|
BERRI TXARRAK LYRICS
"Eskuak / Ukabilak" (2001)
1. Oihu 2. Ebidenteegia 3. Ez Dut Nahi 4. Pangea 5. Biziraun 6. Zirkua 7. SMT 8. Lehia 9. Mundua Begiratzeko Leihoak 10. Stereo 11. Hil Baino Lehenago 12. Eskuak 13. Ukabilak
1. Oihu
Haien berri onak gure
berri txarrak direlako
haien ametsak guretzat
ametsgaizto direlako
Oihu egin nahi dut
arima urratu arte
ixiltasunaren ozenez
gure egiak ere
haienak bezainbeste
balio dezake
Haientzat berria dena
ahituta zaigulako
haien hitz politek beti
iraintzen gaituztelako
Oihu egin nahi dut
arima urratu arte
ixiltasunaren ozenez
gure egiak ere
haienak bezainbeste
balio dezake
Gurtzen ari diren jainkoetarik inork
ez gaituelako inolaz salbatuko
ulertezin zaien oinazetik:
libertade ezatik
2. Ebidenteegia
Ebidenteegia zure egia agian,
agintari nagia
ebidenteegia dejà vu etengabia
bizi dugun herrian
eta erreza da
komeni den norabide horretan
amorrua bideratu eta hurrengorarte
Hitzak
Ebidenteegia zure egia agian,
agintari nagia
ebidenteegia dejà vu etengabia
bizi dugun herrian
eta erreza da mikrofono urdinetatik
lasaitasun hitz arroxak jaurtikitzea
Galderak aldatuz bakarrik lortuko dugu
gakoa datekeen erantzun putakumea
Hemen batzu jada hasiak baikara
ezintasuna onartzen
ustezko jainkoak gugan
ez duela ezer ere sinisten
Ez dugula hitzik nahi
Galderak aldatuz bakarrik lortuko dugu
gakoa datekeen erantzuna
3. Ez Dut Nahi
Gertu da eguna
non herri honek ahaztuko dituen
bere izena ta helbidea
eta akats likorez hordi
nekez aurkituko dugu etxerako bidea
galbidea
Gertu da eguna
non heriotzaren korredore
baten topatuko garen
funtsezkotzat hartu genuen besarkada
bat defendatzearren
nola garen
Gertuegi eguna
ezen tekno musikak
soilik mugiaraziko duen gazteria
non kaleko euria eta zure begiak
deskriba ahal daitezkeen
nola garen
Ta nik ez dut nahi
ta nik ez dut nahi egon
ta nik ez dut nahi
ez dut nahi bertan egon
4. Pangea
PANGEA
Hitzak bilatzen aurkitzen saiatzen
nola edo hala adierazteko
zer egiten duten hemen horrenbeste
gorpu kolore beretsukoek
Pangea garaia aspaldi izan zen
ez du zentzurik oroitze hutsak
baina zer edo zerk esaten dizu
ekidin zenezakeela zerbait
Ta hondartzek ez dute nahi
errugabeen hilerri izan
Mundu zatiak banaka hezitzen
mundua desorekatuago
injustiziara ohitzea baino
gaitz kutsakorragorik ez dago
herrialde aberatsen dominak
pilatuz jasotako murruak
itsututa ez duzue ikusten
handinahi honen ondorioak
Ta hondartzek ez dute nahi
errugabeen hilerri izan
Pangea
Honek eztanda egin behar du
Hitzak bilatzen aurkitzen saiatzen
5. Biziraun
Ezagutzen ez dudan herri batean
bapatean, ixilean bezala agertu naiz
kafetegi barrura sartu, lekua hartu
eta nire ingurura begiratzen jarri naiz
bikote bat muxuka mundua desafiatzen
bizitza xurgatzen
muxuz-muxu maitasuna puzten
ez dute besteentzako lekurik apenas uzten
telebistari begira jarri naiz, naiz, naiz...
Nahiz eta albisteek, berri guztiek,
berri gehienek
hortzak erakusten dioten zorionari,
zorion apurrari
Sanzek ezetz, ezetz euskarari
hiru palestinar zulora, real madrilek gola
arma tiro pum, atxilotu lotuak edonun
eta galdetzen dut zer ote den hau
bizi ala iraun, bizi ala iraun,
biziraun zu barik
Noizean behin barregin
bakoitzak bere ikarak
gordetzen ditu berekin
halakoak gara
ezinegona, zulo sakona
sentitzen dudana ez da batere ona
batzutan, askotan, gehiegitan, oso maiz
gaizki nabilela ohartzen naiz
kamarero: kafe bat, hutsa ta doblea
gaur ez dut ametsik egin nahi, nahi, nahi...
Nahikoa da, ez dut ilunegi azaldu gura
altxa aingura eta bakarrik atera nahiko
nuke kanpoko mundura
baina kosta egiten zait,
kosta egiten zait, bai
ta ez naiz ari,
ez naiz ari damu eta erruei buruz
hainbat zauri irekirik ditut
horixe da dena, barkatu
Behin idatzi zenuen elaberri hura
nire poemengatik trukatu nahi nuke
jakiteko behingoz ni sufritzen
ari nintzen bitartean
zu zertan ari zinen
zertan ari ote zinen
Dirudizun bezain zoriontsu
izan zaitezen opa dizut
6. Zirkua
Pailazo korbatadunak
benetako pailazoak iraintzen
iritzi behartuen zirko mediatikoan
hitzaren malabaristak baditugu baita ere
ta animalia basatien domatzaile kaskodunak
Ongietorri gure zirkura
Irudi txukunaren kable kilinkatsuan
lasaitasun itxurazko funanbulistak
azpian bada ez bada ere sarea dutela
emakume bizarduna ta nano biboteduna
Ongietorri gure zirkura
exeri ta ongi portatu
5 egun mundutik deskonektatzeko zozketa
ikuslego gaztearentzako
Merke salneurria: zure bizitza
Ongietorri gure zirkura
7. SMT
SMT (Shitty Music Tavern)
Zenbat pijada entzun behar diren
gure inguruko tabernetan
telebistako kateak bailiren
horteroen lehiaketak
Aspertuta gaude
egoerarekin
rock falta honekin
Eta iragarki komertzialek
markatzen badizuete ildoa
esango hemengo taldeek
zertan dute ba geroa
Nazkatuta
Are gehiago esango nuke
eta ez gaizki hartu
hemen rocka hasi zenetik
hogei urte pasa badira
esaidazue zergatik jaialdietan
beti berdina entzuten da
ez al gaude eszenaren alde?
Barkatu ez bazaizu gustatzen
baina jotzera goaz
inoiz baino altu eta ozenago
eta zikinago
Nazkatuta
8. Lehia
Ego puztuen
uhartera joateko txalupa hartu zuen
apal baino zuzen
bilatzen zuen hori aurkitzeko itxaropenez
baina diotenez
joaneko bidaia, itzultzerik ez
saldu bere burua bera saldu
uzta ondo jaso, duintasuna salduz
Lehia, basoan lehoia
ospea, dirua, urre koloreko lohia
latza handinahiaren kiratsa
ondokoak erabiliz meritu eskasa
igo, helburu bakarra
inori eskerrik ez, jarrera kaxkarra
Darwin, Darwinen legea
mugara eramana, okerreko bidea
Denborak ez du beti bakoitza
merezi duen lekuan uzten
9. Mundua Begiratzeko Leihoak
Ez ezazue leihotik so egin, esan ziguten
leihoak gilotinak dira
leiho hertsirekietatik, leiho betubelduetatik
kanpora begiratuz gero
burua gal dezakezue:
botoia sakatu eta begira egizue telebista
begi erakuslea
Ez leihotik so egin
zaparroek kristalak hautsi arren
bizi zaitezte intsektu domestikoekin
zaudete hor zeuen hilarekin
kanpoan ez dago ezer,
so egileen buru ebakiak salbu
eta autoak, alarma sistema gertu
baina deskantsuan
Ez ezazue leihotik begiratu
Ez ikusi ortzean hegats arraunka doan
basahate ubea
letra hori ez dago gure alfabetoan
10. Stereo
Nafarroa Garaiko
presidente jauna
nora begira zaude
Nafarroa Garaiko
presidente jauna
zerk itsutu zaitu
Zeinek azalduko digu
obsesio honen funtsa
zeinek zentzugabekeri
honen erro galdua
inor ordezkatzekotan
ikasi lehenengo gaia:
gauzak stereon beti
hobeto ulertzen dira
Inor ez zion inoiz
bere teilatuari
harri gehiagorik bota
denon teilatu gorriari
itsu-itsu harrika
Ez zara jendartean bizi eta
zertan ari zara
gogoratu nahi ez ditugunen
uzkia miazkatzen?
11. Hil Baino Lehenago
Bidea aukeratu nuen
bidea ezagutu gabe
galdetu egin gabe
besteek zer eskeiniko ote zuten
denbora pasa da eta
atzera begiratzean
zer da gelditzen zaidana
naizena
Ta zer? bidea aukera dezaket
Bidea aukeratu nuen
bidea ezagutu gabe
galdetu egin gabe
besteek zer eskeiniko ote zuten
zalantzak agertzen dira
ez dira aixe eramaten
inori galdetzerik ez
inori
Ta zer? bidea aukera dezaket
Beraz ez esan
zer behar dudan
ondorioak nireak izango dira
Beraz ez egin
ez galderarik
ez daukat eta erantzunik
Bizi nahi dut
hil baino lehenago
bizi egin nahi dut
12. Eskuak
Mezu hilak idazteko eskuak
elkarrekin sentitzeko eskuak
arriskua txalotzeko eskuak
ta mundu hau jorratzeko eskuak
13. Ukabilak
Aski dela esateko ukabilak
|
|