Metal Lyrica - The Largest Metal Lyrics Archive
 www.metallyrica.com
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
Advanced Search 


ANESTESIA LYRICS

GU

"GU" (1997)

1. Justifika zaitez
2. Zure txanda
3. Bestea
4. Pentsatu
5. Gu
6. Eutanafrika
7. Ludobusiness
8. Ilunaldean
9. Instrumisioa
10. Denak hil
11. E E.B B.
12. Errugabearen zigorra
13. Sistemak
14. Irazabi?







1. Justifika zaitez

Jolastu gaitezen justifikatzera...

Hitzegiten ikasi, gezurra esaten ikasi
Egin zuk nahi duzuna
ta justifikatu ezazu

Justifikagarria da argirik gabeko itzala
arrazoiak bilatzen jakin behar

JUSTIFIKA ZAITEZ eta zoriontsu bizi

Jarrai dezagun justifikatzen...

Hitzaren poterea, egiaren jabea
arazoa da bakoitzaren egia
norbaiti saltzea

Ikasi sinestezina sinesgarri bihurtzen
eta orduan zoriontsu bizi

JUSTIFIKA ZAITEZ

Hitzak ez du kiratsa
hain errez izkutatuko
Hitzak justifikatzeko
eta bizi ahal izateko lasai
Bizi zaitez lasai!




2. Zure txanda

Pentsatzen zenuen ez zitzaizula zuri
inoiz gertatuko
Besteen eskuetan zegoen lekukoa orain
zuk daukazu

Orain begi guztiak
zuregana begira daude
Orain da ZURE TXANDA

Jadanik badakizu erabakia
zure esku dagoela
agian ez zenuen ikasi une hauetan egin
behar dena

Orain begi guztiak
zuregana begira daude
Orain da ZURE TXANDA

Orain da ZURE TXANDA
etzazu galdu aukera




3. Bestea

Ni ta bestea betiko borrokan
Ni al naiz bera? Bera ni al da?
Askotan ezin dut
oreka bat lortu
Biak adiskidetzen saiatzen naiz
orduan

Burmuina lehertzen bazait ez
zaitezte hurbil egon
Oso indartsua da,
menperatuta nauka
BESTEA

Izpiritu santua, aingeru zaindaria...
Irakatsi ziguten eskola garaian
Betirako laguna egina dut jada
Hiltzen naizebn orduan nirekin hilko da.




4. Pentsatu

Gauzak diren bezala direla sinestean
Finkatutako ideiak irentsi egin behar
Zer da hori egitera bultzatzen gaituena?
Buruan hainbat galdera aurretik erantzunda...

Zu zeu izan nahi baduzu
PENTSATU, EZ SINISTU

Fedeak bihurtzen gaitu
txontxongilo erabilkorrak
Moztu ditzagun hariak

Batzuen interesak ideien beldur dira
Burmuinak direlako armarik indartsuenak
Mota guztietako fedeak daude aukeran
Erlijioa, politika edo ohitura zaharrak.




5. Gu

GU ez gara lurralde bat
GU z gara estatu bat
Gu ez gara kontinente bat
Gu ez gara plneta bat

GU UNIBERTSOA GARA!!!




6. Eutanafrika

Bwana sasikumeak, guztiaren jabeak
Lurralde basatiak zibilizatu behar

EUTANAFRIKA

Gorrotoa landatu eta armak saldu
Mina egina dago, orain nola konpondu?

EUTANAFRIKA

Gaixoturiko herri bat hiltzea bada konponbidea...

EUTANAFRIKA




7. Ludobusiness

Mila esker estatu maitea hiritar
xumeen esku jartzen duzunarengatik
Eskuzabala izateagatik
Mila esker zoriontsu izateko
modua hain merke saltzeagatik
Gure itxaropena piztuta mantentzeagatik.

Ez ezazu alferrik galdu gure eskeintza
dirua barra-barra nahi duzuna egiteko

Erosi gure boletoa eta aldatu bizimodua
Jokatu, zoriontasuna da eskuratu dezakezuna.

Handinahia handinahiaz baliatzen
da bere bidetik jarraitzeko
Bere helburuak lortu ahal izateko
Negozio ezin hobea,
bezerorik falta ez den seinalea
Aberasteko moduak ugaritzen direnean

Egunero, astero, hilero
ala urtero ilusioz beteta
Eta bestela hurrengoan...

Erosi gure boletoa eta aldatu bizimodua
Jokatu, zoriontasuna da eskuratu dezakezuna.




8. Ilunaldean

Ideia mordo batek egan egiten du
nire buruaren ilunaldean
Lasaitasuna mantentzea zaila
egiten zait.

Erantzun bat itxoiten dudan
bitartean
Beldurraren irudia sentitzen dut
nire barnean
ILUNALDEAN

Errealitatearen ispiluan, gorrotoa
ikusten dut nire begietan
Burmuinaren gatazkan egoera
kontrolaezina da

Erantzun bat itxoiten dudan
bitartean
Beldurraren irudia sentitzen dut
nire barnean
ILUNALDEAN




9. Instrumisioa




10. Denak hil

Hil ezazu aita, hil ezazu ama
Hil anai-arrebak eta seme-alabak
Hil ezazu aitona, hil ezazu amona
Hil bizilagunak eta irakasleak

DENAK HIL

Eragin okerrak, lotura zaharrak
Zure erara bizitzen uzten ez zintuztenak
Orain nahi duzuna egin dezakezu
Mundu bat egina zure neurrira

Hil ezazu apaiza, hil zure koadrila
Hil postaria eta hil harakina
Hil tabernaria, hil neskalaguna
Hil esnesaltzailea, hil polizia

DENAK HIL

Zeure askapena borroka ezazu
Gaurko mundu honetan beharrezkoa baita
Bide librea duzu edonora joateko
Eta orain ez dakizu nora nahi duzun joan

DENAK HIL




11. E E.B B.

Ikusten duzu, entzuten duzu
Usaintzen duzu, dastatzen duzu
Sentitzen duzu, somatzen duzu
Pentsatzen duzu, sinisten duzu

Baina ez da egia, ERREALITATE BIRTUALA da

Dirudiena ez da egia
Sinestarazi dizutena da
Gezurra dena egi bihurtu
Beste mundu bat zuretzat sortu

Baina ez da egia, ERREALITATE BIRTUALA da




12. Errugabearen zigorra

Zein da errudun? Zein da errugabe?
Errugabearen zigorra errudun sentiaraztea
Zera egin eta hura jasan
gartzelazko pentsamoldeak

Errua da errugabearen zigorra

Zer da errua? Nola sortzen dugu?
Burmuina espetxe bat da, gezurrezko harresiak
Jokabide irakatsiak, errua sortzeko makina

Errua da errugabearen zigorra

Beraz, zer da aukeran duguna?
Aukeratzeko askatasuna norberak mugatua da
Bere kodigo moralak onartutako arauetan

Errua da errugabearen zigorra

Nola konpondu egindako okerra?
Sufritzea barkamena da, inguruaren onespena
Penitentziaren bidez absolbazioa lortzea

Errua da errugabearen zigorra




13. Sistemak

Zein da zure sistema gatazkak konpontzeko
Zein da zure sistema lagunak egiteko

Sistemaren funtzionamendu SISTEMAK

Makina handi baten pieza txikienak
Bere zeregina bete behar du
Denak behar den bezala funtziona dezan
Helburu bat lortzeko sortua izan bait da

Sistema ofizialak, sistema alternatiboak
Eta alternatiboen alternatiboak

Sistemaren funtzionamendu SISTEMAK

Makina handi baten pieza txikienak
Bere zeregina bete behar du
Denak behar den bezala funtziona dezan
Helburu bat lortzeko sortua izan bait da

Zein da zure sistema familia mantentzeko
Zein da zure sistema drogak erabiltzeko

Sistemaren funtzionamendu SISTEMAK




14. Irazabi?

 


Search lyrics by band name or use our Advanced Search engine: 
# A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
  www.metallyrica.com 


Contact e-mail: webmaster@metallyrica.com
Copyright (c) 2007 - Metallyrica.com - All lyrics are the property and copyright of their respective owners.
All lyrics provided for educational purposes and personal use only. Please read the disclaimer.

About Us - Submit Lyrics - Privacy Policy - Disclaimer - Links