|
ANESTESIA LYRICS
"Erantzun" (1995)
1. Kontrasenak 2. Joku demokratikoa 3. Heriotza bizia truk 4. T.V. Shop 5. Bi aukera 6. Hilobia lantzen 7. Zaindu nazazu 8. Ukiezinak 9. Erantzun 10. Jainko zakildunak 11. Abaidura handiko burmuina 12. Ispiluaren beldur 13. Alde iluna 14. Lur azpiko ahotsak 15. B.U.F.
1. Kontrasenak
Bide gehiegi dira bidearen
bukaera azaltzen digutenak
Bizitza aurrera eramateko
bizitza bidean uzti behar
Gelditasunak geure buruaren
etsai bihurtarazten gaituenean
Belauniko bizi edo zutik hil
ditugun aukera bakarrak direnean
Zentzurik ote dauka?
Kontraesanak
Pakea lortzeko gerratik pasa behar denean
askatasunaren bila preso bizi behar denean
Gerran eta preso bizi den mundu batean
Ez dut ulertzen... ez dut ulertzen
Nola hau konpontzeko era
ezberdinen ezberdintasunaren arabera
ondorioa izan daiteken hain
zuzen hau dena izorratzea
Lur askoren gainean suak
landatzen du bere hazia
Eta fruitua jasotzerakoan
lurra basamortu bihurtu da
Zentzurik ote dauka?
Kontraesanak
Entzun esana eta ezabatu kontraesanak
Bide bakarra gara gu
Eta bitartean... Bizi
Bizitza kontraesanik handiena bada ere...
Bizi... Bizi zutik!
2. Joku demokratikoa
Poterean daudenek margotzen duten bidetik
Inor ez dadin atera jartzen dizkiguten zigorrak...
Gobernuaren nahiak gauza guztien aurretik
ta askatasun oihuen aurrean bihurtzen dira gorrak
Herria da joku mahaia geu ordea fitxak
Politikoak jokalariak, demokrazia jokuaren izena
Defenda ditzagun geure buruak
Haiek ez bait dira inoren jabe
Defenda ditzagun geure buruak
ez dezala inork jarrai beraien jokua
Demokrazi faltsu hontatik baztertu nahi dutenak
kontuan izan dezatela aurrekoak direla legeak
Baina geure artean batasunak irauten duen bitartean
Lege guztien gainetik egongo da intsumisioa
3. Heriotza bizia truk
Familia hautsi zuen
gizartearen oinarria
ez zuen ondo ulertu
4. mandamendua
Jaiotzea, heziketa
babesa, zoriontasuna
Guzti hoiek ordaintzeko
ba zuen bere oparia
Inoiz ez zuen eskatu
ta eman zioten bizia
heriotza bueltatzeko
ez zuen eskatu baimena
Kazetarien aurrean
azaldu zuen bere asmoa
gurasoen hiltzailea
aurkitu behar zuela
Heriotza bizia truk
4. T.V. Shop
Minaren amaiera
telebistan saltzen dute
dolarren potereak
dena lortu dezake
T.V. Shop
Tibixopen bitartez
prezio merke bat truk
zorion eta osasunez
bizitzea lortuko dugu
T.V. Shop
Mundua konpontzeko
hona hemen formula:
telebista jartzea
hirugarren munduan
T.V. Shop
5. Bi aukera
Mundu hontara zatoz
zertara jakin gabe
bertan moldatu zaitez
Toki bat lortu behar
besteekin elkar bizi
zeure bidea hasi
"Gurekin edo besteekin"
laister entzungo duzu
ta zuk ezin ulertu
Mundu hau ez da bi koloretakoa
argi izan ezazu
Zuria eta beltzaren arteko
borrokan grisa da
gehien sufritzen duena
Konturatuko zara
aurrean bi aukera
izango dituzula
Ezberdintasunaren
beldur baldin bazara
egina duzu tokia
Bat aukeratu ezkero
zereginik baduzu:
besteen aurka borrokatu
Beti bi aukera
6. Hilobia lantzen
Gizakia bere hilobia lantzen
aurrerakuntza deritzan mugimenduan
bizitza eman zion lurra erahiltzen
kutsatzen amestutako zerua
Hilobia lantzen
gizakia bere
hilobia lantzen
Garaipena lortzeko asmo zikinak
irtenbide gabeko errepideak
Hoberena izateko erabilitako moduan
mantendu du bizi guztian...
Hilobia lantzen
gizakia bere
hilobia lantzen
7. Zaindu nazazu
Zaindu nazazu, babestu nazazu
orain arte egin duzun bezala,
nire interesak defendatuz
Zure etxea bisitatzerakoan
betiko jolas dibertigarriak
eskeintzen dizkidazu
Denbora pasa ederra, aspertzeko tarterik ez
Sendagileak atsedena agindu arte
Zaindu nazazu, babestu nazazu
gizarte zibilizatuaren
etsaiengatik, oreka baketsua mantenduz
Nire pentsaera zuzendu nahian
zure zentzuzko argudioek, ohizkoa den bezala
Aztarnak uzten dituzte nire gorputzean
Gorputza bera aztarna bihurtzen ez bda
8. Ukiezinak
Lasai, justizia egingo dela
horretarako dago gure sistema
gure erruak beti ordaintzen dira
legearen aurrean denok berdinak gara
Indar Polizial torturatzaileak
ustelduriko politikariak
kazetari gezur-emaileak
zuek zarete ukiezinak
hiritarrok ez dugu zalantzan jarri behar
epaileen lan garrantzitsua
eta noizbait jartzen badugu ere
ez du axola, talde berekoak dira
koroidun sinbolo sakratuak
fedea saltzen duzuen beleak
indar armatuen buru hiltzaileak
Zuek zarete ukiezinak.
9. Erantzun
Sinisten al duzu
pakean eta justizian
bizi zarela
esaten dizutenean?
Makinaren zati bat
sentitzen zarenean...
Erantzun, ikusi eta ez ahaztu
Zure ezadostasuna
bideratzeko
behar dituzun tresnak
bila itzazu.
Beldurrak ez dezala
zure ahotsa ixildu...
Erantzun, ikusi eta ez ahaztu
Ez pentsa ezin duzula inoiz ezer egin
zuk badakizu batzuk daudela zurekin
barneko amorrua denona da berdin
indar guztiak batuz erantzun elkarrekin.
Biolentoa zarela esango dizute
pakea ezin da lortu justiziarik gabe
borrokaren garrantzitsuena izan daiteke
izan zaitezela zeure buruaren jabe.
Sinisten al duzu pake klase hontan?
makinaren zati bat sentitzen al zara?
Kaleratu amorrua, ez gorde banean
Lehenengo etsaia duzu zeure beldurra.
Eraso gehiagorik ez erantzunik gabe!
10. Jainko zakildunak
Aurpegia estaltzera beharturik
haurrak erditzeko soilik
zapalduta zeuden eta
orain nehi dituzue hilik
Betiko moduan jarraituz
aurrera beharrean atzeruntz
Erlijioa lege egin eta
eskubideak bortxatuz.
profetaren hitzak sobera
Escriva-ren obraren modura
Jainko zakildunak
eme errudunak
Gizonezkoen grinak asetzeko
sexu eskubideak ukatzen
Heriotz zigorra onartzeko
katixina berriak asmatzen
Ekialde edo mendebaldean
jainko guztien nahia ageri
Guztion erruak epaitzean
adan zintzoa, Eba pekatari.
11. Abaidura handiko burmuina
Abiadura maite dut
eta ez naiz AHT-az ari
buruko bidegurutzetan
nahasturiko irudiak.
Abiadura handiko burmuina dut
azkar, agudo
fite, bizkor
ziztu bizian
Burmuinak astinduz
fantasiaren garapena
sormen handiko jolasak
peajerik gabeko doinuak.
Abiadura Handiko Burmuina
Denboraren abstrakzioa
egiteko gaitasuna
argia baina biziago
bilutsik bidaiatzeko
Materialistak ohartu
abiada bizia, abiadura
gehien maite dutenak
dordokak direla
Abiadura Handiko Burmuina
12. Ispiluaren beldur
Irudi bat ala mila hitz?
Zure ingurua ikusiz
erantzuna baduzu jadanik
Eredua zein den argi dago
imitatu beharreko eredua
Zeure burua hain urrun ikusita
zurekiko gorrotoa sentitzen duzu
ete egunero gogorarazten dizute
nolakoa izan behar zenukeen
Orduan bizitza igaro duzu
ispiluaren beldur.
Hil nahi duzula diozu
eskeinu dizuten bizitzak
horrela pentsatzera bultzatu zaitu
Gizakiaren krudeltasuna
zurikeriaz mozorrotua
lehen munduaren gaixotasunak
azalkeriaren ondorioak
zulo sakon horren iluntasunak
galerazten dizu ikusmina
eta bizitza igaro duzu
ispiluaren beldur.
13. Alde iluna
Norabide ezezagunak,
bizitzaren aukerak
tunelaren bukaera,
non dagoen galdera
Egoera jasan beharrean,
jasanezina bihurtzen dugu
Mintzen gaituzten gauzak,
ahazten saiatu
Eta lortu irrifarra mantendu nahia,
negargureak gainditu.
Haserrea galtzen badugu,
zer geldituko ote zaigu?
Gure burmuinaren alde
iluna esnatzen badugu
bizitzaren zailtasunak gainditzea
errazagoa izango litzateke.
Arazoen soluzioak
nortasun bikoitzaren arrazoiak
eromenaren azalpenak
aurkitu ditzakegu,
burmuinaren alde ilunean.
14. Lur azpiko ahotsak
Oraindik ez ditugu entzuten
jarraitzen dugu ikusi gabe
dioten errealitatea
iluna bezain argia.
Lur azpiko ahotsak dira
izen gabeko gorpuak
haiek ikasi zutena
eta irakatsi igutena
Ez ote dugu erabiliko
lurgaineko burmuinetan
histori bera berriro
errepikatu beharrean
Milaka lagun usteltzen
maite zituzten lurretan
horixe izan da beraien
sakrifizioaren ordaina.
Baina hala ere behin eta berriz
bide berbera hartzen dugu
ta entzuten dugun ahots bakarrak
haikein biltzera deitzen gaitu
Lur Azpiko Ahotsak
15. B.U.F.
|
|