Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


ASGARTH LYRICS

Etorkizunaren Sustraia

"Etorkizunaren Sustraia" (2000)

1. Etorkizunaren sustraia
2. Mehategi beltza
3. Asgarth
4. Heriotzaren aurpegia
5. Arraza
6. Itzala
7. Arbasoen guda
8. Ipar haizea
9. Eutsi lagun
10. Geldiezina
11. Zure zai
12. Mendekua







1. Etorkizunaren sustraia

Ekaitzaren ondoren ,
azken epaiketaren garaia iritsi da ;
Etorkizunaren norabidea ,
non gizakiaren izakera gauzatzen den
etorkizunaren sustraia !!!




2. Mehategi beltza

Bere begien bitartez iristen zaizkigu
lau urteko gizonaren irudi tristeak.
Hezkuntza baten ordainez mehategi beltza,
bost txanpon zikinengatik lan nekagarriak.

Mutil-neska euskaldunek
horrelako zamarik ez dugu,
“aita dirua” esanda
guztia egina daukagu.

Goiza da (e)ta iritxi da
lastozko ohea uzteko garaia.
Mehategi erraldoian
langile txikiak lanetara.




3. Asgarth

Mitologiaren paradisuan
Jainko ezberdinen bizitokia,
Izan zen, bai! Hain urrun, hain!
zorrotza.

Hi hadi! Ez egin txarrik,
tenplua begira! Daukazu eta.
epaitua izango haiz argüí ibili bestela.

Infernu eta zeruaren artean
jainko guztien tenplua.
ASGARTH izenez ezagutua
bakar batzuen mundua.

Bertan gizarteaz eztabaidatzen zen,
pertsonek zuten bideaz.
azken epaiketaren egoitza, munduaren gidaria.
Heriotzaren aurpegia ( 3: 32 )

Heriotzaren aurpegia ikustean
Benetan kontutan hartzen dugu daukaguna.
“Gupidagabe epaitzen duen jaun ahaltsua
gure patuan deituak gaude bere ondora.

Zure ordua heldu da,
senideen malkoak, negarrak!

Arima gora doa, gorpua utzita zerura
hildakoen erreinuan aingeru bihurtuko da.

Zeru goikoaren deia jasota
argia badator gure barnera.

Bizi hobe batean guztiak elkartuko gara”
Izuak aldentzeko kontatzen diguten kondaira.




4. Heriotzaren aurpegia




5. Arraza

Miseriak bultzata, azal ilunak
ametsetako lurraren bila.

Atzean uzten duten bizi oso bat
hiltzeko harriskua izanda.

Haiek duten dena ematen dute
itsasoratzearen truke.
Gehienak uretan itotzen dira
bizkar bustiak!

Afrika beltza mugitzen doa
askatasuna dute helburua.
Jaioterriak ez luke behar
aukera gabeko gurutzea.

Bizitza eroso bat da gure nahia
beraientzat berriz bizitzea.

Eskulana merkea, nekaezinak
jauntxo diruzaleen altxorra.




6. Itzala

Zeruko izaren argüí hotzean
sentitzen dut zure ahotsa.
Haiek goizarekin desagertzean
ez zaitut izango alboan.

Zer gertatzen da baina,
gauzak okertu dira?
Nere ondotik aldentzea
al da irten bidea?

Bakardade bateko ametsa
infernuko sugarren artean.

Nere bihotzaren berotasuna
segunduro hozten dihoa.
Zuk utzi zenuen hutsuneagatik
piskanaka itzaltzen ari da.

Eta nere bizitza
infernu bihurtu da.
Gauak bakarrik pastasen ditut
izarrei begira.




7. Arbasoen guda

Mendietan babestua bizi zen herria,
Humila ta baketsua.
Etsai haundi ta indartsuak eraso egin zion
Hondasunak kendu nahian.

Nekazal tresnak hartuta defentsan
Ama bat semea bésala.
Bere herria bizirik mantentzea
Edozein izanda ordaina.

Ez atzera jo! Arbasoen gudan
Ez atzera jo! Erasoaren bila
Ez atzera jo! zaindu gure lurra
Ez atzera jo! indartsuak gara

Aintzinean , lasaiean bizi ziren arren
Haiek muturra sartzean,
Arbasoek utzitako lurraldeengatik
Hasi ziren, bai, borrokan.

Bidea latza bihurtu da,
Zer gertatuko ote da?
Herri txikiak lortuko al du
Haundia bihurtzea?




8. Ipar haizea

Jada, hogei urte pasa dira
Etxera itzultzeko garaia da.
Orain dudan herri mina
Momentu gutxi batzu joango da.

Zuk dituzun mendi eta bailarak,
Ibai ta leizeak.
Guztiak pentsamenduan gordeta
Han hemenka galduta.

Lurralde heze maindire orlegiz estalia
Zure ipar haizeak ematen digu indarra.

Aita ta anaiak egur bila
Ama sutondoan eserita
Ni ikusteko esperantza
Dagoeneko galdurikan dauka.

Sutondotik leihora urbildu da
Semea badator.
Dena utzita kalera irten da
Pozaz besarkatzeko.

Lurralde heze maindire orlegiz estalia
Zure ipar haizeak babesten du herria
Lurralde heze maindire orlegiz estalia
Zure ipar haizeak ematen digu indarra!

Etxea, bizitza, jendea eta EUSKAL HERRIA!




9. Eutsi lagun

Itxaropena agortu da
zure indarra dut gogoan
betirako joan zara.

Haimbeste amets betetzeko,
zenbat bidaia egiteko
zurekin joan zaizkigu , galdu zaitugu.

Non zaude? Eutsi lagun
Galdua? Zure oraina
Zu gabe Gurekin da Amaitu da.

Non zaude? Ezin duzu
Galdua? Bapatean
Zu gabe Horrela desagertu Amaitu da.

Lagun artean begiradak
bete ezinezko hutsune bat
zure joanak sortua, zorigaiztoa.

Gaur gurekin zaude
oroimenean baldin bada ere.




10. Geldiezina

Denbora agortzen ari zaizula
argi daukazu baina,
bizi hontara loturik zaude
urarekin lepora.

Ireki zak atea, ez begiratu atzera
ahaztu zazu iragana.
Zuk landu beharko duzu zure etorkizuna
geldiezina zara.

Zure ametsaren bila
egin zazu bidea
zapaldu oztopoak.

Gizarte honek sortu dituen
muga gaindiezinak
Zentzurik gabe gaur dihardute,
amaitzeko ordua da.




11. Zure zai

Negu hotzean , gaua euritsuan,
segundu bakar bat
nahikoa izan zen begirada hura
jasotzea.

Gauero oroitzen aurpegi berbera , gaztea,
Bihotzen lapurra.
Non egongo ote da nere bizitzaren
jabea bilakatu dena?

Esperantza galduta
hemen nago zure zai
Abesti hau entzunda
bila nazazu nonnahi.

Kantu honekin lortu nahi dudana zutaz jakitea.
Entzundakoan gogoratu ezazu une hura.


Gauero oroitzen aurpegi berbera , gaztea,
bihotzen lapurra.
Non egongo ote da nere bizitzaren
jabea bilakatu dena?




12. Mendekua

Erdi Aroko garaietan ume bat
bere amaren babesean bizi zen.
Etsai bat agertu zen eta
hil zuen haurraren ama, lepamoztua.

Aurrean ikusi zuenean koldarra
gorputz osoa bildu zuen dardarak.
Ezpata zeruraino igoz,
etsaia bitan zatituz, gogoratuz.

Zure gorrotoak!
ematen dizu indarra
amaren hutsa sentitzean.

Zure mendekuak!
asaituko du barnean
zuk daramazun min guztia.

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links