|
ANESTESIA LYRICS
"Gorrotoaren Ahotsa" (1993)
1. S.T. 2. Egiaren barkamena 3. Begi bat 4. Ez dut nahi 5. Etsai ikustezinak 6. Droga eta biolentzia 7. Basurdearen irrintzia 8. Biktimak 9. Gorrotoaren ahotsa 10. Bizitzera zigortuta 11. Sentimendu bakar bat 12. Gorpu kiratsa 13. Agur 14. Eromena?
1. S.T.
2. Egiaren barkamena
Beti izan duzu zure buruan konfidantza
egiten zenuen guztia, nahiz eta gaizki egina,
egiaren barkamena izango zenuela pentsatuz
Ta orain ikusten duzu egiaren bidea
ez dela beti bide zuzena, aldi batzutan
jakin behar da noiz hartu desbideraketa
egiaren zentzuak alde batera utzita
Egiaren barkamena bilatzeak eraman
zaitu azpikeri inguru batera
Zure ekintzak egiarekin justifikatzeak
erakutsi dizu batzutan okerra dela
Ez dituzu berriro begiak itxiko
ez zara berriro eroriko
orain atera zaren putzuan
3. Begi bat
Ametsgaiztoek ezin naute lurperatu
esna bizi baitnaiz, agian zu ere bai
lokartu nahi nauenak argi ibili beharko du
anestesia guztiak ezagutzen ditut
Nire ametsak norbaitek kontrolatu nahi ditu
baina begi bat beti zabalik izango dut
Telebistako programetan bezala
hipnotozatzaileak jendearen aurrean
ez du gogoko nire ahotsa entzutea
jolasa ez dut atsegin esaten diodanean
Nire ametsak norbaitek kontrolatu nahi ditu
baina begi bat beti zabalik izango dut
Begi horrek ikusten duena
ez da pintatzen duten koloretakoa
haiek diote hori dela amestea
sentitzen diren ametsak benetakoak dira
Nire ametsak norbaitek kontrolatu nahi ditu
baina begi bat beti zabalik izango dut
4. Ez dut nahi
Nahiago dut langabezia
nire jendea zapaldu baino
EZ DUT NAHI
EZ DUT NAHI
Aberatsen potereak legea idazten du
EZ DUT NAHI
EZ DUT NAHI
EZ DUT NAHI(4x)
EZ DUT NAHI POLIZIA IZAN!
5. Etsai ikustezinak
Beti pentsatu izan dugu:
"etsaia nor den badakigu"
baina gure artean ere ba daude
gure aurka dauden indar batzu
Ez dira ikusten
norberaren barnean daudenean
ispiluaren aurrean
jarri ditzagun gure buruak
Gizakiaren faktore ukaezinak
fanatismoa, inbiria, berekoikeria
faszismoaren aurka jerrera faszistoideak
elkartasuna, baina nirea dena nirea da
Ez dira ikusten
norberaren barnean daudenean
horiek dira
gure etsaiak
Gure etsai ikustezinak
indarrez borrokatu behar dira
gure barnea aztertuaz
begiak itxirik ere ikusten direla
Ez dira ikusten
norberaren barnean daudenean
horiek dira gure etsaiak
gure etsai ikustezinak
6. Droga eta biolentzia
Gaur egungo inguruko egoerak
amorrarazten nau gizartearen aterpean
babesten bait dira hipokrisiaren oinarriak
Biolentzia
Legea, ohitura, tradizioa
DROGA TA BIOLENTZIA
kultura, politika, justizia
DROGA TA BIOLENTZIA
Egunkaritan, berri laburren artean
irakurtzen dut poliziaren etxean
mutil gazte batek bere burua hil duel
zergatik?
Hilik dago. Porro batzuk erretzeagatik?
Beraien biolentziari izena aldatuz
beraien drogari izena aldatuz
Drogazaleak eta biolentoak gara
Biolentzia arriskutsuagoa da
lege baten azpian babesten bada
7. Basurdearen irrintzia
Noiz eta nola ezberdindu ziren
familia bereko animali motak
nozi eta nola banatu ziren
basatiak eta etxabereak
Bide luzea izango zuen
basatiak etxera urdeak
erori bait zitzaizkion
ibilbidean betortzak
BASURDERAEN IRRINTZIA
EHIZTARIAREN IZUA
Heriotzaren mugetan
gakotik zintzilik zerria
gizakien festa erdian
oihuka hasiko da errugabea
Ehizan ordea saia zaitez
basurdea hiltzen tiro batez
baketsua den animali honek
terrorea sentiaraziko baitlizuke
Noiz eta nola ezberdindu ziren
familia bereko animali motak
nozi eta nola banatu ziren
basatiak eta etxabereak
Noiz zerri jatorra, nola basurdea
noiz osaba Tom, nola pantera beltza
nozi ikirikia, nola zaldi eroa
noiz uso txuria, nola arrano beltza
BASURDEAREN IRRINTZIA
EHIZTARIAREN HERIOTZA
8. Biktimak
Ikusmenak jasan behar izaten ditu
datozkigun milaka irudi
belarriak hitzez betetzen ari dira
gainezka egiteko zorian, baina hemen
BIKTIMAK
ez dira hitz egiten dutenak
hemen
BIKTIMAK
ixilik daude
Gertakizunen ezagutarazte ustela
poterearen filtro zikinak
egiaren bila joateko bidea
oztopoz dago beteta, eta orduan
Sinismen isilaren aurka
kontrainformazioa
Biktimen papera aldatu dezagun
eta hitzaren bila borrokatu
bidea irekitzeko ez da beranduegi
bultzatuz lortuko dugu, baina oraindik
Bidea ireki bultzaka
hitzaren indarra erabiliz
oraingo honetan biktimak
laister izango dira hitzegiten dutenak
9. Gorrotoaren ahotsa
Minak itsutzen nau.
Sentimendu indartsu bat.
Nere ekintza guztiak
gidatzen ditu.
Gorroto itsu halakoa
ezin barnean gorde
Zentzudun pentsamenduek ez dute tokirik
ikuspegi zorrotza, nora zuzendu jakin behar
Gorrotoaren ahotsak hitzegin dit
ezin jaramonik ez egin
Gau ta egun bere menpean nagoen unea heldu da
patuak ezarri didan gorrotoan murgildurik
baina orain nik badakit, bai, badakit zer egin
Bere ahotsa entzuten dudan bakarra da
Zentzudun pentsamenduek ez dute tokirik
ikuspegi zorritza, nora zuzendu jakin behar
Gorrotoaren ahotsa entzuten dudan bakarra da
gorrotoaren ahotsa, ikuspegi zorrotza
nora zuzendu jakin behar.
10. Bizitzera zigortuta
Nire bizitza joku bat dela dirudi
eta nik ezer ezin egin
txontxongilo antza eman didate
eta lotzen nauten hariak moztea ez dut lortzen
Zein da nire bizitzaren epailea?
nork zigortzen nau horrela bizitzera?
zer axola zaio nire bizimodua?
zergatik esaten dit nola bizi?
Nire bizitza kontrolatzen dute
nik ahal dudan bezala defendatzen
nire denbora pixkanaka amaitzen
eta proposatutako helmuga ez dut ikusten
BIZITZERA ZIGORTUTA (3x)
Etrokizuna beltza aurkezten da
ilunpean eguzki dizdira
nola ikusiko dut argitasuna
begiak estatlita baditut munduaren aurrean
Zein da nire bizitzaren epailea?
nork zigortzen nau horrela bizitzera?
zeinenak dira itsutzen nauten eskuak
mundu honetan bizitzera zigortuta?
11. Sentimendu bakar bat
Ez dakit zer dudan nire begien aurrean
gertatzen ari dena ez dudala ikusten
ez dut ikusten, hala ere
uste dut badakidala egoera honen arrudunaz
adiskidetasun baten amaiera izango da?
SENTIMENDU BAKAR BAT
Agian ez naiz muntaiaren pertsonaia
baina nire inguruan ez dut inor ikusten
Begirada gardenak
Ezin dut ezabatu nire buruko pena
ezta nire barruko beldurra
SENTIMENDU BAKAR BAT
Sentitzen dudan gorrotoak markatzen nau
etsaiak non ditudan, non ditudan lagunak
sentimendu bakar batek
irauten du nire bihotzean
sentimendu bakar bat
etsaiengan gorrotoa
12. Gorpu kiratsa
Ezin da ukatu
nabarmentzen ari den zerbait
usain berezi bat
zabaltzen du haizeak
Gorpu kiratsa
hilotzak armairutan
errealitatea?
lekuko desagertuak
Hiltzaile gutxi ordea
lurrindutako bizitzak
baina ezin da estali
guztien usteltzea
Odola hatzaparretan
hildamuen gizartea
patuaren haserrea
gizakiaren hilobia
13. Agur
Agur nere bizitza, maite ditudan gauza guztiak
agur nere lagunak, oraingo honetan bakarrik noa
agur familia, lana, auzoa eta estatua
agur ba betirako joatera bultza nauzuenak.
AGUR
ETSI DUT
Borrokan saiatu nintzen, etsai indartsuegia
ezarritako beldurra orain neke bihurtu da
guzti honen aurrean pentsamendu zoragarri bat
agur beldur guztiak eta kaixo askatasuna
14. Eromena?
Naturaren txantxa latz bat
"zentzudunen" ezberdin jaiotzea
elkar bizitzea ezinezkoa
eta sententiza, zein da sententzia?
Ilunpean bizi
bakardadean
oihuak ez dira entzungo
beste aldean
Ez ote gara oker ibiliko
ez ote dugu gure arrazoia inposatzen
niri gustatuko litzaidake
"eromena" non dagoen jakitea
Eromena
nork ezartzen ditu bere mugak?
|
|