|
BERRI TXARRAK LYRICS
"Berri Txarrak" (1997)
1. Itxaropena Agortzen 2. Lotsarik Gabe 3. Ardifiziala 4. "Haurtzaroa Lapurtu Zidaten" 5. Tortura Nonnahi 6. Zauri Irekietako Herria 7. Hezkuntza Ustela 8. Nortasuna Eraikitzen 9. Adierazi Beharra 10. 500 Urte ta Gero... 11. 1.512 12. Eskerrak
1. Itxaropena Agortzen
Arazo bat egon eta
ikusi nahi ez denean
hura arindu beharrean
ilunago ikusten da
errudunak asmatu ordez
ez al litzateke hobe
erantzunkizunak hartu
eta teknikak aldatu?
Itsukeriaren bidez
gizartea alienatzen
berez inola ez dagoen
batasun faltsua bilatzen
askatasunik gabeko
herri baten garrasia
ezin da ixilarazi
errepresioari utzi!!
Ez aurrera ez atzera
legediaren antzera
itxaropena agortzen
eta ezer gutxi lortzen
Gazteria zapaltzea
ideiak debekatzea
ta horrelako neurriak
alperrikakoak dira
behingoz jabetu zaitezte
benetako egoeraz
berezko kultura duen
herri baten itomena
Arazoak bertan dirau
eta bitartean
txoriak ezin du aske
hegal egin
2. Lotsarik Gabe
Josebak Garazi maite du eta
Garazik Joseba
dena polita gizarte honentzat
Aritzek Eneko maite du ordea,
zergatik ez zaie kalean errespetatzen?
Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea
Itsasok Iñaki maite du eta
Iñakik Itsaso
dena polita gizarte honentzat
Oihanek Aitziber maite du ordea,
zergatik ez zaie kalean errespetatzen?
Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea
Eta amorrua berriz
jabetzen da nitaz
baina muga guztiak
apurtzera goaz
Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea
lotsarik gabe
lotsarik gabe
begirunea
lotsarik gabe
3. Ardifiziala
Lau medikuren artean
laborategi batean
bizitza sortu nahiean
aspaldi dakigu
jaiotzaren sekretua
zientziaren laguntzarik
gabe sortua
Gizakia izango ote da
Dolly-(re)n hurrena,
giza eboluzioaren azkena?
Gelditzen saia gaitezen, erokeria hau,
gure moralak bizirik baitirau
Hi, alu puta seme hori!
Nortasun ezberdinen borrero,
saia hadi zeozer topatzen,
ta sortutakoa deusezten!
Etikari buruz bi hitz:
ez manipulaziorik
ezta gizaki kopiarik
gezurra dirudi;
guzti hau egin ondoren
ez genuke lorik egingo,
guk bederen
Gizarte honen jainkoa
zientzia ari da bihurtzen
eta gauza naturalak
ahazten, suntsitzen ta hiltzen
4. "Haurtzaroa Lapurtu Zidaten"
Bakardadean
haurtzarorik ezean
kale gorrian
hotzak, noraezean
hamalau urte
beretzat hainbat mende
irrifarre bat
zer ote jakin gabe
Ez da erreza
ezertan sinistea
etxean beti
gorrotoa jatean
ta gurasoak
egoeraren errudun
bururik gabe
baina berriro haurdun
"Biluzik jarrita argazkiak ateratzen
nahi ez nuena egiten
igurtzi lizunak jasotzen
mehatxuka: kaletikan ez esan ezer!"
Eta prestatzen joan gaitezen
protestarako antolatzen
eta zigorra exigitzen
justizia
(baldin badago noski)
"Nire gorputza beti kameraz grabatzen
beste umeekin nahasten
euren biktima erreza nintzen
geroztik ez dut berriro lorik egiten"
5. Tortura Nonnahi
Komunikabideetan
dena estaltzen saiatu arren
jadanik alfonbrapean
hauts gehiegi ezkutatu dute
gudariak jipoitzea
ondo ordaindua dagoen sisteman
edonon agertzen zaigu tortura
Hau ezustea!
Egia ez da albisteetan
ikusten duzuna.
Bertsio ofizialak
torturatzaileek emanak dira
Ez sinetsi, ez irentsi!
Garuna baduzu, ez ala bai?
Fisikoa edo morala
gaur dugu tortura nonnahi
Gorputzak gorpu bihurtu arte
indarkeria erabiliz
presoak hartu, ihaurri,
eta ihauliak itzuli.
Zezen-plazan zezena hiltzea
baldin bada kultura
argi dago: Espainiarrena da tortura
Hau ezustea!...
Tortura kartzelan
Tortura emakumeengan
Tortura sexista
Tortura arrazista
OHARRA: Espainiarrena tortura esaten dugunean, denok dakigu nori buruz ari garen
6. Zauri Irekietako Herria
Metafora bidez
idatzi nahiko nuke
zauri irekietako
herri honen oinazea,
baina hortarako
poeta jaio behar
eta gutxi omen dira
lumadun ederzaleak
Astero bezala
buzoian bilatzen du
Espainian preso daukaten
semearen eskutitza
baina horren ordez
dei hotz bat jasotzen du
soka lepoan duela
semearenak egin du
...eta esango dute
betikoak garela,
eta omenaldian
jende gutxi geundela
ta bertan egotea
apologia dela,
kameraz fitxatu gaituzte
...eta esango dute
betikoak garela
eta demokrazian
gu soberan gaudela
ustezko heriotza
naturala izan dela
eta dena "ongi" dihoa
Zein zaila den barkatzea
herri batek sufritzean,
Arrano Beltza sekula baino
beltzagoa dago orain
Zein zaila den barkatzea
herri batek sufritzean,
Arrano Beltza sekula baino
beltzagoa dago orain
7. Hezkuntza Ustela
*Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzaondoak biltzeko
*Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza
"Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehatzena
irakurri, eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude
Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!
Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut
*OHARRA: Joseba Sarrionandia-ren "Sasoi makalak" poeman oinarritua.
8. Nortasuna Eraikitzen
Urte batzu badira jaio nintzenetik
lehenengo jaunartzea egin nuenetik
eskola atzean utzi nuen aspalditik
ikasbidaia, lagunak, inozentzia eta...
Nire gorputzan aldaketak eman ziren
institutoan lagun berriak egiten
maitasuna ezagutu ta gauero irten
gutxi gora behera ia denok egin duguna...
Bizitzan baloreak
aukeratu behar ditut,
ideiak garatzean
pertsona bezala hobetu
Zure mundutik ateratzea ona da
kontura zaitezen ez zarela bakarra
zure inguruneko gizarte pluralan
koherentzia gordetzen saiatu behar zarela
Zure erabakiak hartzeko adorea,
ta beharrezko heldutasuna lortzean
mundu guztiarekin ongi gelditzea
ezinezkoa dela konturatuko zara, zeren...
Bizitzan baloreak
aukeratu behar ditut,
ideiak garatzean
pertsona bezala hobetu
Ireki behingoz begiak
garuna erabili
nortasuna eraikitzean
aukeratu ta bizi
9. Adierazi Beharra
Gezur ofizialaren
aurrean sentitzen
dudan amorrua.
Zapalkuntza estaltzen
dutenenganako
gorroto bizia
Sentitzen dudana
adierazi beharra
Jaio nintzen herriak
bihotzean sortzen
dit harrotasuna
preso baten amari
nik zor diodana
da begirunea
Sentitzen dudana
adierazi beharra
Horregatik kanta bihurtzen da
barrua kanporatuz
sentimenen komunikabide
hitzen adierazbide
adi ta entzun
Sentitzen dudana
adierazi beharra
bizitzen dudana
adierazi beharra
10. 500 Urte ta Gero...
Mendez-mende zen prestatua
eta zehazki pentsatua
Mundu berri bat aurkitzean
herri lurrak suntsitzea
bertako kultura deuseztea
Aberastasunak hartuta
ta hizkuntza inposatuta
Arrazakeriaren bidez
esklabutza lana ordez
bete gaituzte dena gezurrez,
saminez
ETA AMERIKAZ ARI GARELA
EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA
500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA
HERRI HAUETAN EREINEZ MINA
Errugabeak diren arren
arrazoia ukatu egin zaie
Indarkeria behin ta berriz
jipoi guztiak estaliz
meatxuak erabiliz
Sarraski osoa ospatuz
irabazitakoak zenbatuz
Herri baten egoeraren
jabe direla uste arren
erakutsiko dugu zer garen,
nor garen
ETA AMERIKAZ ARI GARELA
EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA
500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA
HERRI HAUETAN EREINEZ MINA
11. 1.512
12. Eskerrak
|
|