko gaituenik ez da
Aro berri bat hasi da, errespetua pasahitza
Errespetua
Sentitzen duzuna, nahi genukeena
Ta zergatikan konformatu eskaintzen digutena
Gutxiegi bada?
8. Bueltatzen
Mundua ikusi nahi dut
baina zure ohetik
Mundua ikusi nahi dut
Ahazten ez duzun kantu
zure ezpainetan
kantua izan nahi dut
Ta non ezkutatzen zinen orain arte
urte luzeegi hauetan agertu gabe
Helduidazu eskutik estu arren
ilun dago ta ez dakit bueltatzen
Itsaso izan nahi dut
zure ekaitzetan
Itsaso izan nahi dut
Etxerako bidea
soilik zure oinetan
Bidea izan nahi dut
Ta non ezkutatzen zinen orain arte...
Mundua ikusi nahi dut
baina zure ohetik
Mundua ikusi nahi dut
zure hitzen talaiatik
Ahazten ez duzun kantu
zure ezpainetan
kantua izan nahi dut
9. Kezkak
Artozkira ez da gutunik heltzen
ez eta laguntzarik Afrikara
Armak bai, armak bai zibilizaziotik
lehengai merkearen truke
haurrek irakurtzen ez eta
tiro egiten ikas dezaten
beste ezer baino lehen
beste edozer baino lehen
Kezkak
Herri batzuek
beste herri baten historia ikasten dute
eta herri batzuek
beste herri baten historia idatzi ere bai
Gauez egindako erasoetan
misilek su artifizialak dirudite telebistako pantailan
eta Lizartzako sarreran "herri ilegala" jartzen du
kartel urdinetan
Akordez hesitu ditut nire kezkak
eta erantzunik ez dut,
galderak hamar mila
Kabroi batek egin dezakeen min guztia
Bizi bat daramagu
beste bizi baten bila
10. Isiltzen banaiz
Antzeko zauriekin hemen gaude
Orbain forma hartu duen irribarrez
Baina etorri egin zara hala ere
Ta isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako
Momentu asko hautsi ditut dagoenerako
Horitu zitzaizkigun ilusioak
ta bidali gabeko eskutitzak
Gaur eskuminak eman zorionari
Ta isiltzen banaiz ez da hitzik ez dudalako
Momentu asko hautsi ditut dagoenerako
Ez dago miraririk, badakizu
Bizitzea besterik, badakigu
Ta urruti zaude
Ta mila hitz asmatu ditut damuaren antzekoak
Ta mila begirada triste zurearen antzekoak
11. Breyten
Breyten zuen izena: Breyten Breytenbach
Hiltzera zigortua
Pretoriako kartzelan txuri bakarra
beltz askoren artean
Egunsenti bakoitzan exekuzio bat
heriotza tantaka
Lurra ireki baino lehen azken kantua bat
kantatzen omen zuen kondenatuak
Breyten esnatzen zuten
hiltzera zihoazenen
kantu ezberdin horiek
egunero batek
Breyten libratu egin zen urkatik
baina inolaz ere kantu horietatik
Kondenatua
12. Gelaneuria
Betiko zirudien
Betirako amaitu da
Ezin dela ezin dena
Eta ordu txikitan
handitzen da hutsunea
Ezin dela ezinezko dena
Kantu batek ireki dizu zauria
egunak amatatuz, hain da zeuria
gelaneuria
Abisatu hiltzen banaiz
Ni ez banaiz
Nintzena ez banaiz
Kantu batek ireki dizu zauria
egunak amatatuz, hain da zeuria
gelaneuria
Kantu batek zauria
Zure gelaneuria
Ta zaila da esplikatzen
guztia eman ondoren
geratzen den sentimendu hori
Ta zaila da ezagutzen
guztia eman ondoren
halabeharrez bizi den beste inor
|
|