|
ASGARTH LYRICS
"III" (2002)
1. Goian bego 2. Ito arte 3. Gauean ihesi 4. Begi bi 5. Lur jota 6. Pekatua 7. Mugak 8. Denboraren hautsa 9. Uren artean 10. Hitz gabe
1. Goian bego
Deiadar batek iratzarri du gaurkoan nere loa
amets baten ostean.
Garraxi latzak eragin du ixilean nere malkoa
argi bat itzali da.
Heriotzaren hotsa
gure atean joka!
Jaunak esana.
Goian bego!
Ahulenaren atzetik, koldarkeriz ibiltzen dena
denek beldur diote.
Han hemenka lurretikan zerura igortzen jendea,
hori bere legea.
Itzali egin den arren,
oroimenean bizirik da.
Edonon zaudela ere
lasai eta libre azkenean.
2. Ito arte
Amorruz, ondamuz
beterik bizi zera.
Besteek eta zuk ez
daukate erru dena.
Hei gazte! esnatu.
Zer uste, aingerutxo bat haizela?
Beira ezak hiregan!.
Indarra, kemena
arma bakar bezala.
Bakarrik, alperrik
guztiari aurre eginaz.
Hire barneko amorruak
jango dik bizi gogoa,
gorrotoan ito arte.
3. Gauean ihesi
Zuzen noa norabide galduan
erlojuaren aurka.
Jota nago, geroz eta gehiago
behintzat onartu beharko.
Arrastoak jarraitzen du nere pausoa
muga lortu beharra!
Harro ere sufritu dudan arren,
kostatu zait lotzen.
Esaerak dio itxaropena
galden den azken gauza da.
Gauean ihesi!
Goizak dakar beregan salbamena.
Gauean ihesi!
Egunsentiko argiak.
4. Begi bi
Zetazko izara zahar batek
gorputza dio ezkutatzen, eta zer?
Jainkoak du esaten.
Etsipenezko begi bi
soilik ikus daitezke eta ni
dena konpondu nahirik.
Bitartean, biktima bat MMMiMBitartean, biztanleak
sinismenaren gartzelan. MMMgsinismenaren babesean.
Noraino hel dakieke fedea. MMNorainoko laguntza den fedea.
Etsipenezko begi bi
soilik ikus daitezke eta ni,
dena konpondu nahirik.
Pentsatzen jarri naiz eta,
zoriontsu izango ote dira,
alproja zuri ez zaizu ajola!
Ezin ukatu zaila egiten dela
egoera ulertzea.
Begirada batek hitzegin dezake
mila hitzek bezala.
5. Lur jota
Badator lurra astinduz gogor
dardarren sortzaile.
Zenbat min, ze kalte
aberastearren?
Noiz arte dugu hau jasango
aspertuta nago
gure lurraren sustrai zaharrek
oroimenean diraute.
Nola esan gure garaietan
portu zikin hontan gazteak!
puntetan, arroketan
aritzen ginela.
Indarrean! Astinduz gogor!
aurre egin behar zaiok,
Natura larri dago.
Lurrak du azken hitza!
6. Pekatua
Maindireek pekatua estaltzen
maitaleen arnasa sakona entzuten.
Konplizidade baten zatia naiz,
izerdi nahasketaren besarkada.
Ezezagun baten misterioa,
sexu bila, barnean sartu nahiean.
Hizketarako ere astirik ez
extasiaren suan hainbat bide.
Begiratu gabe
uneaz gozatzen.
Taktuaren joko
agurra gero.
7. Mugak
Mugatuak bizi gara
ikustezin diren aduanez.
Itxurak mugatzen gaitu,
pentsakera ere kontrolatzen.
Ez dut nahi betirako
lotzea, oraindik ez.
Bizitza bizi nahi dut
neure erara.
Jendearen begirada
esango dutenaren beldurra.
Irensten degun guztia
eta irakatsitako jokaera.
Libre jaio nintzen eta
libre izateko ez dut aukera.
Libre jaio nintzen baina
ez dut aukera, azkenean.
8. Denboraren hautsa
Kale kantonian euriaren amorruek
itsutzen naute.
Tren geltokian erlojurik gabe daude.
Gauak ematen ditut esnai,
denbora noiz gelditu zai,
heriotza sentituz nonnahi.
Beldurrez...
Iraganak irentsitako denbora
behatzen artean usteltzen da
eremuko hondartzen zulo beltzetan
hautsa bihurtzen.
Iluntasunak bere begien orratzez,erruki gabe,
ni besarkatzen nau erraiak desegin arte.
Iluntasuna nigana iristean
izarren hautsa egun batean
mugaren bestaldean aurkituko naiz.
Izarren hautsa.
9. Uren artean
Arrazoia ere galdutako unean
esperantzarako astirik gabe,
zure gorrotoa lagun mina dudala
mutu dago jada nire barrena.
Barkamenaren lasaitasuna
leuntzaile dut zauri honetan.
Harresiaren suntsipenean
dago askatasuna.
Arrazoiaren erotasuna
irteera gabeko.
Nire barne sua itzalia da
zure uren artean / etsipenak jota.
Galtzaile sentitzen hasia naiz
guda honetan.
Harrotasunak amaitu dira.
Borrokarako ere indarrak agortuak
ur tanta bezala itxas erdian.
10. Hitz gabe
Lehenik ametsa bezala saltzen
gerora bidea ustelduz da aldatzen.
Ilun den zerbait bihurtua da
batzu aberastearren sortua.
Hau baldin bada benetakoa
amets hori amets gaiztoa izango da.
Baina ilusioa bada,
gaur behar degun bultzada,
gure indarra!
Itzartua norberaren nahia.
Aukeraren botere bila! ... gabe.
Ilun den zerbait bihurtua da
garaile eta galtzaileen artekoa.
Ahal duten odola surgatzen dute
amets bat jarraitzen dutenez baliatzen.
Zer uste duk ba erraz iritxiko haizela!
Esnatu hadi lana da bide bakarra.
|
|