Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


BERRI TXARRAK LYRICS

Ikasten

"Ikasten" (1999)

1. Ikasten
2. Iritsi
3. Soberan
4. Off
5. Ez
6. Aspaldian Utzitako Zelda
7. Betiko Leloaren Betiko Leloa
8. Izebergaren Punta
9. Biluzik
10. Minutu Bat
11. Ikusi Arte







1. Ikasten

Gaur atzo baino gehiago dakit
baina bihar baino gutxiago
hala gertatu ohi da behintzat
eskolaz kanpo

Jaiotzeko momentu beretik
hasten gara asimilatzen
eta lekzio zailenak beti
denborak irakasten dizkigu

Ikasten

akatsetatik, herri bezala
barkamena eskatzen, ixilik egoten
gehiago entzuten, aukeratzen
denbora aprobetxatzen, kantak egiten
ikasten, ikasten

haurrengandik, liburuetatik
agureengandik, beste kulturetatik ikasten

iraganetik ...orainetik ...etorkizunetik
zugandik ...nigandik ...guregandik

Ikasten

Hau ez da behin ere gelditzen

Ikasten, beti nire adimena zabaltzen
ikasten, momentu oro




2. Iritsi

...eta bizitzaren zentzua
aurkitzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen

...eta ulertu zuen dena
gezur sinesgarri bat zela
inoiz inor engainatzeko
gai izango ez zen gezur bat

...eta bizitzaren zentzua
ulertzeko bide horretan
heriotzaren zentzuak
eskuaz agurtu zuen

...eta liburu bat idazteko
zuen ideiaz ez zuen inork
sekula ezer ere jakin,
sekula ezer ere galdegin

...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi

begiak itxita, betiko galdera
zer gehiago egin nezakeen?
begiak itxita, betiko...

...ta agian noizbait eman asmoz gordetako
muxu guztiak lurretik sakabanatu ziren
eta ez zen bere zitara iritsi
eta lurretik sakabanatu ziren muxuak
ez ziren iritsi
iritsi




3. Soberan

Noiz edo noiz etortzen da
bere mapa ideala izorratzen
duen eremu beltzera
zera, zuri gorri eta berde honera
errealitatearen korrontearen aurka
gure izokina, burua arina, irina
esbastiken errotan egina
zulo ustela gara bere haginan...
eta pozten naiz

joan zaitez, joan zaitez, zure herrira

Cara al sol, con la camisa nueva (aunque llueva)
Cara al sol bizi nahi luke berak
baina bai zera, hemen ia beti euria ari du
goitik, goitik behera
Temati zikina, mertzenario fina,
alper-alperrik egiten du bere ahalegina
bozgorailuaz ezintasuna anplifikatu nahian

joan zaitez, joan zaitez, zure herrira

Alperrik egiten du bere lana
bozgorailuaz ezintasuna anplifikatu nahian

Eskubidea izan arren
norberak badaki noiz,
non dagoen soberan
soberan, oso soberan

joan zaitez, joan zaitez, zure herrira
joan zaitez, joan zaitez, zure herrira




4. Off

Nora, nora nora naramate
programaketa kutre honekin
publizitate masiboaz
buru nagikeria finantziatuz

Nora, nora nora naramate
zipayo onei buruzko serieekin
Aita Santua ta erregea
ukiezinak diren berriekin

Nora nora nora naramate
zapping egin ta ez bada nabari
gidoien imaginazio ezak
titiekin betetzen badira

Nora nora nora naramate
morbo hutsa saltzen duten horiek
norberaren intimitatea
neurririkan gabe bortxatzen

Gu guztion mesederako ordea
bizitza ez da plato-ko muntaia bat
eta poza sentimen naturala da
eta tristura ez dago kartoiz egina

Nora nora nora naramate
futbola ez badut hain gustoko
horrenbeste iragarkirekin
ahaztu egiten badut ze filme den

Nora nora nora naramate
ez badut ezer ere ikasten
eta musikako programetan
rock-a zentsuratzen badute




5. Ez

Gaur ere goizean irratia piztua dut
ta nire herria ez omen da existitzen
gaur ere, nola ez, gezurretan ari dira
ta nire buruan ezintasuna hazi da

Irudimena
da kendu nahi digutena
axolakabe artalde ixila da
beren nahia

Gaur ere gabean telebista piztua dut
ta nire barruko amorrua hezi beharko dut
gaur ere, nola ez, gezurretan ari dira
gaur ere egiak bere burua saldu du

Irudimena
da kendu nahi digutena
axolakabe artalde ixila da
beren nahia

Gaur ere nola ez, gezurretan ari dira
eta gaur bihotza gorrotoz gainezka dut...

Bainan ez, gaur ez, ez nauzue harrapatuko
eta ez, gaur ez, ez dizuet sinistuko
ez dut inolaz ere zuen musika dantzatuko
eta ez, ez dut zuen drogatik probatuko




6. Aspaldian Utzitako Zelda

jakin nahi nuke nork betetzen duen orain
nik utzitako zelda
ea entelegatzen duen hormako izkribu tipia:
"eroria burrukara"

ea alboko zeldatik inork hots egiten dion
komuneko plastikozko tuberia soltatuz
telefono bezala mintzatzeko
ea hango egunak eternal dirauen,
gauak izotzezko,
egunsentiak esne garratza diren

ea errekuentoan mirilatik so egiten duen
begiak
[surveillir et punir]
inor ikusten duen, edo jadanik inor ere ez
[denak ala inor ez]

jakin nahi nuke ihes egin genuenok
benetan ihes egin genuen
ala ihes egitearena, bizitzen irauteko
aitzaki hutsa izan zen




7. Betiko Leloaren Betiko Leloa

NO jaunak, NO jaunak
erantzun bakarra
kaxkarra
errealitateari bizkarra
ostrukaren ahalegin
itxi dezagun Egin
sistema "una, grande, libre" honekin
polizia ta kaka guzia
dira herri puta honen minbizia
gure geroa argituz doa
baina oztopoa
betiko leloaren betiko leloa

Honek ez du atzera bueltarik

NO jauna, NO jauna
beti EZ esaten
ukatzen
gu eta gutarrak desesperatzen
gorrarena egiten
gezurrak eraikitzen
senide bat
senide bi
bitartean sufritzen
begiak itxi
demokrata itxi
atzerakoien artean harribitxi
pitxitxi
zure lagunen iritziz

pake arriskua
akabo zirkua
irentsi listua
gorbata estuan
ta zure lana
jana eta edana
itxura ia dana
arazorik balego
jo komunikabideengana
jo komunikabideengana
berriz ere zaunkatzeko
betiko leloaren betiko leloa

Honek ez du atzera bueltarik
pakea dator orain

Honek ez du atzera bueltarik
erabakia geurea delako
geurea
pakea dator orain




8. Izebergaren Punta

Lotsa eta duhintasuna arrotz egiten zaien
korbatadun horiek aurkitu dute jada
bizi garen mende honetako bukaerako
eta hasierako giza merkealdia
gazteak "giza" katalogazio horretik kanpo
tratatzen dituen gobernuaren gerizpean
lan esku merkea, arrisku gabea
tripazaku esklabuzaleak konpromezurik ez

Ustelkeriaren izebergaren punta

Beti, beti, beti, ia beti beraien entrepresak
izen txukunekin janzten dituzte
hiena gaixotu puta bat, frak garestienez
jantzi nahi balute bezala
eta langabeziari buruzko datuak
leuntzeko tramankulu bikaina dira
komunikabideen komun-zuloetatik
ezjakintasun eta siniskeriaren itsasora

Ustelkeriaren izebergaren punta

ETT: Estatu Totalitarioaren Tranpa

Tranpa

Ustelkeriaren izebergaren punta




9. Biluzik

Erantzi eta gero
oheratzerakoan,
orduan etortzen zaizkit
galderak eta dudak
begiak itxi eta
argia itzalita
biluzikan jartzen naute
tristuraren aurrean

Zaila da bakardadea onartzea

Ez al dun sentitzen??

Izara tarte hontan
itotzen naizelarik
izkutuko miseriek
arnasa hartzen dute;
eztanda egin eta
desagertu nahi nuke
ta inork nire falta
somatzen duen jakin

Zaila da bakardadea onartzea

Maskara kenduta
esaidan ez al dunan
berdina sentitzen erraietan

Zaila da bakardadea onartzea,
lan nekeza




10. Minutu Bat

E, hi, lagun, hartu minutu bat
etzak/n ezer sartu, hitzegin dezagun
eta orain pentsatu ze ostia haizen
ze ostia ari haizen

Itxi begiak, ireki adimena
ez al duk/n uste euren jokoan erori haizela?
pena merezi al du horrela jarraitzeak?

Gazteok apalankatuta zorion bila
hogei urtetako agure pila
zaila da askotan argi ikustia
zeinek kontrolatzen duen bestia

Nik ez diat/nat esango zer egin
ez nauk/n hire aingeru goardakoa
baina arren hartu minutu bat

hartu minutu bat
minutu bat, harrapa ez zaitzaten

Gazteok apalankatuta zorion bila
hogei urtetako agure pila
zaila da askotan argi ikustia
zeinek kontrolatzen duen

hartu ba minutu bat




11. Ikusi Arte

Gelditu ginen eta ez zinen agertu
eta gero gainera ez zenidan deitu

Idatzi nizun eta ez zenuen erantzun
nik atera nahi nuen, zuk ordea sartu

Zure atea jo nuen, ez zenuen ireki
etxera itzuli nintzen larrosa batekin

Baina berdin du jada nik ez zaitut maite
bila ezazu beste bat eta ikusi arte
ikusi arte

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links