Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


ASGARTH LYRICS

Jainkoen Egoitza

"Jainkoen Egoitza" (1999)

1. Jainkoen Egoitza
2. Ekaitza
3. Ideia antolatuak
4. Magia
5. Zu gabe
6. Amaigabeko Lurraldea
7. Atzeri







1. Jainkoen Egoitza

Garai batean, Infernua eta Zerua
soilik existitzen, Jainkoek bitarteko
hiri bat sortu zuten eta bertan
tenplu bat eraiki zuten,
Jainkoen egoitza ;
ASGARTH.




2. Ekaitza

Ekaitza dator, barealdia
Iritxi ondoren, ixiltasuna
Argitasunaren bidea galdu da,
ezintasunezko amets gaiztoa.

Libre izatea, mirari nahia
Zure aukera itxoitea da.
Argitasunaren bidea galdu da,
ezintasunezko amets gaiztoa.

Zerua zurea da, aska itzazu
zeure hegalak.

Zure bizi osoa galtzen ari da
ekaitza jota.
Ilea bustita, gauean barrena
galduta!




3. Ideia antolatuak

Gure bizitza antolatua ,zeure agerpen arte
Erdian sartu zinen
Gure ideia antolatuak , sinismen berri bat
Inposatua izan zen.
Burua jaten dizute, beraien antzera
Bihurtu nahi zaituzte.

Zure arnasaren menpe gaude
Agertzen zaigun bidea , aukera dezagun, oh!

0h, oh!!! Zure arnasa , beldurraren kiratsa
zeure irudia goraipatu , aintzinako ideiak ukatu!

Indartsuak agintzen du legeak eginez
Menperatu nahi gaitu
Eta bakoitzaren indarra haunditzen doanean
Berdina egiten dugu

Zure arnasaren menpe gaude
Agertzen zaigun bidea , aukera dezagun, oh!


Berak du egi bakarra , bortxatu itsutu naute!




4. Magia

Magia eta zaldunak
Bizi ziren munduan
Gerlari bat jaio omen zen
Berak zuen indarra
Erabiltzen ezpata
Bihurtzen zen garaitezina

Hainbat guda eta etsai
Garaitzen zituen lasai
Denak bere borrokaren zain
Ezpata mugituaz
Guztiak akabatuz
Herriko gendea babestuz

Zerutik agertzen zen
Bere zaldi gainean
Odol beltza zuen zainetan
Aurkakoak zapaltzen
Ohinez elikatzen
Bere erreinura bueltatzen zen

Gudaren erdian
Jainko bat borrokan
Etsaiak akabatzen




5. Zu gabe

Non dago , non sartu da gure arteko oihua ?
Bakarrik bizitzeak beldurra sortzen du nigan.
Ezin dut zu gabe , bakarrik sentitzen naiz,
Zeure irudi alaia oroitzen ez dudanean.

Ez utzi horrela nere barneko sentimendu hau,
Zure alboan egon nahi nuke bizi osoan !

Nere ilargi maitea, bizitzeko arrazoia
Nerekin bizi ezazu amets zoragarri hau.

Nere barne bakartian , zeure irudi atsegina.
Behar zaitut maitea,
Nik ezin dut zu gabe




6. Amaigabeko Lurraldea

Iluntasunean argia ikusi zuen
Txirotasuna amaigabeko lurraldean.
Ixiltasunak dena entzun zuen
Eta ezerretik sortua izan zinen. ( Bis )

Maitasunaren fruitu izan dena
Gorrotoaren esklabu bihurtu da.

Indartsuenaren menpean zaude
Eta ahulenak alboan erortzen. ( Bis )

Pobrezia! Da jende honek duena.
Justizia! Zein ote da hiltzaile , Negarren jabe?
Gobernuak! Nola joka dezake!
Itsua da! Lurraldea hildakoz apaintzen ari da!!

Lurrean etzanda hezur multzo bat dardarrez
Tristuraz beterik ditu begiak negarrez.

Pobrezia! Da jende honek duena.
Justizia! Zein ote da hiltzaile , Negarren jabe?
Gobernuak! Nola joka dezake!
Itsua da! Lurraldea hildakoz apaintzen ari da!!




7. Atzeri

Indio zahar jakintsuen artean
kondaira badabil beraien ahotan.
Atxeri zen kontzientziaren semea
basakeriari zigorra ezartzera.

Aintzinako bakearen ixila
borroka oihuez estalirik guztia.
Hitza baztertuz indarkeria inposatuz
hildakoen (arimak pilatuz).

Gaur, gaur-egun (e)ta beti
gauero oraindik agertzen da.
Egindako akatsak gogoratuz
heriotzaren garraxia.

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links