|
ASGARTH LYRICS
"Garrasia" (2005)
1. Garrasia ... 2. Azken Nahia 3. Zeren Beldur 4. Esnatu Gara 5. Ahaztezina Izango Dela 6. Gezurrak 7. Hitzak Hitz Direlako 8. Urtetan 9. Eman Pausoa 10. Zatoz Bila 11. Edurnezuri 12. Zu Zeu Etsai 13. Zuzenean 14. ... Garrasia
1. Garrasia ...
2. Azken Nahia
Lotuta hago, ohe bati lotuta
ezin gehiago, lasaitasun eskean.
Gertu ikusten duk bai,
baina askatasuna urrun daukak.
Hik egin dek aukera baina agonia
luzatzen zaik segunduro.
Amaitu nahi dek!
non daude oinarrizko diren eskubideak?
Amaitu nahi dek!
amets gaizto honekin bai!
Euren legeak (e)ta printzipio moralek
dute oztopatzen betirako bakea.
Erabakiak hartzen
jainko izatera jolastu nahi ditek.
Postura egoista, alaitzen da bista
bertan ikusi ezkero.
Zeruaren ateetan noiz irekiko ote zai.
Hire borondatearen azken nahia.
Gizakiaren altxorra bizia bera bada,
esannahi dena galtzen da hire baitan.
Azken nahia ukatua...
3. Zeren Beldur
Hei! Garraxi egin nahi det inorrek entzun ez arren.
Hei! horrela behar det barruak lehertu baino lehen.
Ze erraz ikusten dugun lastoa bestearen begietan,
kritikak egiten gozatzen dute, baina ni ez naiz holakoa.
Eta zertarako itxura faltsua?
inor ez da inor baino gehiago.
Nola dezakezu be(g)i(ra)tu ispiluan?
pertsona faltsu, burugogorra!
Ze hipokrita zaren mintzatzen lagun artean:
“Ni naiz liberaleena maitasunaren kontuetan.
Baina ezberdin direnei ez naiz gerturatzen ere,
ea pinpilipausa horretatik zehozer pegatzen zaiten”.
Baina nik ez dut inolako minik egin,
zeren beldur dira?
Maitasunaren bidea zabala da,
aukeratu.
4. Esnatu Gara
Ekaitzak moztu digu lehenbailehen
barealdia guretzako.
Arimak gora igo nahi arren,
barnean mantentzen dut harro.
Berriro ere esnatu gara,
arnastea haina behar dugulako.
Argi etsaiek ez zutela nahi..
Baina hemen gaude, (e)ta zuek alde,
arrastoa uzteko prest.
Hala beharko!
Olatu gainean izateak
beti ematen du zeresana;
aurretik irrifarra goxoa,
atzetik labainkada latza.
Humiltasunez jaioa,
sentimaenduek gordea.
Ondamuaren sareek
ezin apurtu, halere...
5. Ahaztezina Izango Dela
Begirada bat (e)ta ezin dut gehiago ez...
irribarre bat (e)ta ondatuta nago...
Orain maitasunaren kalean
oinez inongo norabide gabe.
Ez naiz ni hitz ederrekin trebea;
ez dizut ilargia gaur ekarriko.
Baina gauza bat argi izan ezazu,begiratu zaidazu
ahaztezina izango dela.
Ez naiz zure printze urdina izango
muxu batez esnatuko zaituena.
Ez zaitez nire albotik urrundu
ahaztezina izango dela.
Une guztiek abesti bat daukate,
garai hobe bateko oroitzapena.
Zure ezpainetara iristen banaiz
ziur kantu hau ahaztuko ez duzula...
Bakarrik sentitzen naizen
une latz gogorretan,
zure aurpegia oroitzen
guztia sendatzen da.
6. Gezurrak
Gezurraren jantzia mila kolorekoa
hitz ederrez hornitua.
Hainbat itxurakeriz gaur babestu nahian
heriotza.
Beren burua estali nahia,
jasoko dute ordaina.
Harria bota eta gero
eskua gorde.
Baina bizitza puta honetan
errazago harrapatzen da
errena baino
gezurtia dena.
Akatsak estaltzeko hainbat bide badago,
zuena da okerrena;
inozotzat hartuak beren begien aurrean.
Mendekua.
Gorpuak kaleean etzanda,
senideen negar malkoak.
(E)ta zuek errudunak bilatzen,
ahoa gezur zikinez betetzen.
Ez dugu barkatuko.
Ez dugu ahaztuko.
Barkaezina da.
Gorpuak kalean etzanda
(e)ta zuen antzerki sinestezina.
7. Hitzak Hitz Direlako
Hitzak haizeak eramaten di(e)tunez,
etorri bezala ahazten direnez,
“maite zaitut” eta horrelako esanek
balorea tristeki galdua daukate.
Horregatik ekintzak nahiago ditut;
momentu latz batean besarkada bat,
negar malkoz busti dudan sorbalda
bakarrik nago(e)la sentitzen dudanean.
Egurrezko arantza baten moduan
sartu zara nere bihotza erdian.
Hori azaltzeko baladarik ez da,
beldur gabe hau da eskeintzen dizudana;
Lagun bat, zu zara, neretzat.
Horregatik ekintzak nahiago ditut;
elkar eskeintzen ditugun begiradak,
atzo oparitu zenidan irribarra
ordaintzeko ez urrerik mundu osoan.
Hitzik gabe biok bat egin arte
Mutu, hitzak hitz direlako.
Laztan bidez, taupada bakar batez,
behar dudan guztia zara...
8. Urtetan
Denborak gorrotoan gauzatua
garai bateko begirunea.
Goian ba ote dago
erregua entzun duenik,
bere lekuan jartzen
behintzat asmatu duena.
Jada ez dut zure hegalen beharrik
kabia uzteko gai den txori bihurtua.
Bide berri honetan konpromezua,
gauzak zuzen joango diren ziurtasuna.
Egonezina haizea bezala;
ez ikusi arren, somatzen da.
Benetako antzerki honen
aktore nagusi gera,
zu hegoalderantz eta
ni berriz iparralderantz.
Ikus dezaket
zure begietan
boterearen zama.
9. Eman Pausoa
Atetik sartu (e)ta berehala
oihu eginez (e)ta neregana,
bultzaka arrazoi gabe, edozein da bere aitzakia.
Irainek ez dute hasetsean
datorrenaren ispilu dira;
urtetan jasan dudan borroka galdua.
(E)ta bera lo! nik negar etengabe
momentu oro erne.
Gainera gaizki sentitzen naiz
nere errua dela pentsatzen dut maiz.
Kandelaren antzera itzali didate bizia.
Azkenekoa dela esan dit
urte honetan laupabost aldiz,
ezin dut gehi(ag)o jasan, salatzera noa!
Pausoa emateko indarrik ez,
urte asko dira, hainbeste.
Baina bizitzeko eman beharrekoa,
pentsatu zuregan merezi duzula!
... emakume askoren hilobia,
borroka ezazu merezi duzula!
10. Zatoz Bila
Zuk desiratzen duzunaren jabe naiz,
zatoz bila belauniko...
Erregutu (e)zazu
hainbeste desiraren erru.
Nere menpe zaudela ikusi nahi dut.
Nik daukat giltza erraietan gordeta,
zatoz bila, arnas gabe...
Sufrimendu hon(e)tan ni naiz zure irtenbidea,
alferrik daukazu orain atzera egin,
berriro itzultzea.
Zure etorkizunaren etorkizuna ikusten dut
(e)ta zoriontasuna nere alboan
aurkituko duzu.
11. Edurnezuri
Bistas ezagutzen nuen,
larunbat gaueko neska polita zen,
askok maite zuten bera.
Hots egiten zidan arren
urrun jarraitzen nuen
baina gaueko giroan
nereak egin zuen.
Argi gabeko kalean
biok elkar begira,
zure soineko txuriaz
zeharo txundituta.
Bere besoetan nahi gabe
preso bat bilakatua naiz.
Azkar gerturatu nintzen
kontzientzia hartu gabe.
Muxu eder bat izan zen
estarritik su ematen.
Ahoa gozo,
mingaina bero.
Errudun nintzen
hurrengo goizean.
Aurrean izatean uko egingo diot,
atrakzioa aurka izan arren.
Berak sumendi baten garraren antzera
erretzen nau nere erraietan.
Berak itsasoko ur gaziaren antzera
itotzen nau nere erraietan.
Barrutik erretzen nau(e)n sugarra
kemen hutsez ez dut itzaliko.
Zugandik urrundu beharrean,
ziur ez zaitudala ahaztuko.
12. Zu Zeu Etsai
Nahigabe sortutako joko hura
bion arteko leian bihurtu da.
Begira zure nortasuna;
ispilu aurreko gatazka.
Azkenean lau horma ilunen artean
ipar orratzaren bila, borroka etengabean.
Hartutako kolpearen indarra
aurrera egiteko behar duzuna.
Pentsa, zure itzala
alde egingo ez duen bakarra dela.
Azkenean ekaitza guztien aurka,
askatasunaren mendi gailurrean hegaka.
Zu zeu etsai.
Ireki begiak (e)ta aurrera.
Garaipenaren zai
zeure burua maitatuaz.
13. Zuzenean
Oinetatik gora zirrara zabaltzen da
urteak pasa arren.
Taupadak bizkor bularra ito beharrean.
Jendea zai daukagu lehertzeko gogoz
eztanda berri baterako prest.
Maitasunaren pareko sentimendua,
hitzez azal ezina,
salto egin (e)ta argiak pizterakoan
Zirrara hori tentsio bihurtzen da
buruak astinduz garraxika.
Baxuaren taupada nekaezinek
erritmoak jarraituz indarrez.
Milaka ahotsa batera oiartzunaren jabe direla
erritmoaren itxasoan hegaka.
Aska itzazu hegalak.
Sentimenduak batzen gaitu
Askatasunaren haizea guregan sartzen denean,
abesti bidez. Nahigabe zoratzen naute.
14. ... Garrasia
|
|